Ekonomia gerraostean
-
Kontrabandoko haragia saltzeagatik isuna
Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia
Harategirako arkumeak artzainari hartzen zizkioten. Behin Andika baserrian ezkutuan hil omen zuten txahal bat, gauez. Haragia zatitu eta astoan hartuta etorri ziren Zumaiara, baina harategian sartzera zihoazela, "txaperua" (udaltzaina) zuten zain. Kontrabandoan ibiltzeagatik isuna jarri zieten eta, zigor modura, txahalaren pisua adina haragi ospitalera entregatu behar pixkanaka.
-
Letxuga eta aza, tripa betetzeko
Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia
Gosea pasa zuen gazte-denboran, neskame zegoela. Beduatik ekarritako letxuga jaten zuen olio pixka batekin, tripa betetzeko. Libra erdi haragi bost lagunentzat. Eta aza jaten zuten sarri. Azaren inguruan aitak esaten zuen esaera.
-
Miserian hazitakoa, baina inbidiarik ez
Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia
Miserian hazitakoa dela dio. Ez zuten ezer, baina horrela ohituta zeuden eta ez zuten inbidiarik izaten. Errege Eguneko oparia: txokolate zati bat eta laranja bat. Eta pozik. Gurasoek ez zuten ezer. Bera neskame bidali zuten Zumaiako mojetara, ikastearen truk, baina ez zuen ezer ikasi, eta, gainera, amak etxeko koltxoia eraman behar izan zuen.
-
Seminarioan jatekoa urri
Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia
Seminarioan ez zuten ondo jaten, gose urteak ziren eta. Andra Mariaren egunean bakoitza bere herrira joaten zen sotana jantzita eta "eskea" egiten zen. Babarruna biltzen zuten batez ere eta hari esker jaten zuten. Egunero babarruna.
-
Donostiako seminarioan greba egin zutenekoa
Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia
Donostiako seminarioan gosea pasatzen zuten. Gurasoek, bisitan zetozenean, jatekoa ekartzen zieten. Behin greba egitea erabaki zuten eta afaldu gabe kalera irten ziren. Apaizgaiek greba egin zutela-eta albistea zabaldu zen. Eurak apaiz egiteko zeuden orduantxe.
-
Gosete-urteak seminarioan
Joxe Bikuña Agirre (1935) Ataun
12 urte zituela, Joxe seminariora joan zen ikastera. Gosete-urteak tokatu zitzaizkien han; ume asko ziren... Etxetik astero bidaltzen zieten pakete bat, janariz beteta. Pakete hartako erdia denen artean banatu behar izaten zuten nahitaez. Ogia oso preziatua zen garai hartan.
-
Errazionamenduko txistea
Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia
Gerra ostean, errazionamendua etorri zen; abertzaleei janari gutxiago ematen zieten. Errazionamenduko txistea kontatzen du.
-
Etxea alokatu eta ganbarara lotara
Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia
Udaran, diru pixka bat lortzearren, etxea alokatzen zieten oporretara zetozenei eta eurak ganbarara joaten ziren lotara. Baina gutxi ordaintzen zieten. Orduan ez zuten dutxarik etxean eta harraskan bainatzen ziren. Ezkondu ostean, ez zuen etxea alokatu beharrik izan, gizonak lan egiten zuelako.
-
Zumaian kolegioan neskame, ikastearen truk
Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia
Errazionamendu garaian ogi gogorra jaten zuen, goseak egoten zen eta. Kolegioan egon zen Zumaian; ikastearen truk neskame lanak egin behar. Kolegioa non zegoen. Emandako arropekin janzten zen. Moja joango zirela esaten zuten neskak ondo tratatzen omen zituzten; bera ez. Kolegioan zer lan egiten zituen. Bi urte inguru egin zituen han.
-
Etxean egindako sagardo kopurua "txaperuari" aitortu behar
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Etxean zenbat gari edo baba hartzen zen apuntatu egin behar izaten zen eta udaletxeari adierazi. Etxean zenbat sagardo egiten zen ere aitortu egin behar izaten zen, eta "txaperua" ibiltzen zen etxez etxe zaintzen, gainera. Euren inguruko batek sagardo kupela ezkutatu zuen, baina bilobak egia aitortu zion "txaperuari". "Hau dek hau! Aingeruak beti egidxa!".
-
Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerra garaian garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta errotak itxita egon ziren. Ganadu-errotak bakarrik zeuden irekita, baina haiek larria uzten zuten irina. Angel behin Askizuko Iturri baserrira joan zen osaba-izebengana, haiek bazutelako eskuzko errota bat, Zarauzko Aranzabalek egina. Bost kilo babarekin ordaindu omen zuten errota hura. Beldur handia pasa zuen bidean Angelek, gauez eta bakarrik. Arto-irin hura egosi eta morokila egiten zuten, errota hark ez zuelako irina ondo egiten. Taloak asko jaten zituzten, neguan batez ere.
-
Estraperloan arrautzak saltzera Donostiara
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerra garaian gosea egon zen. Eurak kale-baserrikoak ziren eta nahiko ondo. Hala ere, entregatu egin behar izaten zen etxeko generoa. Gero, dena estraperloan. Izeben arropa dendan baserrietako arrautzak gordetzen zituzten karetan eta gero Donostiara eraman saltzera. Orduko kontuak.
-
Errazionamendua; azalik gabeko laranjak salgai
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Errazionamenduko kontuak. Ogi beltza. Ogi zuria lortu zutenean, beltza uretara. "Boniatoa". Algarroba. Garai batean laranjak azala kenduta saltzen zituzten, azalarekin bolbora egiten omen zutelako.
-
Errazionamendu garaian, babak marmitean ezkutatuta
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Errazionamendu garaian baserritarrek esnea sal zezaketen plazan, baina babarik ez. Marmitarekin erdia babaz eta beste erdia esnez beteta eramaten zuten, bi aldetatik tapak jarrita. Nafarroatik garia nola ekartzen zuten kamioietan ezkutatuta.
-
Gose garaian arrantza gutxi
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gose garaian familia gutxi salbatuko zen Zumaian arrantzatik. Orduan txalupa txikietako arrantza besterik ez zen egiten. Lapatan eta olagarrotan ere gutxi. Lehen olagarroa jateko gauza txar bat zela iruditzen zitzaien.
-
Itsasotik egiten zen kontrabandoa
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Itsasotik egiten zen kontrabandoa. Gerraostean, lantegietarako pieza asko ekartzen ziren Frantziatik. Errodamenduak, esaterako, itsasotik Pikote baserrira eta handik herrira. Salaketak ere egon izan ziren.
-
Nolakoa zen Matxonea
Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta
Matxonea nolakoa zen deskribatzen du. Lehenengo pisuan bizi ziren beraiek. Bigarrenean, gerra aurretik euskal teatroak eta egiten ziren tokia zegoen. Gerra ostean Falangekoen "Margaritak" sartu ziren. Atso sorgin batek eramaten zuen. Behean euren taberna eta sagardotegia.
-
Olioa urrearen prezioan
Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta
Denetik saltzen zen denda bat eta harategia zeuden Urnietan. Gogoan du ama Tolosara joan izan zela olioa erostera eta nolako dirutza ordaintzen zuen. Seboarekin eta margarinarekin ere egiten zituzten frijitze lanak oliorik ez zenean.
-
Baserrian ez zuten goserik pasa, baina kalean miseria zegoen
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Babarrun eta talo asko jaten zuten. Artoa eta babarruna asko egiten zuten. Orain asko kexatzen gara, baina garai haietan miseria gehiago zegoen. Baserrian ez zuten goserik pasa; baina, urte haietan, kalean miseria asko zegoen. Etxean ardirik ez zuten, eta Tolosan erosten zituzten.
-
Gerra ondorengo miseria
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Gerra ondoren miseria handia egon zen. Errazionamenduaren garaiak gogoratzen ditu. Hala ere, goserik ez zuten pasa.