Ekonomia gerraostean
-
Sukaldaritza modernoa? Garai batean, betiko janaria bizitzeko modu bakarra
Joxepatxo Artola Zuloaga (1932) Lezo
Aitak "Compañía Real Asturiana de Minas"en egiten zuen lan; eta, horregatik, hainbat abantaila izaten zituzten. Etxean, gosea pasa zuten, baina ez hainbeste. Garai hartan, zer jaten zuten aipatzen du: arrain asko zegoen, baina hura prestatzeko oliorik ez. Gaur egungo sukaldaritza modernoa dagoeneko egiten zuten Joxepatxoren aurrekoek, lehengai falta baitzen garai hartan.
-
Etxean, umorea ez zen falta
Joxepatxo Artola Zuloaga (1932) Lezo
Izebaren anekdota kontatzen du. Etxean barre asko egiten zuten.
-
Gerra ostean mugimendu industriala
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Luzuriaga lantegiak bizitasun handia ematen zion herriari. Langile asko ziren eta giroa sortzen zen herrian. Gerra ostean mugimendu industrial handia sortu zen. Aurretik, miseria zegoen herrian.
-
Errazionamendua gerraostean
Angela Alberdi Arrillaga (1936) Antonina Alberdi Arrillaga (1925) Donostia
Angelak gustura jaten zuen boniatoa, Antoninak ez. Gerraosteko garaiak gogoan dituzte biek, errazionamenduko kontuak, eta abar. Nahi zutena jaterik ez zuten arren, goserik ez omen zuten pasa.
-
Ama, arrain saltzailea
Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia
Manoliren amak Bretxako goiko solairuan arraina saltzen zuen; arraina kaitik eramaten zioten azokara. Gerra denboran Donostiatik joan eta urtebetean postuari zegokiona ordaindu ez zuela eta, behean saltzen hasi zen arraina. Goiko postuan arrain handiak saltzen zituen; behean, berriz, txikiak. Jendeak oso ondo erantzun ziola dio.
-
Jatekoa eta etxeko zereginak
Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia
Gerraostean, familikoen laguntza izan zuten. Zer jaten zuten kontatzen du. Etxeko zereginak amak eta izebak egiten zituzten. Manoli 15 urterekin lanean hasi zen.
-
Gerraosteko gosea
Mahai-ingurua Lizartzan () Lizartza
Gerraostea okerragoa izan zen ordea. Gose handia eta jaki eskasia bizi izan zuten. Bizilagun bati gertatutako anekdota kontatzen du.
-
Errazionamendu bila dendetara
Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia
Altzan ez zegoen dendarik. Errazionamendu bila bi dendatara joaten zen, Herrerara. Tabakoa. Arraina eta egurra ere berak eramaten zituzten etxera. Martuteneraino joaten ziren errotara, artoarekin, taloak egiteko.