Ekonomia gerraostean

  • Maria Luixa Otegi Gerra garaiako krudelkeria

    Maria Luixa Otegi Tolosa (1928) Asteasu

    Txikia zen gerra garaian. "Gorriak" zetozela entzuten zuten. Osaba ezkongabea fusilatu egin zuten. Herriko jauntxoek oiloak ere lapurtu zizkieten. Ahizpa zaharragoak falangez jantzita ibili ziren. Janaria herrira entregatu behar izaten zuten.

  • Andoni Arzallus Gerraosteko bizimodua: goserik ez, dirurik ere ez

    Andoni Arzallus Aristi (1932) Astigarraga

    Gerra amaierako oroitzapen batzuk gordetzen ditu. 8 urte zituen garai hartan. Errota itxita, ilunetan joaten zirela gogoan dauka, baita uztaren parte bat entregatu beharra zegoela ere. Andoniren ustez, gerraostean, kaletarren aldean, baserritarrek ez zuten goserik pasa, elikagai faltarik ez zutelako izan. Diru falta, ordea, bai: hiri handietako lantokietako soldaten beharra izango zuten askok

  • Antonia Garmendia Gerra denboran ogi faltarik ez

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Gerra denboran goserik ez zuten pasatu. Baina errotara joateko zailtasunak jartzen zizkieten. Hala ere moldatzen ziren etxean ogia egiteko. Esnearekin batera kalera ere eramaten zuten saltzeko.

  • Antonia Garmendia Baserrian inoiz ez dute goserik pasa

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Baserrian janari faltarik ez dute inoiz izan. Errazionamenduan txokolatea ere ematen zieten. Kaleko jendeari janaria ematen zieten. Batzuk lanera ere joaten ziren janaren truke.

  • "Junta de Abastos" ganadua kontrolatzeko

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    "Junta de Abastos" deituriko erakundeak kontrolatzen zuen ganadua gerraostean. Txekorrak noiz eta ze preziotan saldu behar zituzten agintzen zieten. Estatuak ezarri zuen eta zaldibiarrak ziren.

  • Zaldibiako errotak

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    Gerraostean errotak itxita egon ohi ziren tarteka. Zaldibiako errotak aipatzen ditu. Mutiko garaian askotan joaten zen errotara artoa ehotzera.

  • Gerraosteko janari eskasia

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    Errazionamendua ezarri zen garaian baserritarrek ez zuten goserik pasa. Bazituzten esnea, babarrunak, taloak... Haragiaren inbidia izaten zuten. Ez zegoen azukrerik, oliorik... Soilik estraperloan lortzen ziren. Behin aitak 80 kg babarrun eraman zituen Ordiziako denda batera, 5 kilo azukreren truke. Patataren ordez batata (boniato) ematen zuten errazionamenduan. Ogia oso txarra zen.

  • Karidad Mendizabal Soldataren ordez, patata

    Karidad Mendizabal (1929) Mutriku

    1941ean gose pasa zutela dio. Zaku-lantegian patata ematen zuten diruaren ordez, eta horri esker nahiko ondo egon omen ziren etxean.

  • Karidad Mendizabal Aeroplanoak eta babeslekua

    Karidad Mendizabal (1929) Mutriku

    Gerra garaiko oroitzapenak. Aeroplano bat pasatzen zenean non babesten ziren aipatzen du. Bonba txikiak botatzen omen zituzten, "lehertzen ez zirenak". Errazionamendua, ilarak... aipatzen ditu.

  • Ana Etxeberria Etxeberria Gerra ondorengo janariak

    Ana Etxeberria Etxeberria (1922) Amezketa

    Gerra ondoren aita Nafarroara joaten zen eta handik jakiak ekartzen zituen. Baba beltzak ekartzen zituzten. Ogia ere etxean egiten zuten. Zegoena jaten zuten. Kalekoek okerrago pasa zuten baserrikoek baino.

  • Feli Etxeberria Galarza Janariak gordeta

    Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa

    Dendan freskera zeukaten, bodega antzekoa, janariak gordeta edukitzeko. Kanpotik ekarritako janariak ezkutatu egiten ziren.

  • Feli Etxeberria Galarza Gerra ondorengo janariak

    Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa

    Postrea zen luxu handiena, esne-arrautza edo horrelakoren bat. Irina erosi behar izaten zuten. Babarrunak asko jaten zituzten, txerria ere bai, nahiz eta kalean bizi. Txorizoak ere etxean egiten zituzten. Meriendako txokolatea izaten zuten.

  • Jose Mari Igartua San Jose Gosetearen urte gogorrak

    Jose Mari Igartua San Jose (1930) Soraluze

    1941-1951 bitartean urte txarrak izan ziren gosearengatik. Armagintza-eskolan zerbait jaten ematen zieten, baina etxera iristerako gose handia izaten zuten.

  • Juan Migel Gorostiaga Gerraosteko baserriko janaria eta edaria

    Juan Migel Gorostiaga Artetxe (1939) Dima

    Gerraostean baserrian bizitzeak, janari aldetik abantaila asko ekartzen zituen. Lekaleak eta barazkiak nahi beste, okela, aldiz, gutxiago. Ardoa ere presente zeukaten oso, baita anis bezalako edariekin ohitura bitxiak zituen bere amak

  • Joxepa Etxeberria Bengoetxea Gerra osteko eskasian, azukre zakuak eta mantak arropak josteko

    Joxepa Etxeberria Bengoetxea (1924) Amezketa

    Gerra denborak bizi izandako gabeziak. Azukre zakuak tindatu eta haiekin arropak jositakoak ezagutu dituela kontatzen du. Paper-fabrikan ematen zituzten mantekin ere josten zituzten jantziak.

  • Joxepa Etxeberria Bengoetxea Olioa eta beste jaki askoren eskasia

    Joxepa Etxeberria Bengoetxea (1924) Amezketa

    Zentraletik bota zutenean, paper-fabrikan hasi zen Joxeparen aita lanean. Senitarteko batzuen bitartez lortzen zituen josteko oihalak amak. Gerra garaian jakiak lortzeko pasatako estutasunei buruz: oliorik ez zegoen. Esnea egostetik lortutako esne-gaina erabili behar izaten zuten babarrunak egiteko.

  • Joxepa Etxeberria Bengoetxea Gerra garaiko errotako kontuak: prezintoak eta estraperloa

    Joxepa Etxeberria Bengoetxea (1924) Amezketa

    Aitonarena zen errotan bizi izan ziren Joxepak 13 urte zituenetik 17 urte bete zituen arte. Gerra garaian, errotak prezintatuta egon ziren, nahiz eta prezintoak kentzen zizkietela kontatzen duen. Zaratarik atera ez zezan, egurra kendu eta eskuarekin botatzen zuten garia edo artoa pixkanaka beste batzuk leihotik zaintzen zeuden bitartean. Hari esker, goserik ez zutela pasa dio, errazionamenduko ogia oso txarra izaten baitzen.Estraperloko ogia ere egoten zen okindegietan.

  • Margarita Goni Zubeldia Errazionamenduko ogi beltza

    Margarita Goñi Zubeldia (1923) Amezketa

    Gerra ostean errazionamendua zegoen eta plazako okindegian ematen zieten ogi beltza. Udaletxean egoten ziren terriek irina jaten zuten.

  • Margarita etxeberria Murua Estraperloko irina

    Margarita Etxeberria Murua (1935) Amezketa

    Irina Nafarroatik estraperloan ekartzen zuen Margaritaren aitak. Telefonoz ematen zieten Guardia Zibilaren miaketen berri eta, haiek etortzerako, ezkutatu egiten zituzten estraperloko irin zakuak. 13 urteko mutila Nafarroako herri batera irinetara bidali zuteneko kontakizuna ere kontatzen du

  • Juanito Amundarain Tolosa Errazionamendua

    Juanito Amundarain Tolosa (1937) Joxepa Tolosa Otamendi (1939) Amezketa

    Gerra ondorengo errazionamendua. Okindegian ogi piska bat gehiago ematen zieten. Gero, noizean behin beste produktu batzuk banatzen ziren errazionamenduan: azukrea, arroza, kafea... Lentejen artean harriak egoten ziren eta kontuz ibili behar izaten zuten. Ugarteko plazako dendan jasotzen zituzten errazionamenduko elikagaiak.