Ekonomia gerraostean
-
Osaba estraperlista
Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango
Mañariko bere osaba bat gerra ostean estraperloan hasi zen larruak ekartzen; ostean, gariarekin ere hasi zen. Behin kamioian gariarekin Gasteiztik zetorrela, aguazil batek gelditzeko eskatu zien, baina aguazilak ez zuen lortu bere helburua.
-
Gose denborako kontuak
Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango
Egunero joaten zen Bilbo edo Durangoko azokara. Gose denboran, kalean okerrago egon ziren baserrietan baino. Kaleko jendea baserrietara etortzen zen janari truke lanera.
-
Baserriko bizimodua; gerra-ostean garia entregatu behar
Jose Migel Odriozola Peñagarikano (1929) Juan Jose Oiarbide Sarriegi (1921) Beasain
Baserriko bizimodua. Uda partean belarretara Murumendira. Abereak; soroa. Babarruna, artoa eta garia ereiten zituzten batez ere. Gerra-osteko kontuak: ereiten zen gariaren zati bat entregatu beharra zegoen.
-
Arraina baserriko gauzen truke
Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo
Dendetan erosketak apuntatu egiten ziren, eta gizonek soldata kobratzen zutenean, ("partila egindakoan") ordaintzen ziren zorrak. Trukerik ez zen egiten dendan. Baserritarrekin bai inoiz: arraina baserriko gauzen truke. Bermeotik kamioiak irteten ziren herrietara arraina saltzera, herrietan ez zen arrandegirik izaten eta. Oinez ere joaten ziren emakumeak arrainarekin.
-
Gerraosteko gosearen eta beldurraren ondorioak
Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia
Gerra bukatu zenean, 1939. urtean, egoera normalagoa zen. Hala ere, errotak zarratu zituztenez, gosea zen nagusi. Pare bat txerri etxe barruan hil zituzten beraienean, bestela hura ere entregatu behar zuten-eta garia eta beste hainbat gauza egiten zuten moduan. Badaezpada ere auzokoek ere ezin zuten jakin txerria hil zutenik. Buruan jota hiltzen zuten eta etxe barruan odolustu eta erre. Bere amari behin isuna jarri zioten. Josteko makina ere gordea zuten, errekisatu egin zituzten-eta.
-
Mundakako erregaterak
Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia
Itsasoz jenero asko ekartzen ei zuten estraperloan eta asko aberastu egin zirela dio. Mundakatik bi andre erregatera baserriz baserri joatean ziren indaba-era erostera gero beraiek saltzeko. Baina Sukarrietan, "Katie" esaten dioten tokian, herri batetik bestera pasatzerakoan ordainduko beharreko zerga ordaindu behar izaten zen eta hura saihesteko basotik joaten ei ziren otzara buruan hartuta.
-
Errotara gauez, estraperloan
Antonio Zubeldia Olano (1930) Altzaga
Errota Araman eta Zaldibian zeuden. Gauez joaten ziren, estraperloan. Asto gainean joaten ziren. Ez zituzten sekulan harrapatu.
-
Komitera eta jantoki sozialera jatera
Jesus Gangoiti Asla (1935) Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo
Jesus umea zela komitean ez zioten jatekoa ematen ez zekiela bakarrik jaten, nahiz eta neba-arrebak izan laguntzeko. Gerraostean Jesus komitera joaten zen jaten. Gerora falangeak izan zuen jantoki soziala gaur egun batzokia dagoen toki berean. Gosea ezagutu zuten, baina arraina beti izan zuten.
-
Tabakoa bai, baina drogarik ez kontrabandoan
Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo
Bermeoko ontziek tabakoa eta edariak ekartzen ei zituzten kontrabandoan, baina drogarik egundo ez. Jende asko hil zen drogarekin Bermeon eta susmo txarrak egon ziren. Ekartzen zituzten zigarro-klaseak.
-
Bartzelonan guardiek kontrabandoaz harrapatu zutenekoa
Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo
Petrolio-ontzian lanean zebilela, Bartzelonan kontrabandoko zigarroekin harrapatu zuten guardiek. Zigarroak kendu eta joaten utzi zioten.
-
Txerriak hazten gose denboran
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra etorri zen arren, ez zuten goserik pasatu. Soroa zuten, eta gainera txerriak ere hazten zituzten. Egurra ere saltzen zuten kalean. Aita arotza zen.
-
Urre zuriak eta urre gorriak bakarrik balio zuten
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra denboran, "nazionalak" sartuta gero, diruarekin izandako arazoak. "Euzkadiko diruak" ez zuen jada balio, "urre zurixak" (zilarrezko txanpona) eta "urre gorrixak" (urrezko txanponak) bakarrik.
-
Goserik ez baina gaztarorik ere ez
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra denboran ez zuten goserik pasatu, baina gaztarorik ere ez zuten izan, soloan eta tailerrean jardun behar izaten zutelako beharrean. Bitartean, beren lagunak jolasean kalean. Patata eman izan zieten kaleko familia behartsu bati. Amak labesua egin zain egoten ziren. Meloiak ere hartzen zituzten baratzean.
-
Gerra ostean, babarruna entregatu beharra
Ixabel Labaka Ollo (1928) Astigarraga
Gerra ondoan. Gerezia saltzen jarri plazan, eta ordua baino lehenago saldu zuelako isuna "guardavino"-ek. Kontrabandorik ez. Babarruna entregatu beharra. Esnea erosi behar igual, bezeroei eramateko. Bizimodu gogorra.
-
Gernika gorriek erre omen zuten
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Lehen lan asko zegoen, dena suntsituta eta berregiteko baitzegoen. Gurutz bizikletaz joan zen Gernikara, eta txikituta zegoen. Gernikari buruz izan zituzten lehenengo berriak gezurrak ziren: gorriek erre zutela Gernika esaten zen.
-
Ogia falta zeneko janaria
Andoni Arzallus Aristi (1932) Astigarraga
Lehen arto asko landatzen zen eta animalientzat izaten zen. Gaztetan, ogi falta ezagutu zuten, eta talo asko jan behar izan zuten. Garai batean, okindegietan arto-irinarekin egindako opilak saltzen zituzten ogiaren ordez.
-
Gerran ezin labea isiotu
Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu
Gerra garaian ogi gutxi izan zuten errotak zarratu baitzituzten. Etxeko labatik kea ikusiz gero etxera etor zitezkeen guardia zibilak eta txapan egiten zuten. Hala ere, ez zuten goserik pasa. Herrian zeuden errotak aipatzen ditu. Errotariak eroandako jeneroaren menda hartzen zuen beretzat, ehuneko hamarra.
-
Gerraosteko miseria
Markos Gerediaga Bilbao (1925) Amorebieta-Etxano
Gerran ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu eta ez zuten zer jan eta ezta dirurik ere. Gurasoak beranduago etorri ziren. Gerora ondo maneiatu ziren, lan eginez gero gauzak lortzen dira-eta.
-
Bildotsak estraperloan
Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano
Ardi latxak izan dituzte beti. Gerraostean, neguak Larrabetzun pasatzen zituztenean, bildotsak estraperloan saltzen zituzten. Handik Basauri aldera eramaten zituzten, musturrak eta hankak lotuta zituztela. Bizimodu gorria izan zutela dio.
-
Ogi falta, baina ez jateko falta
Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano
Gerraostean ogi falta zuten. Errazionamenduan ematen zizkieten tabakoa, olioa, ogia... Eubaraino joan behar izaten ziren txusko beltzaren (ogia) bila, eta behin etxera heldu orduko jan zuen eta kokotekoa jaso zuen. Hala ere, ez zuten jateko faltarik nahiz eta 10 neba-arreba izan. Tropa itzela bizi ei ziren etxean. Denek jaten zuten ontzi beretik.