Errepresioa
-
Anaia eta osaba Bilboko Carmelo espetxean
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926) Ermua
Gerra garaian etxean soldaduak izan zituzten. Haien anai bat eta osaba bat Bilboko Carmelo espetxean egon ziren preso.
-
Gerran borrokan eta gero preso
Jose Manzisidor Iriondo (1913) Amorebieta-Etxano
Zornotzako San Miguel Dudagoiti auzoko Ganbuena baserrikoa da. Aita bertokoa zuen eta ama auzo berdineko Egiarte baserrikoa. Hamabost urterekin itsasoan lanean hasi zen eta urbetez ibili zen. Bueltan, lantegian egin zuen lan eta gerra hasi zenean borrokan ibili zen (Elgetan, Markinan, Solluben, Bilbon...). Laredon harrapatu zuten eta Aranda de Dueroko kontzentrazio-esparruan sartu zuten. Handik, Burgosko "caja de reclutas"era eraman zuten eta gero Logroñora, fronteetako munizioak prestatzera.
-
Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparruan preso
Mariano Uriarte Intxausti (1917) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian frontean borrokan ibili zen Burdinezko Hesian. Preso bidali zuten Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparrura eta handik langileen batailoi batetara.
-
Senarra El Dueson preso
Juanita Urkiaga Lekerika (1906) Amorebieta-Etxano
Gerrako lubakiak zituzten baserri inguruan, frontea bertan zegoelako. Gerra hastean, bi alabak hartu eta Karrantzara ihes egin zuen etxetik. Senarra borrokara joan zen eta gerra ondoren preso egon zen El Dueson. Alaba txikia hartuta bertara joan zen Juanita ere, senarra gertu izateko.
-
Zaku eta Lepo buruhandiak
Joxe Murua Artola (1931) Errenteria
Herriko pertsonaia ezagun batzuetan oinarritutako buruhandiak egin zituzten Langileen Batailoietan ibilitakoek. Izenak: Zaku, Lepo...
-
Gerra garaiako krudelkeria
Maria Luixa Otegi Tolosa (1928) Asteasu
Txikia zen gerra garaian. "Gorriak" zetozela entzuten zuten. Osaba ezkongabea fusilatu egin zuten. Herriko jauntxoek oiloak ere lapurtu zizkieten. Ahizpa zaharragoak falangez jantzita ibili ziren. Janaria herrira entregatu behar izaten zuten.
-
Osaba fusilatu zuten
Maria Luixa Otegi Tolosa (1928) Asteasu
Osaba etxean gosaltzen zegoela eraman eta fusilatu egin zuten. Amonak negar asko egiten zuen. Hileta ere ezin izan zuten egin, ez baitzekiten gorpua non zegoen. 3 etxetatik eraman zituzten gizonak.
-
Frankismo garaia
Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga
Nazionalistak izateagatik ilea moztu zieten Itsasondoko 3 emakumeri. Franco hil zen egunean sagardoa egiten ari ziren etxean. Auzokoekin telebistan ikusi zuten berria. 'Cara al sol' kantatu behar izaten zuten eskolan. Gustura kantatzen zuten, zer esaten zuten ez zekitelako
-
Etxean ez zuten goserik pasatu
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Bilbon lauzpabost hilabete eman zituen preso bere aitak. Etxean ardiak zituzten, eta aurrera atera ziren goserik pasatu gabe. Herrian okerrago bizi izan zirenak egon ziren.
-
Aita Gorbeian artzain
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Aita kartzelatik irten eta gero, Gorbeiara artzain joan zen, eta Guardia Zibilak eskuak lotuta ekarri zuen Ubidera. Gerra uztailean hasi zen, eta azaroan ebakuatu zituzten Trapagaranera.
-
Trapagaranen bizitzeko leku finkorik gabe
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Trapagaranera oinez joan ziren astoarekin eta ardiekin. Hurrengo udaberrira arte, han eta hemen egon ziren, leku finkorik gabe. Handik itzuli eta aita kartzelaratu zuten. Etxeko inork ikusi gabe eraman zuten preso.
-
Zorri erraldoiak kartzelan
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Bilbora joateko, asto gainean joaten zen tranbiaraino. Abelintxuren osaba bat gaixorik etorri zen kartzelatik, eta urte gutxira hil zen. Aitak esaten zuenez, kartzelan txakur handi bat (pezetaren 10 zentimoko txanpona) zorrien gainean jartzen bazuten, zorriok txanpona mugitu egiten zuten. Egositako erremolatxak jaten zituzten kartzelan.
-
"Trabajadoreak"
Luzia Arrizabalaga Irasuegi (1923) Aramaio
"Trabajadoreak" zer ziren. Amorebietan lau edo bost fraide hil zituzten. Aita Onaindia asko etortzen zen Aramaiora.
-
Kartzelan sartzeko beldurra
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Gerra Zibilean, edozer gauzarengatik kartzelara sartzen zuten jendea. Osaba bat errekan arrantzan ari zelako sartu zuten kartzelan. Udaletxean bertan zegoen kartzela. Beldurra pasa zuten.
-
Herria bi bandotan banatu zen
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Gerra garaian, herriko batzuk nazionalista izateagatik eraman egin zituzten. Herrian bi bandotako jendea zegoen: nazionalistak eta karlistak.
-
Nazionalistak eta karlistak Amezketan
Ana Etxeberria Etxeberria (1922) Amezketa
Herrian bi bando zeuden: nazionalistak eta karlistak. Karlistak jauntxoak ziren eta gero agintean jarri ziren. Nazionalistak zigortu egin zituzten.
-
Nazionalistei jarritako zigorrak
Ana Etxeberria Etxeberria (1922) Amezketa
Isuna ordaintzeaz aparte, biltegia konfiskatu zieten nazionalista izateagatik. Pentsua ezin zuten saldu; eta, galtzen ari zitzaienez, aita agintariekin hitz egitera joan zen.
-
Falangekoak kalean agurtu behar
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Mutil koskorrak Falangekoekin instrukzioa ikasten ibiltzen ziren. Falangekoak pasatzen zirenean, denek agurtu egin behar izaten zituzten. Errizino-olioa hartzearekin egiten zen mehatxu.
-
Aita kartzelara sartu nahi izan zuten
Ana Etxeberria Etxeberria (1922) Amezketa
Gerra sasoian, etxean pasatakoak dira gogorrenak. Aita kartzelara eraman zuten. Militarrak nola sartu ziren gogoratzen du. Falangistek herriko zenbait gizon biltzeko agindua eman zuten eta denen artean dirua biltzeko zigorra ezarri zuten. Azkenean, libratzea lortu zuten.
-
Erretorea kartzelan sartu zuten
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Elizako erretoreak gerra hasieran alde egin zuen karlista zelako; haren etxeari sua emango ziotela mehatxu egin ziotenean, itzuli egin behar izan zuen. Orduan kartzelan sartu zuten. Komunio Handiko egunean, Larraitzera txangoa egiteko asmoa zuten eta ezin izan zuten erretorea kartzelan zegoelako.


