Gerraren hasiera
-
Milizianoak herrian galderak eginez
Ana Etxeberria Etxeberria (1922) Amezketa
Gerra hasieran, Larraitzen Nafarroatik etorritako milizianoak jarri ziren. Tabernara sartu eta galderak egiten hasi ziren. Herrian dena ongi zegoela entzun ondoren, berriro Larraitzera itzuli ziren.
-
Gerra Amezketan sartu zenean
Margarita Goñi Zubeldia (1923) Amezketa
Gerra hasi zenean 12 urte zituen eta Tomasenea baserrian bizi zen. Handik Beasainetik Larraitzera kainoia nola bota zuten gogoan du. Hori izan zen gerraren hasiera.
-
Gerra aurreko hauteskundeak
Margarita Goñi Zubeldia (1923) Amezketa
Entzuten zen gerra etorriko zela. Lehenago hauteskundeak egon ziren eta auzoko batek abertzaleei bozkatzeko eskatu zien, baina emakumeek karlistak bozkatu zituzten, abadeak horrela esan zuelako.
-
Gerra garaian miseria handia
Margarita Goñi Zubeldia (1923) Amezketa
Gerra hasi zenean, etxe guztietako mutil gazteak joan ziren borrokara. Margaritaren hiru anai erreketeekin joan ziren. Gainontzeko seme-alabak lanean hasi ziren, miseria handia zegoelako. Gose asko pasa zuten gerran.
-
Jaungoikoak miraria astoa herrentzea eta astelehen haretan izekoa Gernikako plazara ezin joatea!
Julita Iturri Arrien (1924) Errigoiti
Euren ama ez zen inoiz joaten Gernikako plazara, ama etxean beharrean egoten zen, eta euren izekoa izaten zen beti bendejarekin plazara joaten zena, eta astoarekin joan behar izaten zen orduan. Urte guztiko astelehen bat inoiz ez zuen plazara faltatu (huts egin) izekoak, eta astelehen haretan astoa kojorik (herren) azertau (suertatu), eta ezin joan Gernikara. Goizerik hasi ziren hegazkinak bueltaka eta bueltaka, eta eurek pentsetan: “Zer dabile (darabile), ba, abioiek (hegazkinek)!”. Eguerdi ostean hirunen hirunen hasi ziren hegazkinak etortzen. Eurek soloan zeuden, aita idiekin areatzen eta ama eta Bittoriano seme zaharrena frantsesa ebagiten. Hegazkinak igarotzen zitzaizkien ingurutik, lantzean metraila zarata bat, eta gerotxoago Gernika parajean zeozer botatzen hasi ziren, bonbak ziren. Auzoko Santi ere soloan beharrean zegoen, eta hegazkinak “grasa” botatzen dabiltzala eta hareetatik babestu egin behar zuela esaten zion Julitaren aitari, bertan hilko zituztela eta (“Berton hilko gozak!! Ez haz erretiretan, Antonioo??”), Julitaren aita arriskuaz konturatzen ez zen bitartean (“zera eingoskue horreek!” esaten zuen). Hegazkinak etortzen zirenean, auzoko Santi bere soloaren barrenean zegoen zuloan sartzen zen tutuz behera, eta ama eta Bittoriano seme zaharrena euren soloko goiko karkaban ostu. Julita eta Zabaleko umeak etxean, soloan zeuden idien askaren barruan sartu ziren, etxea bonbardeatuta ere, hura lekurik seguruena zelakoan. Astoa Kojotzea (herrentzea) Jaungoikoak egin zuen miraria izan zela dio Julitak (“Jangoikoak milagroa astoa kojotie”), osterantzean (bestela), astelehenero lez euren izekoa Gernikako plazara joan balitz, bertan hilko zutelako, ze, arratsaldeko seiak arte edo, ez zen Gernikatik etxera etortzen. Gero iluntzean dena sua! Dena argitasuna Maiagan aldetik! Goi guztiak gorrituta! Zer pasatu (gertatu) den, eta Gernika erretan (erretzen) dagoela!
-
Gerra Zibila hasi zenekoa
Antoni Arantzabal (1929) Elgeta
17 urte zituela izan zen gerra eta orduko gertaera batzuk kontatzen ditu.
-
Gerra Zibila lehertu zenean, jendea Hondarribitik Hendaiara ihesi
Extefana Irastorza (1925) Hendaia
Hamaika urte zituen Extefanak Espainiako Gerra Zibila lehertu zenean. Kanetako portura joan zen Extefana, eskolara joan aitzin ohitura zuen gisan, eta hara non ikusi zuen Hondarribia sutan. Barku txikiak zebiltzan joan-etorrian, Hondarribitik Hendaiara jendea ekarriz. Negarra begian egon omen zen begira. Denbora airean joan zitzaion ordea, eta etxeratzean ahizpa haserre zuen zain, eskolara joateko garaia aspaldi pasa zela eta.
-
Gerra Zibilean gaizki pasa zuten, baina goserik ez
Margari Garbizu Aranburu (1927) Lezo
Jendea marmitarekin eltzekoaren bila joaten zela gogoratzen du eta baratzean zegoela aza-hostoak nola eskatzen zizkioten ere bai. 13 urterekin sagardotegira neskame joan behar izan zuen San Pedrora.
-
Uztailak 18, Santa Marina
Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar
Otxandioko jaiak ziren eta amandrearen etxean zeuden gerra hasi zenean. Bilboko lagun bat ere beraiekin zegoen. Santa Marina egunean ama eta Bilboko laguna plazara joan ziren; Begoña, anaia txikia eta amandrea, berriz, etxean. Bonbardaketa hasi zenean, altzoan anaia hartu eta baratzeak zeharkatuz beste baserri bateko kortan babestu ziren. Bitartean ama plazan, eta amandrea falta.
-
Gerra denbora Ataunen
Joxe Mari Mintegi Aiestaran (1929) Ordizia
Gerra garaian nafarrak Atauna sartu zirenekoa kontatzen du. Joxe Mariren aitona karlista zen eta aita nazionalista. Talde politiko ezberdinen artean ika-mika handiak zeuden. Gerra denboran Urbasako amildegitik behera bota zituztenen eta bizirik ateratakoen aipamena egiten du.
-
Aita Australian lanean eta Panaman kontsul
Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku
Aita gaztetan Australiara joan zen lanera. Diru asko egin zuen baina bizimodu gogorra izan zuen. Gerra hastean, soldadu izateko deitu zuten, baina ez zenez itzuli, iheslaritzat jo zuten. Panamara joan zen eta kontsul izendatu zuten.
-
Gerra Zibilaren hasiera
Vicente Miranda Mundiñano (1927) Etxarri Aranatz
Gerra Zibila hasi zenean Vicentek 10-11 urte zituen. Egun horretan, bazihoan aitarekin belarra biltzera, eta bidetik jende mordoa gogoratzen du makil eta sardeekin. Erriberatik etorri zen jendea, eta Etxarrin bi edo hiru zutabe atera ziren Gipuzkoa aldera. Zubia nola lehertu nahi zuten gogoratzen du. Baita “toque de queda” delakoa nola jotzen zuten. Behin, halako batean, lanetik zetorren bati bost tiro bota omen zizkioten, ez zioten eman.
-
Soldaduak etxean hartu beharra
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar
Tropak herrian sartu zirenean, Díez de Rivera teniente koronelaren bandoa jo zuten. Arrietatarrenean lau errekete egon ziren lo egitera.
-
Gerra Zibilaren hasiera; mugen itxiera
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
Hamar urte zituen gerra hasi zenean. Gerraren hasiera nola eman zen kontatzen du. Nafarroan nazionalen bandoan jarri ziren eta Irunera joan ziren muga ixtera. Gipuzkoa guztia hartu zuten erreketeek eta Eibarrera iristean erresistentzia handia aurkitu zuten.
-
Felipe Urtiaga: Berrizko alkate
Maria Ines Etxebarria Urtiaga () Berriz
-
Gerran, Eibartik ihesi
Alberto González Acha (1935) Eibar
Jaio eta urtebetera gerra hasi zen. Amak, Eibarko armen probaderoan lan egiten zuen. Anai-arrebak Frantziara bidali zituzten baina bera amarekin eta amonarekin gelditu zen, 9 hilabete zituelako. Probaderoa Eibartik atera eta Bilbora eraman zuten lehenengo, eta gero Santanderrera, Gijonera eta azkenik Bartzelonara. Ama, babeslekuetatik ateratzen zen janari bila.
-
Gerra hasierako oroimenak
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Gerra hasi zenean, 9 urte zituen Andresek. Igandea zenez, etxekoak mezara joan ziren goizean. Aita ukuiluan zebilen eta handik etorri zen gertatutakoaren berri emanez.
-
Bergarako karlistak, euskaltzaleak
Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara
Karlistak hain euskaldunak ez zirela pentsatu da beti, gerra hastean altxatuen alde jarri zirelako. Bergarako udaleko agirietan, ordea, karlistek hezkuntza euskaldunerako lan egin zuten.
-
Ruiz de la Prada alkatea; euskaltzale izatetik, herritarrak salatzera
Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara
Ruiz de la Prada, Bergaran zinegotzi monarkikoa izan zen II. Errepublikan. Gerra gastean, alkatea izendatzen dute eta euskara, euskal kultura eta euskal estatutuaren alde hitz egin zuen. Hala ere, tropak sartzean bere diskurtsoa guztiz aldatzen da eta kolpistei laguntzea da bere helburua, gehienbat salaketak burutuz. Gerra aurretik, udal-kideen helburua beti da Bergara herri bezala garatzea. Gerra ostean, Espainia garatzea.
-
Bergaran tropak sartu zirenean gertatutakoa
Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara
Bergaran altxatuen tropak sartu zirenean, udaletxean sartu eta bertatik frontea eta herrian errepresioa antolatzen hasi ziren. Inguruko herri guztiak okupatu zituzten, Eibar eta Elgeta izan ezik. Ikastolara joan ziren eta bertako material guztia erre zuten.


