Gerratik itzulera
-
Maistra erdaldunak
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Maistra eta maisua eskolaren gainean bizi ziren. Maistra erdaldunak izan zituen beti. Doña Petra maistra gogoratzen du. Herritar bat kartzelan sartu zuten Espainiako bandera ez agurtzeagatik.
-
Errazionamenduko janarien zain
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Gerraostean, udaletxean errazionamenduko janariak banatzen zituzten. Ilaran egoten ziren zer emango ote zien zain. Ez zuten beldurrik pasa baino belarriak jaitsita ibiltzen ziren.
-
Karlistek emandako agiria autobusean joateko
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Gerra Zibila zela-eta, autobusean joan behar zuten gizonek karlistek emandako agiri bat behar izaten zuten. Tranpak ere egiten zituzten.
-
Bonbak lehertzen, jolasa balitz moduan
Juan Migel Gorostiaga Artetxe (1939) Dima
Basoan, gerraostean geratu ziren obusak lehertzen zituzten, umeen denbora-pasa izango balitz bezala. Lehergailu bat hartu, egurrez inguratu, eta muino baten atzean ezkutatzen ziren, bonbak lehertu arte. Gero, gurasoen haserrea jasan behar izaten zuten...
-
Armak jostailu gisa
Juan Migel Gorostiaga Artetxe (1939) Dima
Dima ondoan, Ilunben, Gerra Zibilean eman zen borrokaz hitz egiten du. Borroka horren ostean, hainbat arma eta bonba geratzen ziren agerian. Beraiek, umeak oraindik, arma horiekin aritzen ziren jolasean. Etxera ere pistolak eramaten zituen, ezkutuan. Aitak ere isilean pistola txiki bat zuen.
-
Bonbardaketa ostean Arratzutik Errenteria auzora
Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo
Gainontzekoek taloa jaten zuten bitartean, errazionamenduko ogia etxeko gizonentzat izaten zen, lan egin behar izaten zutelako. Errenteria auzoan antzina bizi izan ziren etxe bat ez zuten apurtu, eta bertara itzuli ziren bonbardaketa ostean.
-
Gerra garaian Sestaora joan ziren
Esteban Bilbao Aranburu (1933) Pilar Bilbao Aranburu (1931) Ermua
Ermuara bueltata zenean, aitak Sestaon lan egiten zuen. Gerra hasi zenean, Ermuan zegoen errepresioari ihes egiteko familia osoa joan zen Sestaora bizitzera. Berrizkoa zen "Verdugo" izeneko batek aitari esan zion arazoren bat izaten bazuen (politikoki) noizbait, berarengana jotzeko.
-
Giro-politikoa gerra ostean. Garai gogorra
Juan Iturria Astiazaran (1921) Zarautz
Kuadrillan denak abertzaleak ziren. Harremanak konfiantza handirik gabekoak izaten ziren. Gerra ostean euren artean bakarrik hitz egiten zuten, isilean. Pintadak. Politika-giroa.
-
Estraperloko Frantziako ogia
Maria Gorostidi Zubeldia (1931) Aduna
Amaordeak Donostiara joaten zenean estraperloko ogia eramaten zuen etxera, Frantziakoa izaten zen.
-
Bueltan, eskolara berriro; dotrina
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Gerra ondoko urteak. Ondo hartu zituzten. Osabaren etxera joaten zen lotara. Eskolan hasi zen berriro. Jaunartzea ezin egin, dotrina ez zekielako. 11 urterekin egin zuen, 10ekin egin ordez. Dotrina etxean ere ikasten zuten batzuek; arrosarioa, gauero.
-
Ezagutu ez gerratik itzuli zen neba
Kontxa Gonzalez Badiola (1928) Elantxobe
Neba nagusia ez zuen ezagutu gerratik itzuli zenean. Luzaroan egon zen kanpoan neba zaharrena, Italiara eraman baitzuten. Belarria lehertuta itzuli zen etxera, gortuta, eta operatu egin zuten.
-
Kaleak eta kuartela garbitzera zigortuta
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Cáritasekoek arropa eta janariak ekartzen zizkieten. Etxera itzuli zirenean, ez zegoen militarrik herrian, Guardia Zibilak bakarrik. Domekeren bila etxera etortzen ziren, Nazionalen ospakizunetan dantza egitera joan zedin. Frantzian egondako denak, herriko kaleak garbitzera behartu zituzten. Ilerik ez zieten moztu. Kaleak astero eta kuartela astean birritan garbitu behar izaten zuten.
-
Gerratik ihesi; bueltan Koruetara bizitzera
Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Gerraren ondorioz alde egin eta urtebetez kanpoan izan ziren. Aita kartzelan, etxea apurtuta, ama seme-alabekin Koruetara joan zen bizitzera. Hogeita bat urtera arte egon zen bertan.
-
Gerra osteko errepresioa
Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio
Udaletxean agintzen jarri zirenak ez ziren izan lehengo karlista nabarmenenak. Karlistak asko kexatzen omen ziren eurek sufritutakoaz. Norbaiten aldeko sinadura eske etorritakoan, zenbaitek ez omen zuen ondo erantzuten.
-
Sagardogintzaren gainbehera eta biziberritzea
Joxe Mari Irizar Ansa (1940) Donostia
Sagardogintzaren gainbehera. Sagastiak hondatu egin ziren, eta gero sagarra falta zen. Asturiasera eta Galiziara jo zuten. Frantziara, sagar bila, 1981ean. Beste toki batzuetako sagardoak eta sagar motak. Itsasoan aldatutako mentuak.
-
Sagardoak bere botila
Joxe Mari Irizar Ansa (1940) Donostia
Aldaketa handiak botilaratzeko moduan. Botila berezia sagardoarentzat, 1983an.
-
Gerra ondorengo samina
Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain
Aitaren gerra ondorengo samina, desilusioa. Euskaltzaletasuna gorde eta bizi guztian mantendu zuen. Autodidakta.
-
Auzokoen arteko tirabirak, gerraren eraginez
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta
Gerran ihesi ibili ostean jendea etxeetara itzuli zenean, lapur fama zuten auzoan, etxe batetik arropak hartu zituztelako. Arropak bueltan eraman zituzten, baina goizean, ilunpean. Lagun baten estutxearekin gertatutakoa. 12 urte zituen berak orduan.
-
Bueltan, etxea hutsik
Ixabel Belar Olabarria (1914) Bergara
Etxea hutsik topatu zuten bueltan. Koltxoirik ere ez zegoen. Kristalak apurtuta eta zuloak paretan. Senarra izango zuena Teruelen ibili zen soldadu, luzaroan; sukaldari ibili zen.
-
Marokoko soldaduei arropak garbitzen
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Bartzelonan sei hilabetez egon ziren eta gerra bukatzean Bilbora bueltatu ziren. Marokoko soldaduei arropak garbitzen zizkieten.


