Politika eta Franco

  • Jesus Mari Arriaga Cara al Sol abestu behar eskola amaitzean

    Jesus Mari Arriaga Kortabitarte (1958) Jose Ramon Arriaga Kortabitarte (1954) Gizaburuaga

    Eskolara sartu aurretik Espainiako bandera agurtu behar izaten zuten eta amaieran Cara al Sol abestu. Ikuskaritzakoak joaten ziren noizean behin eskolara.

  • Jesus Mari Arriaga Hauts-esnea edaten zen eskoletan

    Jesus Mari Arriaga Kortabitarte (1958) Jose Ramon Arriaga Kortabitarte (1954) Gizaburuaga

    Ameriketatik ekarritako hauts-esnea banatzen zen eskoletan. Bilbotik etorritako Castrejana izeneko maistrarekin, esnea kakaoarekin edaten hasi ziren. Ez zitzaien esne hura gustatzen eta bota egiten zuten, etxean esne ona zutelako noiznahi. Frankismoak sortutako kanpaina bat izan zen.

  • Gotzone Arostegi Gizaburuagako eskolan, banderari agurra egiten

    Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga

    Eskolan banderari agurra egiten zioten goizero. Ikuskaritzakoak joaten zirenean, aldez aurretik bazekiten isilik eta formal egon behar zirela. Franco hil zen urtean Lekeition ikasten zuen Gotzonek.

  • Gotzone Arostegi Frankismoan dena zegoen debekatuta

    Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga

    Franco hil baino lehenago ama Basurtuko ospitalean izan zuen hilabete batez. Alboko gaixoak egunero esaten zion Franco hiltzear zegoela baina ez zen hil ama etxera bueltatu zen arte. Gotzonek gogoratzen du frankismo garaian dena debekatuta zegoela.

  • Maria Angeles Aldekogarai Eskola frankismo garaian

    Maria Angeles Aldekogarai Alastra (1951) Ea

    Eskolan gaztelaniaz ikasten zuten baina doktrina euskaraz. "Cara al sol" abesten zuten egunero eta noizbehinka ikuskaritzakoak agertzen ziren eskolan.

  • Joxeba Lasa Francoren bisitetan, aita kartzelara

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Errenterian, Madalenako ermitaren parean bizi ziren. Mozkortzen zenean, aitak "Gora Euskadi Askatuta" bezalako lemak esaten zituenez, Francok herria bisitatzen zuen bakoitzean kartzelan sartzen zuten, istilurik ez sortzeko.

  • Maria Igarza Gerraostean beti txibatoren bat tabernan

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

  • Mikel Larrañaga Eibar, herri aldarrikatzailea

    Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar

    Frankismo garaiko gazte garaia gogoratzen du. Etxean beti izan dira abertzaleak eta politikaz hitz egiten zen. Eibarrek zuen sozialista kutsua zela eta, beti ezagutu ditu aldarrikapenak, grebak, mugimenduak... kalean eta lantokietan. Politikoki, ordea, ez zegoen aukera handirik. Behin, Eibarrera Ez Dok Amairu ekarri nahi izan zuten eta Gobernu Zibilean erakutsi behar izan zituzten taldearen letrak, zentsura pasa zezaten.

  • Mikel Larrañaga Franco ondorengo alderdi politikoen legalizazioa

    Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar

    Alderdi politiko guztiak debekatuak zeuden Frankoren garaian, eta denak klandestinoak ziren. Alderdiak legalizatu zirenean, bera EAJ-ra afiliatu zen, eta Eibarko alderdi politiko guztiek hilero biltzen ziren, indarrak batzeko bileretan. Bertan, alderdi zaharrak eta jaioberriak zeuden. Errespetu handiz entzuten zituzten bata eta bestearen ideiak eta ahal zen guztietan, ekintzak (manifestazioak, grebak...) elkarrekin antolatzen zituzten. Guztien helburu nagusia,

  • Josu Ibargutxi Frankismo garaiko sindikatu bertikala eta bestelako klandestinoak

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    60. hamarkadan jaio zen Comisiones Obreras, baina UGT eta ELA bazeuden lehenagotik ere. Comisiones Obreras sindikatuaren jatorria. Eibarko egoitza. Frankismo garaiko sindikatu ofizialak eta klandestinoak.

  • Josu Ibargutxi ETAren sendotzea 60ko hamarkarda amaieran

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Eibarko kuadrilla guztietan, ilunpeko giro politikoa zegoen. Manifestaldiak oso prestatuak zeuden eta klandestinitate handia zegoen. Frankismoaren gainbehera sumatzen zuten. Aberri egunak. Urbiako kontzentrazioa. ETAren sendotzea (manifestaldiak, pintadak, sabotaje txikiak...)

  • Josu Ibargutxi Pintadak egiteko sistema asmatu zuten

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Edozein lekutan egiten zituzten panfletoen kopiak. Pintadak egiteko, brotxak erabiltzen zituzten hasieran, baina gero beste sistema bat asmatu zuten, beirazko poteekin. Pintaden lemak: "Gora ETA", "Euskadi ta Askatasuna", "Elkartasuna eta Indarra", "Euskadi librea behar dugu", "Viva Euskadi"...

  • Josu Ibargutxi Multikopistarekin panfletoak egiten

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Panfleto politikoak egiteko multikopistak erabiltzen zituzten. "Klitxe" edo eredu bat sartzen zuten makinan eta kopiak ateratzen zituzten. Sistema nolakoa zen kontatzen du.

  • Josu Ibargutxi Manifestaldi antolatuak, Guardia Zibila

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Manifestazioak antolatuak izaten ziren: enpresa bateko grebagatik, norbait atxilotu zutelako... Batzuetan grisak edo guardia zibilak agertzen ziren.

  • Josu Ibargutxi Ideologia politiko ezberdinak, baina helburu bera

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Kuadrillan edo lagunartean politikari buruz asko eztabaidatzen zen. Ideiak partekatzen zituzten. Ideologia politiko ezberdinak zituzten arren, denen helburua frankismoarekin bukatzea zen. Aldarrikapen nagusia politikoa zen, baina alde sozialetik joan behar zela ere konturatzen hasi ziren

  • Josu Ibargutxi Bilera klandestinoak etxeetan

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Bilera klandestinoak tabernetan eta etxeetan egiten zituzten. Erregimenak gogor zigortzen zituen etxe horien jabeak. Bertan materiala ere uzten zuten: ikurrinak, propagandak, panfletoak...

  • Josu Ibargutxi Poliziaren errepresioa kaleetan; atxiloketak

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Beti izaten zen poliziaren errepresioa manifestaldietan. Herritarrak defendatu egiten ziren, harriak botata. Guardia Zibila nola jaisten zen Elgeta kaletik behera. Atxilotuz gero, kuartelean egoten ziren egun batzuetan. Manifestaldietan, etxeetan ere ezkutatzen ziren.

  • Josu Ibargutxi Kartzelako ihesek izugarri ahultzen zuen frankismoaren irudia

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Kartzelatik ihes egiteko hainbat saiakera egin zituen Josuk. Basaurin adibidez, bederatzi presok ihes egin zuten eta ez zituzten inoiz harrapatu. Honek erregimenaren irudia asko ahultzen zuen.

  • Andres Beloki Urreta Tetuango kartzelan

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Lehen ez zen kanpotarrik ikusten. Afrikan soldadu egon zeneko anekdotak kontatzen ditu. Tetuanen kartzelan eduki zuten guardia gaizki egiteagatik. Isilka bertako emakume zaintzaile batekin harremanak eduki zituzten.

  • 561 Ondarretako kartzelan atxilotuta

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Ondarretako kartzelan birritan sartu zuten. Canfranc-eko tunela inauguratu behar zutenean behin, eta Erregea zetorrelako beste batean. Arriskutsua omen zelako atxilotu zuten, Libertad izeneko aldizkariari animoak emateko idatzitako gutunengatik. Ez zen komunista izan baina bai zalea. Gerra ostean sartu zen komunisten alderdian.