Ekonomia gerraostean

  • maria-arriaran-larranaga Gerraosteko gosea

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Gerraostean, gose handia egon zen. Mariak eta ez zuten goserik pasa, baserriak emandakotik bizi ziren eta. Jendea patata bila joaten zen Mendietxebarri baserrira. Lapurretak ere izaten omen ziren.

  • Domingo Iriarte Astola Garia entregatu behar

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Gerraostean, garia entregatu behar izaten zuten. Jasotzen zuten uzta baino gutxiago jaso zutela esaten zuten, bestela gehiago entregarazten zien. Gurdikada gari entregatu behar izaten zuten.

  • Domingo Iriarte Astola Baba lasto artean ezkutatu

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Gerraostean, baba konfiskatzen hasi ziren. Lasto artean ezkutatzen zituzten bi-hiru zaku baba. Inspektorea herrikoa zen.

  • Julian Alegria Gerraostean, lanean eta ikasten

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    Gerraostean, aita makalik zegoen eta etxean lan asko izaten zuen, anai zaharrena zelako. Hamalau urterekin itsasoan ere hasi zen. Eta ahal zuenean gau-eskolara ere joaten zen.

  • Julian Alegria "Mutil" sartu zen Iriarte motorrean

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    Itsasontzi batzuek galdara-makinak zituzten eta gainontzekoak motorrak izaten ziren. Bera "mutil" sartu zen Iriarte motorrean, eta "Irlandianeko" Santos "gizon-mutil". Bi mailen arteko desberdintasuna adinak eta soldatak markatzen zuten. Armadorea eta patroia. Behar handia zuten eta dirua ekartzen hasi zen etxera.

  • Pilar Tolosa Amondarain Zergak saihesteko trikimailuak

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Jasotzen zen uztaren zati handi bat zerga moduan herriari eman behar izaten zioten. Zerga hauek saihesteko ezkutuan ibili behar izaten ziren. Aita gauez joaten zen errotara gari-irina egitera.

  • Pilar Tolosa Amondarain Errazionamendu garaia

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Gerraosteko errazionamenduaren funtzionamendua. Jakiak hartzeko ilara luzeak egoten ziren. Ogi beltza ematen zuten. Ogi zuria erosteko aukera egon zenean, etxean egindakoa baino askoz ere goxoagoa zela gogoratzen du.

  • Juanito Arantzamendi Gerraostean baserritarrekin trukea

    Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa

    1939ko Gabonetan bueltatu zen etxera gerraostean. Hala ere, langile-batailoira eraman zuten eta beste bi urte eta erdi egin zituen. Gerraostea lana ez zuenarentzat izan zen gogorra, arrantzan bazegoen lana-eta. Baserritarrek ekartzen zuten jatekoa plazara. Trukea egiten zuten arrantzaleek baserritarrekin.

  • Miren Lore Ibazeta Jangela sozialak

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Erreketeek jantoki sozialean jatekoa ematen zuten. Bertan izandako bizipenak dakartza gogora Nekanek. Falangekoak ere ematen zuten jaten.

  • Isabel Etxanobe Gerraosteko jatekoak

    Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria

    Baserrian ez zuten goserik ezagutu. Taloa, morokila, porru-patatak... izaten zituzten, ez zuten non aukeratu, baina faltan ez.

  • Petra Goiti Gosea

    Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria

    Gerraostean gosea ezagutu zuten. Astoz joaten ziren errotarik errotara, askotan ez zuten irinik lortzen-eta. Tabirako (Durango) okindegian ogi-txuskoa ematen zien, txarra eta txikia.

  • Petra Goiti Garia eta artoa udaletxera eroan behar

    Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria

    Gerraostean gose izan arren, baserriko jeneroa udaletxera entregatu behar izaten zuten: garia eta artoa.

  • Jose Luis Bizkarra Gerraosteko errazionamendua

    Jose Luis Bizkarra Etxebarria (1930) Mañaria

    Frontea hilabetez Mañarian egon ostean, alde egin zuten. Gerraostean, gosea zen nagusi, baina baserrietan bazuten zer edo zer. Errazionamenduan ematen zioten ogi-txuskoa etxera orduko jaten zutela dio.

  • Jesusa Izagirre Euren denda errazionamendu denda

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Euren denda errazionamendu denda izan zen. Bezeroak libretarekin joaten zitzaizkien eta handik zerbitzatzen zitzaien. Jateko gutxi zegoen banatzeko eta horregatik estraperloan ibili behar izaten zuten.

  • Jesusa Izagirre Gerra ostean lapurreta asko

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostea gogorra izan zen, jatekoa ere eskasa zen eta. Gosea zuten askok ostu egiten zuten. Geltokian zeuden apeak ere eraman egiten zituzten etxean su egiteko. Baserrikoek hobeto egin zuten aurrera.

  • Santi Villareal Ardoa gutxi baina tabakorri asko

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Santik hamabost bat urte zituela hasi ziren etxean egunero ardo apur bat edaten. Kantara erdiko garrafoiarekin bialtzen zuten Zornotzara ardoa ekartzera. Tabakorria, ostera, zenbat-gura egoten zen orduan. Estankoan erosten zuten, baina gerra ostean errazionamenduan egon zen eta estraperloan erosi behar izaten zuten.

  • Tere Arrizabalaga Baserrian ere gosea

    Tere Arrizabalaga Alegria (1936) Ondarroa

    Bere etxekoek gerra sasoian eta gerraostean gosea pasatu zuten, nahiz eta baserritarrak izan. Arroz asko jaten zuten eta askotan gauez egin behar zituzten lanak, inork ez ikusteko. Estutasun larriak bizi zituzten.

  • Jesus Artetxe Miseria handia gerra ostean

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Jesus mutikotan ia Lekeitioraino joaten zen su-egur bila. Ez zegoen dutxarik eta antzekorik. Galtzontzilorik ere ez soldadutza arte. Miseria handia. 12 urterekin eskola utzi eta zerrategira lanera. 15ekin itsasora, Patxi bezala.

  • Jesus Artetxe Ondarroan gosea sasoiko gizonak alde eginda zeudelako

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Gerra irten zenean, Ondarroako gizon askok ihes egin zuen Bizkai mendebaldera beren arrantza-ontziekin. Beste asko gerrara soldadu. Jesus ia-ia Errusiara bidali zuten. Lanerako gizonik ez egoteak eragin zuen gerra denborako gosea herrian.

  • Elena Sarraua Gerraostean baserriko jeneroa entregatu beharra

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Gerra sasoian ez zuten goserik pasatu, baina gauza batzuen falta eduki zuten. Gainera, baserrikoei garia, artoa, baba eta patata kentzen zieten. Itxura denez, ez zen behar zutenei emateko, baizik eta Francoren aldekoek eramateko.