Ekonomia gerraostean
-
Gerra ostean janaria nola banatzen zen
Patxi Pagola Ibarrola (1933) Urnieta
Gosea pasa zuten gerra ostean; errazionamendua izaten zen orduan. Janaria entregatu ere egin behar izaten zen. Herrian arduradun gutxi batzuk egoten ziren janariaren banaketa antolatzeko. Sagardoa etxean egiteko, eskuz egiten zuten dolarean. Orain ez dute sagardorik egiten etxean.
-
Gerra osteko bizimodu gogorra
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Baserrian ganadua zeukaten baino halere morroi edo neskame joan behar izaten zuten. Andres morroi joan zen 12 urte zituenean. Gerra ondorengo urte txarrak gogora ekartzen ditu. Lana asko egin behar izaten zuten.
-
Morroien bizia
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Morroi bezala baserriko lanak egiten zituen. Behiak zituzten, esnetakoak. Taloa jaten zuten.
-
Gosea denean, edozer jan daiteke
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Gosea zutenez, edozer jaten zuten, baita belarra ere. Batata ere jaten zuten. Ama Tolosara edo Azpeitira erostera joaten zenean, batatak erosten zituen; eta, txarrak izan arren, gustura jaten zituzten. Mendiko errota batean irina egiten zuten eta harekin taloa. Esnea ere izaten zuten. Inguruko baserrietakoei esnea eramaten zien. Gosea pasa zuten.
-
Gerra ondorengo gabezia
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Gerra bukatu ondoren garai gogorrenak iritsi ziren. Franco salatzen du. Herriari etxeko janariak entregatu behar izaten zituztenez gosea pasa zuten. Horregatik morroi joan behar izan zuen.
-
Iratira lanera 17 urte bete ondoren
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Hamazazpi urte zituela Tolosatik Roncalesa hartuta Iratira joan zen. Batzuetan Andoainen Leizaolako trena hartuta joaten ziren. Iratin lan asko egin zuen. Bertako nagusiaz hitz egiten du.
-
Iratiko kablean egurra biltzen
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Argitik argirako lana izaten zuten bertan. Iratin izandako bizimodua deskribatzen du. Jende asko biltzen zen bertan lanean. Bederatzi hilabete jarraian pasa zituen bertan. Itzuli zenean oinez etorri zen Tolosatik, dirua ez gastatzeagatik. Etxean sartu zenean pozez jaso zuten. Kearen usaina ekartzen omen zuten.
-
Basoko lanean diru asko irabazten zen
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Dirua arroparen artean gordeta ekartzen zuen, Iruñean kobratu ondoren. Egurra kablean jaisten zuten. Soldata 8 edo 9 duro eguneko izaten zen. Bertan dirurik gastatzen ez zutenez dena gorde egiten zuten. Diru asko biltzen zuten horrela eta ama ezin sinetsi gelditu zen.
-
Kableko lana ikusgarria zen
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Iratiko lana nolakoa zen azaltzen du. Lana guztia aizkorarekin egiten zuten. Iratin biderik ez zegoela dio. Ez ziren herrira jaisten. Kablea nolakoa zen azaltzen du. Kablea nola muntatzen zen gazteei erakustea gustatuko litzaioke.
-
Iratiko basoetan kablean lanean
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Argitik argira lanean ibiltzen ziren Iratin. Aizkoraz mozten zituzten zuhaitzak. Trontza ere erabiltzen zuten. Beste batzuk idiekin eta mandoekin ibitzen ziren kargatzen. Kablea nolakoa zen azaltzen du. Ikusgarria eta polita dela dio. Garai batean enborrak ur gainean jaisten zituzten. Errepublika garaian muntatu omen zuten lehenengo kablea.
-
Iratiko kablean izandako abenturak
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Kate batekin enborrak lotzen zituzten. Kablea ikusi gabe zaila da azaltzea. Kablea aberiatzen bazen mandoekin bera jaitsi behar izaten zuten. Kablean zebiltzan garaiko anekdotak kontatzen ditu. Telefonoa bertan izaten zuten abisuak pasatzeko.
-
Errekara eroritako mandoa jan zuten
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Iratin erreka handiak dira eta bertan garbitzen ziren. Xaboia izaten zuten. Behin mando bat errekan behera erori zenekoa kontatzen du. Janaria izaten zuten baina haragi gutxi. Hamasei ordu ere egiten zuten lan.
-
Basoan lan egiteko arropa eskasak
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Arropa txarra eramaten zuten. Abarkak eta mantarrak janzten zituzten. Arropak gauean txabolako sutan lehortzen zituzten. Bonbatxoak eramaten zituzten. Alkandora eta jertse zaharrak ere eramaten zituzten. Hotza egiten zuenean ardi larrua jartzen zuten bizkarrean. Txapela ere eramaten zuten eta Iparraldetik ekarritako plastikozko txapela gainetik.
-
Iratin lanean euskaldunak ziren gehienak
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Txabolan 90 pertsona biltzen ziren. Beraiek eraikitzen zuten txabola. Bost urte pasa zituen horrelako lanetan. Langile guztiak euskaldunak izaten ziren. Ikazkinak Aragoikoak ziren.
-
Basoan lanean zebiltzanean lo gutxi egiten zuten
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Basoko lanean ibiltzen zirenak gazteak ziren. Lo gutxi egiten zuten, 6 ordu gauero eta siesta pixka bat bazkal ondoan. Enkargatuak esnatzailea jartzen zuen eta ondoren garrasika beste guztiak esnatzen zituen.
-
Iratiko kablean gertatutako anekdotak
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Kablean gertatutako anekdotak kontatzen ditu. Behin kablea eten zitzaienean arazoak izan zituzten. Ibilbide luzea egin behar izan zuen Zurizaraino mandoak hartuta.
-
Artzain frantses batekin mendian galduta
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Zurizatik bueltan zihoala laino itxia sartu zitzaion et galduta ibili zen artzain frantses batek lagundu bitartean. Gau hartako abenturak kontatzen ditu.
-
Iratiko basoetan lanean
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Basoan lanean zebiltzanean hika hitz egiten zuten beti. Andresek ekarritako trokolekin kablea konpondu eta berriro lanean hasi ziren. Handik aurrera gutxiago kargatzen zuten kablea. Enkargatuek moztutakoaren araberako ehunekoa irabazten zuten.
-
Basoko lanean ez zuten asegururik
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Basoan lanean ibiltzen zirenean ez zuten asegururik izaten. Iparraldean ibiltzen zirenak berriz bai eta horri esker gaur egun pentsioa kobratzen dute.
-
Basoa utzi eta herrira lanera
Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz
Arrebek etxera bueltatzeko esaten zioten eta mendia utzi egin zuen. Lantegi batean hasi zen lanean. Abarka eta galtzerdiekin joaten ziren lanera. Lan gogorra egin behar izaten zuen.


