Ihes egin beharra

  • Francois Baptiste Muga bi aldetako harremana. Espainiako gerlatik ihes egin dutenak

    François Baptiste (1922) Ainhoa

    Muga bi aldetako jendeak elkar ezagutzen zuen. Gauzen erosteko edo bestaren egiteko muga pasatzen zuten Ainhoarrek. Gerla izan zelarik Espainian, jende anitzek muga pasatu zuen; haatik ez ziren luzaz egon Ainhoan, alemanak baitziren.

  • Antonio Larrocea Artxandan 40 egunez gerratik ihesi

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Gernika bonbardatu zutenean, hegazkinak baserri gainetik pasatzen ikusi zituzten. Zornotza ebakuatu zutenean, Antonio eta bere familia Artxandara joan zen eta bertan egon ziren 40 egunez. Umeei egunero txokolatea eta ogia ematen zieten.

  • Antonio Larrocea Ebakuazioan tirokatuak izan ziren

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Zornotzatik ebakuatu zituztenean, hegazkinek tiro egin zieten eta astoari hankan eman ziotela gogoratzen du.

  • Eubatik Karrantzara gerragatik ihesi

    Juanita Urkiaga Lekerika (1906) Amorebieta-Etxano

    Karrantzara joan zen gerra garaian eta hegazkinak heltzen zirenean babeslekura joaten ziren. Beste batzuk zuhaitzetan ezkutatzen ziren. Jende askok egin zuen ihes Karrantzara eta beste leku batzuetara.

  • benita_zearsolo Gerra garaian Debako baserri batean babestuta

    Benita Zearsolo Azkuna (1911) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian Debatik 3km-ra dagoen Sasiola baserrian egon ziren bizitzen. Aurretik angulak erosten zituzten baserri hortan eta gerran, babesa eman zieten. Baserrio erortzeko zorian dago gaur egun.

  • Guda garaiko bizitza

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Guda garaian, bere aitak eta bere senideak marrazketa lineala zekiten. Ez zuten lur asko, baina eskolara joan ziren. Guda garaian, bere gurasoak Bizkaira joatea erabaki zuten. Arrigorriagan bizi izan ziren familia guztia. Bere aitak kiste bat zuen, operatu egin zuten, eta handik hilabete ingurura hil zen enbolia baten ondorioz. Jose Miguelek bederatzi urte zituen. Orduan, berriz bueltatu ziren baserrira.

  • Juana Arrieta Lezeta Bilboko bonbardaketa zuzenean bizi izan zuten; erbestera joan beharra

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Bilboko bonbardaketak ikastolan harrapatu zituen. Lehelengo Frantziara joan ziren ihesi, La Rochelle-ra; gero Belgikara.

  • Juana Arrieta Lezeta Erbesterako bidea: Belgika; bertakoen harrera

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Umeek ez zuten kontakturik etxekoekin. Belgikara joan zirenean, umeak etxeetan banatu zituzten. Bertako ikastetxeetara joaten ziren ikastera eta segituan "flamenco" ikasi zuten.

  • Juana Arrieta Lezeta Gerrako umeak: erbestetik etxerako bidea

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Herrietako egoerak hobera egin ahala, gurasoek seme-alaben itzulera eskatzen zuten. Guztira 2 urte eta 3 hillabete egon ziren Euskal Herritik kanpo.

  • Juana Arrieta Lezeta Euskaldunen laguntasuna erbestean

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Belgikan bizi ziren euskaldunen laguntza. Jaiak antolatzen zituzten ume erbesteratuentzat dirua lortzeko. Gregorita Olañeta eta William margolaria.

  • Juana Arrieta Lezeta Erbestetik itzuli eta Eibarko egoera zein zen

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Belgikatik itzulitakoan, Eibar haustuta topatu zuen. Ardantza ingurua; erreka. Amberesetik etorri eta dena "txatxarra" begitantzen zitzaion.

  • Antonia Garmendia Gerra garaikoak

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Baserrian militarrei jaten eman izan zieten gerra denboran. Belarretan ezkutatuta ere egoten ziren gizonak. Kaleko jendea baserrietan ezkutatuta egoten zen. San Juanen (Ordizia) zeuden metrailadoreak.

  • 1690 Aita Gorbeian artzain

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Aita kartzelatik irten eta gero, Gorbeiara artzain joan zen, eta Guardia Zibilak eskuak lotuta ekarri zuen Ubidera. Gerra uztailean hasi zen, eta azaroan ebakuatu zituzten Trapagaranera.

  • 1343 Gerratik ihesi beldurrez

    Basili Egiguren de la Torre (1909) Igorre

    Gerran beldur handia pasatu zuten. Hegazkina zetorrenean, ezkutatu egiten ziren. Igorren ez zuten bonbarik bota baina soro batera hegazkina erori zen. Ihes egiteko abisua jaso orduko, etxetik joan ziren idiak eta gurdia hartuta. Usansolo inguruan egon ziren.

  • 1079 Gerra denbora Azkoitian

    Maria Asuncion Plazaola Baztarrika (1917) Azkoitia

    Gerra-denboran, herritik jende ugarik egin behar izan zuen alde, baina Asuncion eta etxekoak karlista bati esker geratu ziren. Orduko kontuak aipatzen ditu.

  • Pilar Txopitea Medikurik ez Gernikan, gehienak ihesean edo kartzelan

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Gerran, soroetan zuloak egin, eta bertara botatzen zituzten hildakoak. Gezur asko esan ziren garai hartan. Aita bihotzekoak jota hil zen, Gernikan ez zegoen medikurik ere, ihesean edo kartzelan zeuden ia denak. Zorriak ugari, ez zeukaten beste ezer.

  • Pilar Txopitea Kanpora alde egin beharra seme-alabak mantentzeko

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Ea, Natxitxu, eta inguruko jendeak kanpora alde egiteko joera zuen, ez zegoen dirurik seme-alaba denak mantentzeko. Gernikak ez zuen erraz bururik altxa. Diru asko bildu omen zuten Gernikara bideratzeko, baina gernikarrek ez zuten sosik ikusi.

  • Gerra Zibila hastean, Zaldibiara aitarekin

    Ana Mari Murua () Ordizia

    Tabernan ibiltzen zen jende gehienak euskaraz egiten zuen. Gerra Zibila hasi zenean, Ana Marik bederatzi urte zituela, Zaldibiara joan ziren Xorronbehe baserrira aitarekin oinez, aitaren lagunak baitziren bertakoak. Tiroak nola entzuten zituzten azaltzen du. Gerra amaitu zenean, etxera bueltatu ziren.

  • extefana irastorza Gerra Zibila lehertu zenean, jendea Hondarribitik Hendaiara ihesi

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Hamaika urte zituen Extefanak Espainiako Gerra Zibila lehertu zenean. Kanetako portura joan zen Extefana, eskolara joan aitzin ohitura zuen gisan, eta hara non ikusi zuen Hondarribia sutan. Barku txikiak zebiltzan joan-etorrian, Hondarribitik Hendaiara jendea ekarriz. Negarra begian egon omen zen begira. Denbora airean joan zitzaion ordea, eta etxeratzean ahizpa haserre zuen zain, eskolara joateko garaia aspaldi pasa zela eta.

  • Zarautz tertulia Gerra Zibilaren eraginez Zarauztik Southamptonera

    Iñaki Murua Arregi (1926) Zarautz

    Gerra hasi zenean, frontean aurrera joan zen Iñaki Muruaren aita. Handik hiru hilabetera amak herria utzi behar izan zuen. Iñaki eta honen anaia zaharrena, amarekin batera, frontea pasa eta Gernikaraino iritsi ziren. Bonbardaketa ostean Southampton-era bidali zituzten Habana itsasontzian. Hamabi urterekin itzuli zen Zarautzera.