Ekonomia gerraostean
-
Kubiertak pasatzen
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Hazienda gutxitzen joan zen eta gero paketeak bakarrik eramaten zituzten. Gerra ondoren dena behar zen hemen eta denetik ekartzen zuten. Denboraldi batean kamioien kubiertekin ibili ziren. Markak gogoan ditu.
-
Bezeroak gordelekura
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Kontrabandoa gordeta edukitzen zuten tokira joaten ziren batzuetan bezeroak. Ongi begiratzen zuten erosi aurretik. Behin enpresa bateko enkargatua etorri zen kubiertak erostera; nahiko lan izan zuen Tornolako maldetan.
-
Poliziak kontrabandoa harrapatu
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Behin polizia sekretukoak etorri ziren, bezero itxura eginez, kontrabandoan ekarritako kubiertak erosteko aitzakian. Kontrabandistek igerri ziotenean, batzuek alde egin zuten eta beste batzuek kubiertak gorde zituzten. Poliziaren furgoneta etorri zen Portuburura eta Erramun Antiguako kuartelera eraman zuten, beste bi bizilagunekin batera.
-
Antiguako kuartelean estutasun ederrak
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Erramun eta Tornolako beste bi bizilagun Antiguako kuartelera eraman zituzten, poliziak kontrabandoa aurkitu zuelako. Erramunek bazekien aski ederki kontrabandoarena, baina ez zuen aitortu nahi. Hala ere, ordurako poliziak bazekien aski ederki nor zegoen atzean, eta azkenean aske utzi zituzten; hori bai, deklarazioa hartu ondoren.
-
"Baserritarrak aza-txurtenak janda ere egongo dituk"
Guadalupe Salaberria Lopetegi (1918) Lezo
Nafarroara joaten ziren errotara irina egitera. Kafea ehotzeko errotarekin ere ehotzen zuten artoa. Ona geratzen omen zen irin hori esnearekin ondo egosita. Barazkiak ere hartzen zituzten. Babarruna entregatu behar izaten zen. Kaletar bati etzundakoa: "Baserritarrak aza-zurtenak janda ere egongo dituk!"
-
Gerra aurreko Bergarako aguazila
Belen Arrondo Odriozola (1947) Bergara
Aitak, etxean euskaraz hitz egitera derrigortzen zien. Zubieta oso auzo euskalduna zen, baina kalea ez. Gerra aurretik, aita udaletxeko aguzila zen. Gernikako bonbardaketak libratu zen. Santanderrera ihes egin zuen eta preso ere egon zen. Aitari ez zitzaion gustatzen gerra garaiaz hitz egitea. Gerra ondoren lan gabe gelditu zen eta lagun baten bidez, etxerik-etxe mantenu-lanak egiteko lanpostu bat lortu zuen.
-
Goserik ez, baina gabezia asko, bai
Pedro Garitano Laskurain (1936) Bergara
Gerra ondoren, errazionamenduan zer ematen zieten. Gosea ez zuen jasan, baina gauza askoren gabezia zegoen. Denak argal-argalak ziren.
-
Gerrako galtzaileen eta irabazleen arteko lubakia
Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara
II. Errepublika bukatzean, garbiketa handi bat ematen da eta gelditzen direnak, mugimendu nazionalari guztiz fidelak dira. Lanpostu askotarako, langileak agiri bat izan behar zuen, non esaten zen guztiz fidela zela erregimenari. Arrasateko irakasle batek, Bergarako beste bateri buruz gaizkiesaka dabilen dokumentu bati buruz hitz egiten du Jaionek. Galtzaileen eta irabazleen arteko lubakia oso handia zen.
-
Gerrako galtzaileentzat lanpostu txarrenak
Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara
Gerrako bando galtzaileak, lanpostu txarrenak izaten zituzten arren, Eskoriatzako Segundo Iriarte ehulegileari ondo joan zitzaion.
-
Ogi gosea
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Urberuagako bainuetxean jatekoa banatzen zuten gerran. Beraiek txerrientzako jatekoaren bila joaten ziren. Hasieran ez zuten jateko beharrizanik, baina gerora Francok errotak itxi zituenean txarto pasatu zuten, ogi gosea zuten. Estraperloan aritu behar izan zuten. Kaletarrek errazionamendua izaten zuten, baina beraiek ez.
-
Indaba, garia eta artoa udaletxera entregatu behar
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerraostean errotak itxi zituzten eta ogi gosea zuten. Hala ere, baserrietan bazuten zer jan. Indaba, artoa eta garia ere entregatu egin behar izaten zuten udaletxera. Kantitate asko entregatu behar izaten zuten, gurdikadak.
-
Txerria etxe barruan eta gauez hil behar
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerratean txerria gauez hil behar izaten zuten inork ez sumatzeko; mazo batekin ematen zioten kolpea zaratarik ez sortzeko. Etxe barruan erre behar izaten zuten eta kontuz aritu beharra zen. Txerria hil eta ogirik ez izatea oso tristea zen Luisitorentzat.
-
Errotara ezkutuan joan behar
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Txerria hil eta ogirik ez izatea oso tristea zen Luisitorentzat. Behin aitak auzoko baten bitartez lortu zuen irina, hark esan baitzion gauez zein errotak zabaltzen zuen. Luisito bera joan zen harengana anega erdi lepoan hartuta.
-
Gerra garaiko gosea
Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein
Nazionalak sartu aurretik giro ona izan arren, gose izaten ziren. Behin zaratarik ez ateratzeko txerria zelan hil behar izaten zuten azaltzen du. Gernikaraino ere joan izan zen errotara gerraostean. Astean behin Bekobentan okel apur bat hartu ahal izaten zuten.
-
Gerra ostean baserri askotan erein zen tabakoa
Enrike Mugarza Idarraga (1932) Mallabia
Amamak pipan erretzen omen zuen. Osma auzoko Aizpe baserrikoa zen. Pipak nolakoak izaten ziren. Tabakoa baserrietan gerra ostean landatu zen. Gerra aurretik erosi egingo zela uste du.
-
Gomazko abarkak; gerra ostean materialik ez
Enrike Mugarza Idarraga (1932) Mallabia
Autoen gurpilen kubierta zaharrekin egindako abarkak. Ondoren, gomazkoak hasi ziren. Bizikletaren gurpilen kubiertak. Berria erosi ahal izateko kubierta zaharra entregatu behar izaten zen.
-
Errazionamendu-kartila eta orduko jatekoak
Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia
Errazionamendu-kartilak zeuden. Barazkiak eta esnea saldu, eta azukrea eta haragia erosten zuten etxerako. Goserik ez zuten pasa. Arraina ere sobran zegoen. PYSBEn lan egiten zutenei bakailaoa ematen zieten. Aspertuta zeuden babarruna eta bakailoa jaten. Garbantzuak, haragiarekin. Tomatea botilaratu egiten zuten, ez zuten entsaladan jaten; letxua bai.
-
Ogi ona saldu eta txarra jan
Nikolas Gardoki Mazmela (1938) Aramaio
Baserriko bi ogi eramaten zituen amonaren etxera, eta artoa. Tremesa zer zen. Berak ez zuen ogi hura jaten, sekula. Errazionamenduko ogitxoak oso txarrak ziren, baina haietxekin konformatu behar. Okindegia non zegoen. Kartila batekin baino gehiagorekin joaten zen, beste batzuena ere hartzeko. Duela gutxi enteratu zen berak eramandako ogiak saldu egiten zituztela aitona-amonek.
-
Errazionamendua; Michelineko ekonomatoa; gozotegia
Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria
Arto-irina Villabonan zegoen errota batean lortzen zuten. Amak taloak egiten zituen. Errazionamenduko ogia. Michelinek ekonomatoa jarri zuen. Azukre eta olioaren eskasia zegoen. "El Rich" gozotegia.
-
Garai batean, laguntasun handiagoa zegoen
Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria
Gerraostean, lehengusuak eta herriko haur batzuk baserrian jaten zuten, ez zegoelako janaririk. Auzolan handia zegoen lehen: elikagaiak banatu, suteak itzali, etxeak berreraiki...


