Euskara eta politika

  • Joxeba Lasa San Pedroko lehenengo ikastola

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    San Pedrora bizitzera joan zenean, euskara gutxi egiten zen han. Lehenengo ikastola Pilartxo Arratibelen etxean izan zen, gero beste lokal batzuetan, gero asiloan...

  • Joxeba Lasa Ibon Fresnedo ikastolako lehendakaria

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Joxeba elektrizista izan da eta San Pedroko ikastolan lantxoak egiten zituen debalde. Gurasoak beti zeuden laguntzeko prest. Ibon Fresnedo izan zen San Pedroko ikastolako zuzendaria.

  • Joxeba Lasa Pasaiako ikastola klandestinoak: andereñoak

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Ikastolan askotan klandestinoki ibiltzen ziren. Ikuskaritza zetorrela jakiten zutenean, haur batzuk etxera bidaltzen zituzten, tituludun gabeko irakasleak ateratzen zituzten... Pilartxok adibidez ez zuen titulurik. Beste andereño batzuk aipatzen ditu.

  • Joxeba Lasa Euskararen alde lanean

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Paco Iriartek euskal dantzak erakusten zituen Pasaian. Joxeba beti aritu da euskararen alde lanean, udaletxera joaten baimen bila... Andres Aramendi zen alkate lizeoa sortu zenean.

  • Joxeba Lasa Lizeoa legalitatearen barruan sortu zen

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Baimenik gabeko ekimenak egiten zituzten ikastolatik. Joxebak argi zuen seme-alabak ikastolara eramango zituela, nahiz eta klandestinoa izan. Lizeoa modu ofizialean sortu zen, legalitatearen barruan. Ibon Fresnedo izan zen lehendakaria.

  • Joxeba Lasa Gaztelutxo elkartea

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Gaztelutxo baserriaren lurretan lizeoa eraikitzea erabaki zen. Gaztelutxo elkartea sortu zen horretarako. Simon Garinek asko lagundu zuen lizeoaren sorreran.

  • Joxeba Lasa Lizeoaren garraio-sistema

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Lizeoa sortzeko egindako lanarekin oso konforme dago. Garraio sistema oso ona zuten.

  • Maria Sagrario Miralles Euskaraz erakusteagatik, eskola itxi

    Maria Sagrario Miralles Arostegi (1935) Orio

    Eskola hartu zuenean, 200 ikasle zituen. Adinak. Amonari eskola itxi zioten hilabete batzuez, eskolak euskaraz emateagatik.

  • Maria Sagrario Miralles Eskolan dena euskaraz

    Maria Sagrario Miralles Arostegi (1935) Orio

    Eskola denak euskaraz ematen ziren eta ikasle erdaldunei hasieran gauza gaztelaniaz azaltzen zizkieten, baina gero dena euskaraz. Garai bateko eta gaur egungo umeak eta gurasoak.

  • Luis Mari Goikoetxea Eskolan 14 urtera arte

    Luis Mari Goikoetxea Mujika (1949) Zumaia

    Arrangoletako herri eskolara joan zen umetan. 14 urterekin Ostolaza aroztegian hasi zen lanean. Soldaduska egin ondoren Xey lantegian hasi zen. Eskolan gustuko ez zituzten gauzak egitera behartuta zeuden, Espainiako bandera jasotzea adibidez. Material gutxi erabiltzen zuten. Dena erdaraz hitz egin behar izaten zuten. Zigorrak.

  • Mikel Larrañaga Eibarko Kulturala eta Klub Deportiboa

    Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar

    Taberna-giroan ibiltzen ziren gazteak eta hor mugitzen ziren ideologia ezberdinak, ekintzen antolaketak... Lehenengo haurren Euskal Jaia nola antolatu zuten Kulturaletik. Kulturala eta Klub Deportiboa ziren Eibarren mugimendu-kulturaleko arduradun nagusiak.

  • Mikel Larrañaga Eibarko Kulturala: kideak eta ekintzak

    Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar

    Kulturalean biltzen ziren lagunak aipatzen ditu: Amatiño, Julio Sarasua, Jose Mari Pampo, Jose Antonio Garate, Javier Zubiaurre, Arantxa Larrañaga, Maite Narbaiza, Mireia Biteri...Euskaraz irakasteko gau-eskolak antolatu zituzten. Hitzaldiak, kantaldiak, dantza-eskola... Helburua, euskal kultura eta hezkuntza mantentzea eta indartzea zen, askotan ezkutuan eta mozala jantzita.

  • karmele esnal Karmelek irekitako ikastola

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Pisu bat alokatu zuen Karmelek Donostiako erdigunean, Elvira Zipitriak jaso ezin zituen adin tarteko umeak hezteko. Elviraren metodologia jarraitu zuen berak.

  • 352 Errepublika garaian, euskal izenak jartzen zituzten: Ander, Kepa...

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    1933an jaio zen, eta Ander izena jarri zioten. Gerora debekatu egin zuten, baina errepublika garaian lagatzen zuten. Frankismoan, berriz, izena aldatu zioten agiri ofizial guztietan. Zarautzen bazeuden euskal izena zuten beste zenbait ere (Kepa, Ander, Gotzon...). Abertzaleak denak.

  • Gema Sistiaga Donibaneko lehenengo ikastola

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    60ko hamarkadan, ikastolaren mugimendua hasi zen Donibanen, Bonantza elizaren lokal batean. Rosarito Folgado izan zen lehenengo irakaslea. Gemaren anaia txikia ez zuten bertan matrikulatu, oraindik ezjakintasun handia zegoelako.

  • Gema Sistiaga Donibaneko ikastolako lehenengo irakasleetako bat

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikastolaren lehenengo lokala ireki eta gero, "Aterpea" lokalean klaseak ematen hasi zen Lurdes Sistiaga irakaslea. Itsasmendi elkarteko kideek ere, proiektuan lagundu nahi zutenez, lokal bat erosi zuten eta goiko aldean ikastolako gela berriak sortu zituzten eta bertan hasi zen Gema lanean irakasle bezala, 1972-1973 ikasturtean. 20 ikasle zituen, baina hurrengo urtean 40 izan ziren.

  • Gema Sistiaga Oreretako ikastolan, irakasle izateko formatzen

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Donibaneko ikastolan irakasle bezala hasi zenean, Gemak ez zuen titulurik. Ez zioten ordaintzen, baina mesedez formatzeko eskatu zioten eta bi hilabetez egon zen Oreretako ikastolan ikasten. Kaputxinoek komentuak gela batzuk utzi zituen ikastoletako irakasleak formatzeko.

  • Gema Sistiaga Gau eskolak eta euskararen alfabetizazioa

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Ikastolan klaseak emateko materialak, irakasleek prestatzen zituzten eta beraien artean partekatzen zituzten. Ikastolan irakasle izateko eskatu zioten euskaraz zekielako, baina Gema ez zegoen alfabetatuta eta Oñatibiaren liburuxkak erabili zituen horretarako. Pixkanaka-pixkanaka joan zen euskara batuan alfabetatzen, gero klaseak eman ahal izateko.

  • Gema Sistiaga Ikuskatzailearen aurrean, tituludun irakasleak bakarrik

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Gau eskolan euskara batuan alfabetatzen zenbiltzanak, ikastolan irakasle-laguntzaile bezala hasi ziren lanean. Ezin ziren irakasleak izan, ez zutelako titulorik. Ikuskatzailea joaten zenean, tituludun irakasleak ateratzen ziren harekin hitz egitera. Behin, ikuskatzaile batekin gertatu zitzaiona kontatzen du.

  • Gema Sistiaga Pasaia-Lezoko ikastolaren sorrera

    Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953) Pasaia

    Pasai Donibanen, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen bazeuden ikastolako gelak, eta momentu batean, Lezoko gelekin batera, ikastola sortu zuten. Herri-ekimen bat bihurtu zen eta herriak asko inplikatu ziren ikastolaren sorreran eta antolakuntzan. Ikastolako ikasleen gurasoak asko inplikatzen ziren, adibidez irteeretan, tailerretan...