Ekonomia gerraostean

  • Elena Sarraua Errazionamendua eta estraperloa

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Olioa eta horrelako jeneroak errazionamenduan erosten zituzten. Gutxi tokatzen zitzaien eta estraperloan erosi behar izaten zuten. Inoiz hogei ogerleko ordaindu zuen amak estraperloko olioa. Xaboia ere gutxi edukitzen zuten, errazionamenduan zegoen eta.

  • Elena Sarraua Ogia errazionamenduan

    Elena Sarraua Amutxastegi (1929) Jose Luis Sarraua Amutxastegi (1933) Zaldibar

    Ogia etxean egiten zuten, baina kalekoek errazionamenduan erosi behar izaten zuten. Ogi txiki bat ematen zioten bakoitzari egunean. Orduan beharrizan handia zegoen eta eskekoak ere sarri ikusten ziren. Dirua eman barik, artabururen bat edo ematen zieten.

  • Maria Albizu Irizar Gose garaian, taloa

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Taloak ere egiten zituzten. Askotan taloa ogiaren ordez izaten zuten. Gerra ondoren gose asko izan zen. Gauza asko estraperloan ekartzen zituzten.

  • Maria Albizu Irizar Gerrako kontuak; errazionamendua

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Leaburutik batzuk erreketeekin joan ziren. Bertan ez ziren borrokak izan. Abioiak pasatzen ziren. Gerra bukatu zenean, errazionamendua jarri zuten. Olioa eta irina Aresotik ekarri behar izaten zituzten. Artoa herrira entregatu behar izaten zen.

  • Maria Albizu Irizar Estraperloa

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Gerran bertako errota itxi egin zuten eta gauez kanpora estraperloan joan behar izaten zuten.

  • Maria Albizu Irizar Txerria isilka hil behar

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Gerran gizonezkoak soldadu eramateko beldurrez izaten ziren. Txerria gauez hil behar izaten zen, isilka.

  • Garbriel Nogues Martikorena Gerra bukatutakoan etorri zen okerrena: gosea

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Gerra ostean etorri zen okerrena: gosea, bereziki 40. hamarkada hasieran. Dilistak eta babak jaten zituzten gehienbat, baina janari hura zer egoeratan egoten zen azaltzen du. Baserrietan hobeto moldatzen ziren, eta Gabrielek baserri batean laguntzearen truke janaria lortzen zuen.

  • Garbriel Nogues Martikorena Gerra osteko beldurra: tuberkulosia

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Gerra ostean, ez zen jende gizenik ikusten. Garai hartan, tuberkulosi asko zegoen. Gabrielen soldadutzako lagun handi bat tuberkulosiak jota hil zen.

  • Patxi Bolano Errotara artoarekin Nafarroara

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Gerra ondoan San Antonera joaten zen errotara artoarekin, Nafarroara. Anekdota, mandoarekin. Taloak egiten zituen amak, su baxuan, esnearekin jateko. Babarruna eta artoa entregatu beharra. Tranpak.

  • Gumer Irastortza Errazionamenduko ogirik ez baserritarrentzat

    Gumer Irastortza Amiano (1931) Irun

    Gerra osteko gosea. Umeak ziren, eta ez ziren lanerako gauza. Aita hil zenean, okerrago. Normaltasunera bueltatzea ez zen erraza izan. Artoa eta babarruna entregatu beharra; erosi egiten zuten. Errotara isilka; anaiari Guardia Zibilak isuna jarri zion eta irina kendu. Ogirik ez baserritarrentzat; eskatu zutenean gertatu zena.

  • Jose Luis Ardanza Arrazionamendu-kartilla

    Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio

    Arrazionamendu kartilla: txandan egoten ziren Tetuanen eskolarakoan, eta gero amak hartzen zien lekua. "Txuskua"

  • Jose Luis Ardanza Trukea errioxarrekin

    Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927) Elorrio

    Olioa baba-truke lortzen zuten Errioxako senide batzuengandik. Ardoa zelakoan nola bidaltzen zuten olioa Errioxatik. Sagarra mahatsaren truke. Estazioko langile batek nola edaten zuen ardoa heltzen ziren barriketatik.

  • Eusebia Etxeberria Gerraosteko gosea

    Eusebia Etxeberria Amiano (1920) Gabiria

    Gerraostean gose handia pasa zuten. Errazionamenduan emandako janaria txarra zen eta ez zegoen jaterik. Alkatea hasi zen, hilean behin, errazionamenduan azukrea eta olioa ematen. Eurak ez zuten estraperlorik egiten.

  • Maria Igarza Eurak goserik ez gose denboran

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Taberna zuten, lurrak ere bai, gainera aita tratularia zenez, ez zuten goserik pasatu. Dena dela, hasieran ez zuten ia ezer izaten tabernan ere. Aitak lokal bat harakin bati alokatu zion astean behin haragia jan ahal izateko. Baina jendeak oso txarto pasatu zuen. Kanpandorrera, bonben ihesi.

  • Felisa Arietaleanizbeaskoa Garia kendu, artoa utzi

    Felisa Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1927) Frantziska Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1929) Elorrio

    Iheslariei ez zieten garia kendu; eta, gainera, errazionamendua ematen zieten. Gero denen artean banatzen zuten. Oso ondo konpondu ziren bi familiak.

  • Felisa Arietaleanizbeaskoa Gose denboran ikastetxean Gasteizen

    Felisa Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1927) Frantziska Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1929) Elorrio

    Gasteizen ikastetxean egokitu zitzaien gose denbora zati bat. Ondo jaten zuten. Udan eta Erramu Egunez etortzen ziren.

  • Eusebio Arietaleanizbeaskoa Gose denboran txarto

    Eusebio Arietaleanizbeaskoa Agirrezabal (1922) Elorrio

    Gosea pasatzen zuten. Baserrian hobeto. Soldadutzatik baimenaz etortzen zirenean jatea zen poz handiena. Egun bateko soldata ez zen aski kilo bat gari ordaintzeko. Aramaioko Gantzagaraino joaten ziren garia uruntzera.

  • 475 Azukrearen ordainetan sagardoa ematen genien mairuei

    Txomin Sarriegi Olaran (1928) Beasain

    Gerrako material asko Beasainen geratu zen gerraostean. Mairuak ("moroak") ere bertan geratu ziren hilabete batzuetan. Sendiaren sagardotegira azukrea ekartzen zutela gogoan du Txominek. Ordainetan sagardoa ematen zieten eta, nahiz eta mairuak izan, edan egiten zutela kontatzen du.

  • 475 Gasogenozko kamioia

    Txomin Sarriegi Olaran (1928) Beasain

    Gerraostean, gasolinarik ez zegoenean, gasogenozko kamioiak zeudela gogoratzen du. Egur-ikatza erabiltzen zuten hauek erregai moduan.

  • Valentin Ibabe Gerraostea baserrian; erroten egoera

    Valentin Ibabe Zubizarreta (1918) Aramaio

    Gerraostean ardi-gazta egiten jarraitu zuten. Babarrunak eta garia entregatu egin behar izaten zituzten gerraostean. 1950 urte inguruan hasi ziren gauzak normaltasunera bueltatzen. Gerraostean, auzoko antigoaleko errota zaharra lanerako baimenduta egon zen. Markuletakoa ere bai. Baina Ibabetarrak bazkide ziren errota prezintatu egin zuten.