Gerran hildakoak eta zauritutakoak
-
Senideak gerra denboran
Patxi Garate Garate (1937) Otxandio
Aitaren familiako 11 neba-arrebak bizirik irten ziren gerra denboran. Beste izeko bat eta lehengusina nola hil zituzten kontatzen du. Patxi justu gerraostean jaio zen. Anaia bat Ameriketara artzain joan zen eta lau urtez ibili zen han. Anaia zaharrek kontatzen zizkioten gerrako kontuak; aitak, ostera, ez zuen hortaz hitzik egiten. Behin Patxi EAJrako hautetsi zuten, baina aitaren aholkuz ez zen berriz aurkeztu.
-
Alde guztietaik heltzen zitzaizkien tiroak
Balentin Egaña Lizundia (1934) Inazio Egaña Lizundia (1927) Elgoibar
Tiroak nonahi izaten ziren. Sukaldean zeudela, anaiari bala bat sartu zioten. Baserria tontorrean zegoen eta alde guztietatik heltzen zitzaizkien tiroak. Beldur handiz bizi izan zuten gerra denbora.
-
Gerran fusilatutako amorotarra; aita ihesi
Alejandro Antxustegi Asumendi (1931) Amoroto
Gogoan du gerra sasoian Amorotoko gizon bat fusilatu zutela, emaztea haurdun zegoela. Alejandroren aita ez zen politikan ibili, baina badaezpada ihes egin zuen Laredo aldera. Ama bisitan joan zitzaiola gogoratzen du.
-
Lehen tiroak eta kanoikadak
Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio
Arrasateko Garagartzatik botatako kanoikadak neska bat hil zuen auzoan. Beren etxea ez zuten, jo mendi tontor batek babesten zuelako.
-
Frentean postari izanda ikusi zuen lehenengo hildakoa
Julian Uranga Ugarte (1911) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian, frenteetan postari moduan ibili zen. Orozkora, Morgara... joaten zen. Lehenengo hildakoa Legution ("Villareal") ikusi zuen, hegazkin baten tiroek hilda.
-
Bonbak zauritutako lagunak
Akilina Lasa Arbelaitz (1920) Irun
Tropak Endarlazatik sartu ziren Irunera, oinez. Tankeak. Soldadu nafarrak. Cara al Sol. Aireplanoak bonba bota zuen, eta hiru lagun zauritu zituen. Beldurra.
-
Gerra sasoian Aulestin hildakoak
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti
Gerra sasoian Aulestin hildakoak. Auzoan, Goikoerreta baserrian, bi anaia. Ebroko borrokan ere hil zen beste herritar bat.
-
Gerran desagertutako Migel anaiaren istorioa
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Gerran desagertu zen Migel anaiaren istorioa.
-
Lau urteko anaia, bonba batek hilda
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Ipar Euskal Herria, arnasgune handia izan zen euskaldunentzat. Kontxitaren anai zaharrenak, bonba batek hil zuen. Aitaren bi anaiek atzerrira ihes egin zuten eta bat ez zen Franco hil arte Euskal Herrira bueltatu. Familia askok, senideak galdu zituzten .
-
Gosea, ezinikusiak eta salaketak
Elena Garmendia Pikabea (1922) Lezo
Gosea. Olio litroaren prezioa. Elenaren ama asko flakatu zen. Karlisten eta abertzaleen arteko harremana. Salaketak. Atxiloketak. Fusilatuak.
-
Gerran hildakoak
Elena Garmendia Pikabea (1922) Lezo
Gerrako hildako herritarrak. Herriko mutil bat nola hil zuten azaltzen du. Arrazoia, abertzalea izatea. Falangistek hil zutela zabaldu zen.
-
Fusilamenduak Urrestillan
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Azpeitiko parrokoak ez zuen bertan inor hiltzen uzten. Baina Urrestillan faxista bat zegoen apaiz eta, horregatik, bertara eramaten zuten jendea fusilatzera. Bonbak botatzen zituztenean, ukuiluan babesten ziren. Bidania gainean bota zituzten bonbak. Soldaduak Beasaindik sartu ziren, Mandubitik.
-
Gerran hildakoak plazan jartzen zituzten
Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia
Eraso militarretan ikusitakoak gogoratzen ditu Mariak. Bonbak ezagutu zituen etxetik gertu. Anaiek nahi ez bazuten ere, gerrara joan behar izan zuten. Gerran hildakoak herriko plazan jartzen zituzten familiartekoak beren bila joan zitezen; Maria beti joaten zen anaiak han ote zeuden begiratzera.
-
Enparan Gaingo mutiko bat tirokatu
Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia
Soldaduek Enparan Gain aldean zebilen mutiko bat tirokatu zutenekoa kontatzen du. Joxe Mari eta etxekoak zuhaizpean egon ziren ezkutatuta.
-
Soroan lanean ari zirela hil omen zituzten zenbait herritar
Mari Alberdi Aldalur (1933) Azpeitia
Ez da gerraz oroitzen, hiru urte besterik ez zituen-eta. Baina gogoan du amak nola esaten zien, hegazkinak sumatzen bazituzten etxera azkar etortzeko. Antoniok, anaia zaharrenak, zazpi urte eman zituen gerran, Madrilen, ia etxera etorri gabe. Enparangainen soroan lanean ari zirela nola hil zituzten zenbait herritar kontatzen omen zuen aitak.
-
Karobiak hilobi moduan
Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio
Karobia non zegoen. Gerra denboran hildakoak karobietan sartzen zituzten, lur ematen ez ibiltzeko.
-
Gorpuzki eta hezurrak nonahi
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Gorputz asko erdi lurperatuta geratu ziren. Azpeitiar batek prestatutako segada azaltzen du. Kurtzetako karobi handi bat hildakoen gorputzez bete omen zuten. Urteetan ikusi izan ziren garezurrak mendietan.
-
Aita gerra denboran betiko ezkutatu
Mauri Lasaga Belategi (1922) Aramaio
Aita gerra denboran etxetik eraman zuten aitorpena ematera, eta ez zuten gehiago bere berririk izan. Aita etxetik eraman zutenak aramaioarrak ziren, baina gero ukatu egin zuten aita eraman izana. Aramaiotik Arrasatera eta handik Bergarara eraman zutela badaki Maurik, baina Bergaran ezkutatu omen zen.
-
Soldaduen hilotzak
Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio
Gerra denborako oroitzapenak. Borrokaldia pasatu eta gero, soldaduen hilotzak besoa agerian zutela lurperatu ikusi zituen.
-
Gerra Aramaion
Joxe Beitia Oruna (1920) Aramaio
Aramaio bonbardatu zutenekoa. Bonba batek Joxeren etxeako teilatura "salto" egin zuen, eta beheko zelaian sartu zen. Untzilla inguruan hildakoak izan ziren.


