Ekonomia gerraostean
-
Goserik ez
Anttoni Arrondo Rivas (1929) Maritxu Arrondo Rivas (1930) Donostia
Gerra garaian eta gerraostean etxean zutenarekin posible zuten bizitzea eta hortik jatea. Fruta ere ugari zuten.
-
Gosea eta errotara gauez
Pedro Mari Lizarazu Garmendia (1925) Donostia
Aita arrantzan ere aritzen zen arroketan. Gose asko pasatu zuten. Artoa esnetan egosita jaten zuten: morokila. Aiaraino joaten ziren irin bila errotara. Astoz eta gauez joan behar izaten zuten.
-
Soldadutzan estraperloan
Pedro Mari Lizarazu Garmendia (1925) Donostia
Pedro Mari gustura egon zen soldadutzan. Nafarroako Auritzen eta Zugarramurdin egon zen. Zugarramurdin zegoela ez zutenez dirurik estraperloan ibili zen olioarekin. Mugaz bestaldean olio-litroak sei ogerleko balio zituen eta Donostian 16 ogerleko. Fraidea zen olioa saltzen zuena. Zugarramurditik Sarara joaten zen eta harantz pattarra eta ardoa eramaten zituen; handik bueltan, sakarina eta olioa. Gauez aritzen zenez estraperloan, sarritan egunez egin behar izaten zuen lo, kapitainak bazekien zertan zebilen-eta.
-
Soldadutzan estraperloan, zerbitzutik libre
Pedro Mari Lizarazu Garmendia (1925) Donostia
Soldadutzan Zugarramurdin zegoela, estraperloan aritzen zen. Gauez aritzen zenez estraperloan, sarritan egunez egin behar izaten zuen lo. Bertako baserri batean ere aritzen zen baserriko lanetan eta egunez zerbitzutik libre egoten zen, kapitainak bazekien zertan zebilen eta. Zerbitzutik libre eta nahi beste haragi janez, han etxean baino hobeto zegoela dio. Hiru hilabetez egon zen han.
-
Gerraostean, janari urritasuna
Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia
Gerraosteko gosea eta errazionamendua. Berak ez zuen goserik pasatu. Denda utzi egin zuen amak. Estraperloarekin dirua egin zuten batzuek, baina ama ez zen zalea. Olioa falta zen: olio litroa hogei duro ordaindu zuen amak. Maskorrak eta arroz esnea jaten hasi zen jendea. Errazionamenduko ogia oso txarra zen, horia eta gogorra.
-
Gerraosteko errazionamendua
Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia
Beraien esnezaleak anaiak zeuzkan Rezola lantegian lanean. Haiei errazionamendua ematen zieten, eta esnezaleak prezio berean saltzen zion arroza amari, beraiek soberan zutelako.
-
Garia entregatzeko pasatako komeriak
Joxe Agirre Esnal (1929) Azpeitia
Baserrian bizi arren, gosea pasa zuten; izan ere, gari mordoa entregatu behar izaten zuten. Gariaren uzta urte batean ez zen ona izan, eta entregatu egin behar izaten zutenez, estutasunak pasa zituzten etxeko denei jaten emateko. Garia entregatu ahal izateko, batzuetan erosi ere egin behar izaten zuten.
-
Estraperloko errota garia ehotzeko
Joxe Agirre Esnal (1929) Azpeitia
Errotak itxita egon ziren garaian, Joxeren osabak errota txiki bat ekarri zuen estraperloan, eta harekin ehotzen zuen garia. Errota hark nola funtzionatzen zuen azaltzen du.
-
Errazionamendua eta estraperloa
Pilar Lizarralde Mitxelena (1935) Donostia
Gerra ondorenean, baserritarrek San Martingo azokara eramandako jeneroagatik hainbesteko bat ordaindu behar izaten zuten. Zenbait baserritarrek babarrunak ezkutatzen zituzten zerga horiek ez ordaintzeko. Ogia ere estraperlokoa izaten zen. Errazionamendua hiru klasetakoa izaten zen. Errazionamenduko ogia nolakoa izaten zen... Olioa eta sakarina ere estraperlokoak izan ohi ziren.
-
Txerriaren edo oiloaren gantza
Pilar Lizarralde Mitxelena (1935) Donostia
Olioa falta zenean, txerriaren edo oiloaren gantza erabili ohi zen eltzeko jakian goxatzeko. Esnegaina ere "makina bat" jaten zen. Lehen dena aprobetxatzen zen.
-
Gerra osteko gosea; aitaren lanpostua
Boni Alberdi Jauregi (1926) Donostia
Gerra osteko gose garaia. Astigarragatik ekartzen zuten zerbait, baserrian lana egitearen truke. Ezkondu zenean, miseria. Azak. 1970ean aita hil zen, eta haren postua hartu zuen: Igeldoko urak.
-
Bost senideko familia
Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia
Aita ez zen feria zalea. Agustin bizikletaz joaten zen eskolara, anaia berriz, mekaniko lanetan aritzen zen eta motorrean ibiltzen zen aurrera eta atzera. Amak ematen zion gasolinarako dirua, pezeta bat balio zuen litroak, estraperloan. Bost senide ziren guztira, horietarik bi gazterik hil ziren.
-
13 senitarteko etxean gose garaian
Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia
Bost senideak, gurasoak, morroia, izebak, amonak, apopiloren bat... bizi ziren etxean, 13 bat. Gose urtetan ere denak bizi ziren elkarrekin eta jana gutxi zuten. Errenteriako gaileta-fabrikako gailetak saltzeko ardura zuen emakume baten etxera joaten zen beraien izeba gailetak eskatzera, horrelakorik ere ez zuten-eta. Izeba hori beraien aitonaren arreba bat zen.
-
Tranbiara saltatu kokoak hartzeko
Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Donostia
Pasaiako portutik merkantzia zekarren tranbia pasatzen zen auzotik. Gose garaian, koko asko zegoen zakuetan eta mutikoak bagoi gainetan jartzen ziren koko lehorrak jateko. Kokoa xaboi-lantegira eramaten zuten xaboia egiteko. Errazionamenduko ogia txarra eta urria zen.
-
Aitak "abastos"era jeneroa entregatu beharrean, dirua entregatu zuen
Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia
Baserritarrek jeneroa entregatu beharra zuten "abastos"en. Bere aitari kantitate asko eskatu zien, baina etxean ere horren beharra zutenez, akordio batera heldu zen bertakoekin eta diruz ordaindu zuen.
-
Guardia Zibila tren-bidaiariak miatzen
Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia
Estraperloko jeneroa trenean ere garraiatzen zuten. Eta trena beraien etxe ondoko zubitik pasatzen zenean, askotan ogi-zakuak-eta botatzen zituzten han, Pasaian Guardia Zibila egonez gero zain. Gero botatakoaren bila etortzen ziren. Guardia zibilek trenetako bidaiariek zeramatena miatzea normala zen. Behin beraien aitari 15 kilo babarrun kendu zizkieten.
-
Pasaiako portuko estraperloaren zain soldadua
Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia
Pasaian Galiziatik egurra ekartzen zuten bapore batzuk zeuden. Tartean irina ere ekartzen zuten ezkutuan. Bertan zaintzen egoten zen soldaduak harrapatutako guztia kentzen zien.
-
Gerra eta gosea
Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia
Gerra hasi zen urtean, 1936an hasi zen eskolan Agustin, Igarako eskolan. Eskolatik entzuten zuten nola erortzen ziren bonbak. Familian goserik ez zuten pasa, baserrian beti bazen zer jana, baina errazionamendua zela-eta inguruan gosea pasa zuen jendeak.
-
Errazionamendua eta estraperloa
Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia
Errazionamendua eta estraperloa.
-
Jan ala ez, hori da galdera
Joxepatxo Artola Zuloaga (1932) Lezo
Gerra osteko gosea ezagutu zuen Joxepatxok. Amonaren esanak gogoan ditu; ez zen segurua izaten hurrengo egunean jatekorik izango ote zuten.