Ekonomia gerraostean

  • Bittori Zabala 20 durorekin, aberats

    Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain

    Lehen, dena merkeagoa zen. Behin, Bittori enkarguak egitera joan zen, eta 20 duro eraman zituen; bueltan, txanpon pila bat eman zizkioten, eta Bittorik uste zuen aberatsak zirela.

  • Bittori Zabala Errazionamendu garaiko menuak

    Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain

    Gerra ostean, beti babarrunak jaten zituzten etxean. Udan, beroa zela, su ondoan eseri, eta taloak prestatzen zituen Bittorik. Olio eskasia zenean, esnegaina erabiltzen zuten olioaren ordez. Arrautza gutxi izaten zuten garai hartan.

  • Bittori Zabala Irin bila ezkutuan joan behar

    Bittori Zabala Zalakain (1924) Andoain

    Taloak egiteko irina ekartzeko, nola moldatzen ziren azaltzen du; ezkutuan ibili behar izaten zuten, eta Itsasondora joaten ziren gauez. Bittori joan izan zen irin bila.

  • Miel Etxeberria Gose urteak; errotak itxita

    Miel Etxeberria Zalbide (1939) Astigarraga

    Gose urteak, gerra ondorenekoak. Olioa, ogia eta azukrea falta. Errotak itxita zeuden. Goizuetara arto-irin bila, astoarekin. Guardia Zibilaren kontrolak. Kontrabandoa. Nafarroan irekita eta Gipuzkoan itxita, errotak. Esaera polita. Zer jaten zuten. Boniatoa.

  • Teresa Jaio Gerraosteko gari eta arto ehotzeak

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Gerraostean, Euskadiko diruaren ordez ez zuten ezer eman. Dena galdu zen. Arandiako errotara eramaten zuten artoa. Garia Mañarira eraman, eta trukean ogia jasotzen zuten. Oromiñora ere eramaten zuten artoa.

  • Teresa Jaio Gerraostean ez zuten goserik izan

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Gerraostean ez zuten irin faltarik izan. Garia, artoa eta babarrunak eman behar izaten zituzten kupoan. Errazionamenduko ogia eta txokolatea gogoratzen ditu, baina ez zuten goserik izan etxean.

  • Apin Urreta Torrelavegan errefuxiatu

    Apin Urreta Solagaistua (1926) Durango

    Torrelavegan pabilioi batean 80 bat pertsona egon ziren. Abioiek zelan erasotzen zuten eta txiza egiteko balde bat zutela du gogoan. Ez ziren eskolara joaten eta lanik ere ez zuten egiten. Gose asko pasatu zuten, oso txarto egon baitziren bertan. Errazionamenduko jatekoa zuten.

  • Joxe Forcada Errazionamenduko elikagaien kontrola

    Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain

    Gerra ostean, Andoaingo alondegian egoten ziren errazionamendurako elikagaiak. Handik kontrolatzen zen dena; eta mikeleteek aztertzen zuten alkoholaren graduazioa.

  • Joxe Forcada "Tren txiki"ak salbatu zuen Andoain

    Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain

    "Tren txikiak" salbatu zuen Andoain. Haren bidez, hainbat elikagai ekartzen zituzten Nafarroatik, ezkutuan, ikatz azpian. Guardia Zibilak enteratu zirenean, tren-geltokira joaten hasi ziren; baina estraperloa egiten zuten lagunek ere hartu zituzten beraien martingalak.

  • Joxe Forcada Emakumeak tranbian kontrabandoko ogia eramaten

    Joxe Forcada Arrieta (1930) Andoain

    Andoaingo emakumeak Donostiara joaten ziren tranbian, ogi zuria eramatera: batzuetan, harrapatu egiten zituen poliziak. Garai zailak izan ziren.

  • 475 "Bodegon" sagardotegia

    Txomin Sarriegi Olaran (1928) Beasain

    "Bodegon" zeritzon sagardotegian jardun zuten Txominen gurasoek gerraostean. Olaberriatik ekartzen zieten saldu beharreko sagardoa. Lazkaotik ogia estraperloan ekarri izanaz gogoratzen da Txomin.

  • 463 Gerraosteko miseria garaia

    Mari Carmen Lasa Odriozola (1929) Beasain

    Gerraostean miseria handia zegoen. Baserriko produktuen zati bat udaletxean entregatu behar izaten zutela kontatzen du. Baserriz baserri, erregistroak egiten ibiltzen zirenak ere bazeuden baina, bizilagunen artean konplizitate handia zegoenez, abisua pasatzen zioten elkarri. Beldurra zen nagusi.

  • Txomin Aranbarri 3,50 irabazi eta olio-botila 20 ogerleko

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango

    Anaia bi zituen gerran eta haiei ere dirua bidaltzen zien noizean behin. Gerra bukatu arte egon zien bonbak egiten burdindegian (ferreteran). Gerra bukatu zenean dirua eskastu zela dio, 3,5 kobratzen zuten 6 pezeta beharrean. Olio botila 20 ogerleko balio zituen, hori dela eta txerriaren koipea erabiltzen zuten ez zuten erosteko dirurik-eta. Hala ere, baserritarrek ez zuten goserik pasatu; kaletarrek bai. 1945ean Donostiara joan zenean soldadu 6 pezeta irabazten zituen.

  • Isidro Ugarte Garia erosi behar entregatzeko

    Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango

    Sekula ez dute garirik erein. Hori dela eta, abastotik kupoa entregatu beharreko agindua heldu zenean, entregatzeko garia erosi egin behar izan zuten. Lapikotarren almazenera eraman behar izaten zen. Baserrian ez zuten goserik pasatu. Oliorik ez zutenean, esnegaina erabiltzen zuten koipe bezala.

  • Isidro Ugarte Osaba estraperlista

    Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango

    Mañariko bere osaba bat gerra ostean estraperloan hasi zen larruak ekartzen; ostean, gariarekin ere hasi zen. Behin kamioian gariarekin Gasteiztik zetorrela, aguazil batek gelditzeko eskatu zien, baina aguazilak ez zuen lortu bere helburua.

  • Milagros Zubillaga Gose denborako kontuak

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Egunero joaten zen Bilbo edo Durangoko azokara. Gose denboran, kalean okerrago egon ziren baserrietan baino. Kaleko jendea baserrietara etortzen zen janari truke lanera.

  • 465 Baserriko bizimodua; gerra-ostean garia entregatu behar

    Jose Migel Odriozola Peñagarikano (1929) Juan Jose Oiarbide Sarriegi (1921) Beasain

    Baserriko bizimodua. Uda partean belarretara Murumendira. Abereak; soroa. Babarruna, artoa eta garia ereiten zituzten batez ere. Gerra-osteko kontuak: ereiten zen gariaren zati bat entregatu beharra zegoen.

  • Mari eta Pilar Arraina baserriko gauzen truke

    Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo

    Dendetan erosketak apuntatu egiten ziren, eta gizonek soldata kobratzen zutenean, ("partila egindakoan") ordaintzen ziren zorrak. Trukerik ez zen egiten dendan. Baserritarrekin bai inoiz: arraina baserriko gauzen truke. Bermeotik kamioiak irteten ziren herrietara arraina saltzera, herrietan ez zen arrandegirik izaten eta. Oinez ere joaten ziren emakumeak arrainarekin.

  • Elisa Kalzada Gerraosteko gosearen eta beldurraren ondorioak

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Gerra bukatu zenean, 1939. urtean, egoera normalagoa zen. Hala ere, errotak zarratu zituztenez, gosea zen nagusi. Pare bat txerri etxe barruan hil zituzten beraienean, bestela hura ere entregatu behar zuten-eta garia eta beste hainbat gauza egiten zuten moduan. Badaezpada ere auzokoek ere ezin zuten jakin txerria hil zutenik. Buruan jota hiltzen zuten eta etxe barruan odolustu eta erre. Bere amari behin isuna jarri zioten. Josteko makina ere gordea zuten, errekisatu egin zituzten-eta.

  • Elisa Kalzada Mundakako erregaterak

    Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia

    Itsasoz jenero asko ekartzen ei zuten estraperloan eta asko aberastu egin zirela dio. Mundakatik bi andre erregatera baserriz baserri joatean ziren indaba-era erostera gero beraiek saltzeko. Baina Sukarrietan, "Katie" esaten dioten tokian, herri batetik bestera pasatzerakoan ordainduko beharreko zerga ordaindu behar izaten zen eta hura saihesteko basotik joaten ei ziren otzara buruan hartuta.