Ekonomia gerraostean

  • 1554 Arrain saltzaileak

    Manuel Oliden Kortajarena (1941) Donostia

    Emakume asko, kalderak antxoaz bete eta alde zaharreko iskinetan jarri ohi ziren, antxoak saltzen. Baita beste auzoetan ere. Gerraostean ez zegoen dirurik, eta merke saldu ohi zituzten.

  • ML Jaka Gerraosteko gosea

    Maria Luisa Jaka Legorburu (1935) Donostia

    Gerra ondoko kontuak. Gose handia zen eta amak ez zion uzten meriendarekin jaisten. Alaba bakarra zen, eta ez zitzaion jatekorik falta. Lizarra ondora joaten zen harri bila, eta artzainak mendira igotzen zituen; gazta ematen zioten eta etxeko txorizoa ere bai. Amak etxean egiten zuen xaboia.

  • 1606 Ama etxeak garbitzen; gerraosteko miseria

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Diru gutxi zuten. Umetan, platanoak erosteko ilaran egoten ziren. Ama portera zen, eta eraikineko garbiketak egiten zituen, baita etxeetakoak ere, bodegan bizitzearen truke. Elizaran moja eskolan ibili zen, eta eskolara joan aurretik errazionamendu bila joaten ziren. Biteri kalean pobreei jaten ematen zieten, eta hara ere joaten ziren.

  • 1606 Baserritik ekartzen zuten jatekoa

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Guraso biak baserritarrak ziren, eta jatekoa ekartzen zuten handik, Azpeitiatik eta Zestoatik. Kontrabandoa zen, eta Urolako trenean ekartzen zuten. Amak trenbidera botatzen zuen paketea, eta bila joaten ziren. Goserik ez zuen pasatu. Inbidia bai, ikaskide batek eramaten zuen ogitartekoari begira.

  • 1606 Olio botila puskatu zitzaienekoa

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Errazionamendua. San Jeronimo kaleko denda batera joaten ziren erostera. Olio botila puskatu zitzaien, eta asko ordaindutakoa zenez, beldurrez joan ziren etxera.

  • Bidaurre Iraola Gerraostean miseria etorri zen

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    Gerraostean miseria zen nagusi, 1941. urtetik aurrera dena zuten errazionamenduan. Gerra aurretik ez zuten falta askorik, baina ez zuten goserik. Sua egiteko ikatza ere ez zen berdina eta gerraostean askotan arazoak zituzten sua egiteko.

  • Bidaurre Iraola Seietako mezaren ostean haragia hartzeko ilaran

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    1941an Ibaetatik Antiguako parrokiara goizeko seietako mezara joaten zen aitarekin batera. Aita handik lantegira joaten zen galdara garbitzera eta Juanita haragia hartzeko ilaran jartzen zen. Dena zegoen errazionamenduan.

  • Bidaurre Iraola Osaba estraperloan Nafarroara

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Veronica Bidaurre Iraola (1937) Donostia

    Beraien etxeko osaba Lekunberriraino edo Aranora joaten zen gose garaian. Hernanira heltzerakoan, lasaitu egiten zen Guardia Zibilen beldur izaten baitzen. Baba edo beste zer edo zer ekartzen zuen ezkutuan.

  • Bikondoa Gurelesa esnea

    Carolina Bikondoa Elizegi (1938) Donostia

    Lekaleak jaten zituzten gehiena. Errazionamendua gogoan du; poltsa hutsa bueltan eramaten zuten berriz. Azukrea eta olioa neurrira erosten zen. Gurelesa esnea saltzen zuten dendan.

  • Maritxu Arzuaga Iluntzean, Nuarbeko errotara

    Maritxu Arzuaga (1925) Azpeitia

    Gerra ondorenean ez zuten goserik pasatu, etxean ogia egiten baitzuten. Beldurrez egoten ziren inork ezin baitzuen irinik egin. Gauetan, Nuarbeko errotara joaten ziren irina lortuko bazuten.

  • Juan Oiarzabal Azpeitian gosea pasatzetik, Zestoako Torraberri baserrira morroi

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Oso bihurria izan zen Juan. Lehen gosea zegoenez, janaria lapurtzen zuen. 7-8 urterekin Zestoako Torraberri baserrira joan zen morroi. Han zer lan egiten zituen azaltzen du.

  • Juan Oiarzabal Gerrako eta gerra osteko gosea

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Azpeitian ez zen txikizio handirik izan bonbak egon ziren arren. Gosea pasa zuten, baina berari soldaduek ematen zioten jaten. Errazionamenduan banaketa nola egiten zen eta zer ematen zuten azaltzen du.

  • Juan Oiarzabal Estraperloan ibilitakoa

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Estraperloan laguntzen ibili zen, eta orduan poliziak konplize zituztela, nola moldatzen ziren azaltzen du.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Garia eta indabak entregatu behar

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gari gutxi ereiten zuten. Gerraostean, garia eta indaba entregatu behar izaten zuten. Urte batean, gari nahikorik ez etxean eta erosi egin behar izan zuten zegokien kupora iristeko; bestela, isuna jartzen zien.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Gosetea

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerraostean, gose handia pasa zuten. Errazionamendua: egunean, ogi zati bat eta hilean botila bat olio ematen zien. Etxean ez zuten ogirik egiten. Gerora, eskuko errota batekin egiten zuten irina. "Guk miseria besterik ez dugu ikusi" dio Ziprianok.

  • Juan Padilla Gerraosteako gose eta estraperlo sasoia

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Gerraostean herrian gose handia zegoen. Patata Gasteizera goitibeheran eramaten zuten. Jendea gaztaren gatzura eskatzen joaten zen etxeetara, ona baitzen. Hala ere, baserrian ez zuten goserik izan beti baitzegoen zer jan. Hirietan gose gehiago pasa zela dio. Gerraostean jendea estraperloaz baliatu zen dirua egiteko.

  • Juan Padilla Garia eta patata kupoa entregatu behar

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Gerraostean garia eta patataren kupoa entregatu egon behar izaten zuten udaletxera. Otxandio sekula ez da garirako zonalde ona izan, bertako lurrak ez ziren horretarako emankorrak. Entregatu ezean, isuna ordaindu behar zuten.

  • Bernarda Mercader Estraperloko ogia, gerraostean

    Bernarda Mercader Elurburu (1916) Donostia

    Ogi falta izan zen gerra ondorean. Gosea pasatu zuten. Errazionamendua zegoen. Estraperloko ogia ere bazen, Nafarroatik ekarritako irinarekin egina, eta erosi egiten zuten.

  • R Gerra Errazionamendu garaia; estraperloa

    Ramon Gerra Zubillaga (1938) Donostia

    Gerraosteko errazionamendua. Bera joaten zen janari bila. Ogi beltza. 2. mailako kartila zuten. Bidean jaten zuen ogia. Estraperloko ogia ere izaten zen, zuria. Kamioiarekin ibiltzen zen osabak ere ekartzen zien ogia. Aitak Astigarragatik ekartzen zuena, ezkutatuta, "guardavinoek" ez harrapatzeko. Taloa egiten zuten, baina ez zaio gustatzen. Txokolatea ere zakarra zen.

  • Xabier Goenaga Olioa kontserba latetan estraperloan

    Xabier Goenaga Barrena (1937) Donostia

    Errazionamendu libreta gogoan du. Dendara zer iritsiko zain egoten ziren. Jatekoa bazuten. Estraperloko gauza asko erosten ziren: ogi zuria, azukrea... Izeba-osaba getariarrak zituen eta haiek kontserba latetan olioa ekartzen zieten. Inguruko baserrietatik ere lortzen zuten jatekoa.