Ekonomia gerraostean

  • Inazi Oruezabal Errazionamendua eta babarruna entregatu beharra

    Iñaxi Oruezabal Martiarena (1924) Irun

    Ogia errazionatuta zegoen. Babarruna entregatu beharra, udaletxean. Urtebetean 80 kilo entregatu behar: 40 eraman zituzten, eta ez zuten kobratu. Eguraldia aldatu egin da. Lehen, San Josetarako ilarra zuten.

  • Enkarna Alzaga Gerra garaian, artzainek negozioa

    Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun

    Gerra denboran arkumeak eta tripotxak saltzeko nola ibiltzen ziren artzainak, ezkutuan. Plazan ere saltzen zituen. Esnea eta gazta.

  • Benita Lauzirika Gerraostean txerria ezkutuan hil zuteneko pasadizoa

    Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto

    Gerraostean debekatuta zegoen txerria hiltzea. Gogoan du behin goizaldera auzoko bat etorri zela txerria ezkutuan hiltzekotan. Labana sartu zion txerriari eta txerriak hanka egin zuen, odola zeriola. Txerria harrapatu eta eraman zuten etxera bueltan, baina odol gutxi zeukan, odolkiak egiteko. Odola hiltegi batean erosi behar izan zuten.

  • Susana Anitua Errotak prezintatuta; Arratzura errotara gauez

    Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti

    Gerra sasoian errotak zigortu egiten zituzten lanean harrapatuz gero, eta itxi egiten zituzten. Bekoerrota beti zigortuta eta Goikoerrota libre. Beraiek normalean Bekoerrotara joaten zirenez, hura itxita zegoenean Arratzura joaten ziren gauez. Harrapatuz gero, astoa eta guzti kentzen zuten. Bekoerrota zabalik egon arren, ez ziren hara joaten, aitak uste zuelako hangoek bota ziotela Lekeitio-belarra ortuan.

  • Nekane Maritxalar Euskararen egoera Pasai Antxon 60. hamarkada hasieran

    Nekane Maritxalar Garbizu (1957) Pasaia

    60. hamarkadaren hasieran hasi zen Kontxita Beitiaren ikastolan ikasten. Lau urte zituen eta hamar urtetararte egon zen bertan. Orduan, euskararen egoera guztiz zapaldua zegoenn. Nekanek etxean ikasi zuen euskaraz eta ez zekien ia gaztelaniaz. Herrian, eskola publikoak edo nazionalak zeuen eta baita mojen ikastetxea ere. Gurasoak oso ausartak izan ziren horrelako egoera batean haurrak ikastolara eramateagatik. Nahiz eta haurrak izan, bazekiten euskararen zapalkuntza zegoela eta ikastola klandestinoa zela.

  • 810 Kontrabandoan hasteko irrikan

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Erramun hamabost urterekin hasi zen kontrabandoan. Anaia ere ibiltzen zen, eta hari laguntzen hasi zen. Aski pozik bai, gainera. Anaia saiatu zen bera izutzen, baina ez zuen lortu. Gustura egin zuen lan eta gehiago egiteko gogoa eman zion.

  • 810 Kafe-garraioan

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    II. Mundu Gerran kafea pasatzen zuten mugan. Zaku handietan etortzen ziren, eta hauek txikiagoetan jartzen zituzten, gau-lanean eramateko moduan. Berak hamasei urte zituen, eta, hasieran, ezin zituen altxatu zakuok, baina ederki saiatu ondoren, lortu zuen zakuak garraiatzea. Edozer gauza, bera baino zaharragoekin kontrabandoan aritzeagatik.

  • 810 Soldaduengandik gordeka

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Kafea pasatzen zuten garaian, Aritxulegiko errepidea egiten ari ziren soldaduak. Haiek ez ikusteagatik itzuli gaitza egin behar izaten zuten. Astoekin hasi ziren pakete-garraioan, baina hain bide txarra izaki, azkenean astorik gabe jarraitu zuten, bizkarka.

  • 810 Mugaraino

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Endabordaraino joaten ziren paketeekin, eta, han, askotan, paketeak jasotzeko jende gutxi izaki, eta mugaraino joan behar izaten zuten.

  • 810 Txakur kontrabandista

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Karabineroen artean bazen bat kontrabandoan ibiltzen zena. Ongi hezitako txakurra zuen hark: guardia zibilak usaintzen bazituen, abisatu egiten zuen, eta hartara, ez zituzten harrapatzen.

  • 810 Muga

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Beratarrak mugaren beste aldean egoten ziren paketeak gora eramateko. Hemendik joandakoek Bidasoa ibaia pasatu behar izaten zuten. Toki bat baino gehiagotatik pasatzen zuten muga. Batzuetan hain ziren toki zailak, guardia zibilak ere ez ziren arrimatzen. Paketeak eraman eta askotan ekartzeko ere izaten zen. Hauek nahiago zuten paketea, hazienda baino.

  • 810 Gaua bukatu, baina lana ez

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Paketeak eraman eta ekartzea tokatzen zitzaienean, askotan eguna argitzen zitzaien bukatu aurretik. Batzuek paketeak gordetzen zituzten hurrengo egunean jarraitzeko. Beste batzuk egun argiz arriskatzen ziren, lana bukatzeko. Nondik ibiltzen ziren aipatu digu: toki izenak. Kontrabandisten atzetik ibiltzen ziren guardia zibilek izengoitia zuten: nafarrek 'eltzetzuak' deitzen zieten eta hemengoek, 'beltzak'.

  • 810 Haziendarekin kontrabandoan

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Haziendarekin ere ibiltzen ziren. Hauekin lana egitea zailagoa zen; izan ere, paketeak gordeta utzi daitezke hurrengo txanda arte, baina hazienda zaindu egin behar da. Behin, hazienda jaso behar zutenak ez ziren iritsi bere garaian; gaua eta eguna pasatu zuten behiekin. Ganaduak pasada handia hartzen zuen bidean: nekatuta egoten zen, eta gaixotu ere egiten ziren, mugako erreka pasatu eta izerdituta.

  • 810 Mandoak ezin garraiaturik

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Hazienda klase bat baino gehiago pasatzen zen: behiak, zaldiak, mandoak... Mandoak ohitu gabe egoten ziren eta komeria galantak ibiltzen zituzten ezin eramanik.

  • 810 Animaliak pasatzen

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Animaliekin nondik nora ibiltzen ziren kontatu digu Erramunek. Eroslearen arabera, batera edo bestera eraman behar zituzten. Nafarroa aldetik etorrita, batzuetan Tornolatik jaisten ziren, eta, beste batzuetan, Bianditz eta Oialekutik barrena, Karrikara, eta, handik, Altzibarrera. Animaliak nekatuta egoten ziren eta ezin ailegaturik ibiltzen ziren bere haiekin.

  • 810 Kubiertak pasatzen

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Hazienda gutxitzen joan zen eta gero paketeak bakarrik eramaten zituzten. Gerra ondoren dena behar zen hemen eta denetik ekartzen zuten. Denboraldi batean kamioien kubiertekin ibili ziren. Markak gogoan ditu.

  • 810 Bezeroak gordelekura

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Kontrabandoa gordeta edukitzen zuten tokira joaten ziren batzuetan bezeroak. Ongi begiratzen zuten erosi aurretik. Behin enpresa bateko enkargatua etorri zen kubiertak erostera; nahiko lan izan zuen Tornolako maldetan.

  • 810 Poliziak kontrabandoa harrapatu

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Behin polizia sekretukoak etorri ziren, bezero itxura eginez, kontrabandoan ekarritako kubiertak erosteko aitzakian. Kontrabandistek igerri ziotenean, batzuek alde egin zuten eta beste batzuek kubiertak gorde zituzten. Poliziaren furgoneta etorri zen Portuburura eta Erramun Antiguako kuartelera eraman zuten, beste bi bizilagunekin batera.

  • 810 Antiguako kuartelean estutasun ederrak

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Erramun eta Tornolako beste bi bizilagun Antiguako kuartelera eraman zituzten, poliziak kontrabandoa aurkitu zuelako. Erramunek bazekien aski ederki kontrabandoarena, baina ez zuen aitortu nahi. Hala ere, ordurako poliziak bazekien aski ederki nor zegoen atzean, eta azkenean aske utzi zituzten; hori bai, deklarazioa hartu ondoren.

  • Gosea, ezinikusiak eta salaketak

    Elena Garmendia Pikabea (1922) Lezo

    Gosea. Olio litroaren prezioa. Elenaren ama asko flakatu zen. Karlisten eta abertzaleen arteko harremana. Salaketak. Atxiloketak. Fusilatuak.