Gerraren eragina

  • Bautista Barandalla Gerra garaia

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Herrian iritzi politiko ezberdinak zeuden, eta nahiko “pike” bazen. Tabernak ere baziren; Círculo Carlista, Círculo Católico eta Centro Republicano. Giro nahiko nahasia; bere etxean bertan bere aita errepublikanoa zen, eta honen anaia erreketea. Osabak bere aita Lekarozeko komentura eraman omen zuen, eta Bautistak berak aita fraidez jantzita ikusi zuela dio. Garai hartan, emakume batzuei ilea moztu eta akain-belarraren olioa eman zieten, baita kartzelan sartu ere. Fusilatuak ere sei edo zazpi izan ziren. Semea jaio berria hil zuten gaztearen gertakizuna kontatzen du. Oraindik orain fusilatuen omenez urtero Otxoportillon egiten duten mezara joaten da Bautista.

  • Gerra garaia

    Asuncion Razkin Imaz (1926) Etxarri Aranatz

    Etxarrira ez zen gerra ailegatu, baina mugimendukoen kuartela egon zen, eta soldaduak etortzen ziren eskopetekin. Emakume batzuei ilea moztu zieten, eta gizon batzuk Urbasa aldera eraman zituzten. Andre asko senarrik gabe geratu ziren.

  • Jesus Amado Larraza Gerra Zibila Etxarrin

    Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz

    Gerra Zibilak Etxarrin giro ezin txarragoa jarri omen zuen. Ezin ikusiak eta mendekuak ugariak izan omen ziren. Halako herri txikia izanik ere 13 bat fusilamendu izan omen zirela adierazten du. Horietako bi kontatzen ditu, Altsasuko Barberito izenaz ezagutzen zutenarena eta basoan lanean ari zen mutil batena, Murillo izeneko harroputz baten mendeku ergela (zergatia kontatzen du). Emakume batzuei ilea moztu ere egin zieten. Erreketeek bere etxe ondoko Maritxu izeneko emakumeari nola moztu zioten deskribatzen du.

  • Guda garaiko gauzak

    Rafaela Ijurra Ganboa (1928) Etxarri Aranatz

    Guda garaian, hiru emakumeri ilea moztu zieten astoei mozteko guraizeekin. Simara ere bota zituzten gazte asko.

  • Pepita Unzueta Iriondo Soldaduak izan zituzten etxean

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Gerran, Francoren militarrak Azkaratetik sartu ziren. Berehala iragarri zuten soldaduek herriko etxeetan lo egingo zutela. Haietako lau zazpi hilabetez eduki zituzten etxean, jaten eta lotan. Ez zuten ezer ordaintzen.

  • Juana Txurruka Osoro Soldaduak bailaran eta Arrate aldeko kanoikadak

    Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar

    Gerra hasi zenean, eskolak eten egin ziren. Soldadu frankistak egon ziren Sallobenteko auzo-eskolan. Baserri gainaldean kanoia egon zen, Arratera begira. Arrate aldetik botatzen zituzten kanoikadak Sallobente aldera erortzen ziren.

  • 695 Soldaduak etxean hartu beharra

    Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Tropak herrian sartu zirenean, Díez de Rivera teniente koronelaren bandoa jo zuten. Arrietatarrenean lau errekete egon ziren lo egitera.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Arrateko elizan, frontean, Elgoibarko banda

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Infanteria eguna ospatzera joan behar izan zuten Arratera. Bezperan, Urkiola baserriko kortan lo egin zuten. Bertan "odol-ospitalea" zegoen, zaurituak eramaten zituzten lehenengo lekua, alegia. Hurrengo goizean Arrateko apurtutako elizan jo behar izan zuten. Arratera bidaia hura ez du inoiz ahaztuko Julenek. 16 urte zituen, eta bandako tronpeta solista zen.

  • Jose Martin Elexpuru Gerra sasoian soldaduak etxean

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    Gerra sasoian soldaduak egon ziren euren etxean eta beste etxe batera alde egin zuten. Ardiak zituzten mendian. Gernika bonbardatu zuten egunean, aitak ardiak etxera zeramatzanean, ardi guztiak kendu omen zizkioten, soldaduek jateko behar zituztela eta.

  • Maria Jesus-Ramoni Trabajadoreak, "miseria batean"

    Maria Jesus Legorburu Etxebeste (1923) Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gerra garaiko oroitzapenak: tiroketak, soldaduak baserri inguruetan... Ihesean zebiltzan Lezoko bi mutil Arrokaundietan ezkutatu zirela kontatzen dute. Trabajadoreak Hondarribiko bidea egiten ikusten zituzten, "miseria batean". Baserritarrek behiak zelaira ateratzen zituztenean, trabajadoreak behien errapeetara joaten omen ziren esnea hartzera. Preso zeuden soldadu horiek Jaizkibelgo txabola batzuetan erretiratzen ziren.

  • karmele esnal Karmelek irekitako ikastola

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Pisu bat alokatu zuen Karmelek Donostiako erdigunean, Elvira Zipitriak jaso ezin zituen adin tarteko umeak hezteko. Elviraren metodologia jarraitu zuen berak.

  • Andres Beloki Urreta Hernioko frontea gerra garaian

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Lehenengo tiroak Berastegin hasi ziren. Gero, Hernio aldetik gorriak pasa ziren eta beraien etxea tartean gelditzen zen. Beraien etxeko pagoen atzean gordetzen ziren soldaduak. Beste baserri batean gordeta egon behar izan zuten egun batzuetan.

  • Andres Beloki Urreta Gerra garaiko giroa baserrietan

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Bi anaia gerran ibili ziren. Gizonak arriskuan zeuden eta baserrietan ezkutatuta egoten ziren. Leihoetan koltxoiak jartzen zituzten babesteko. Bi arreba Tolosara eta Zaldibarrera joan ziren.

  • Andres Beloki Urreta Tiro egin zioten belar bila joan zen batean

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Etxean zegoena soldaduei eman behar izaten zitzaien. Etxe ondoko belarra etxera ekartzeko, arriskuan ibiltzen ziren. Halako batean, tiro egin zioten nafarrek. Belar sortari esker libratu zen. Bala ez zuten bilatu.

  • Andres Beloki Urreta Gerra garaiko bizipenak

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Andresen aitak udaletxetik egunkaria ekarri zuen eta ama negarrez hasi zen Gernikakoa jakindakoan. Beste fronte gogorra Ebron izan zen. Hernion ere fronte gogorra izan zen. Ezkutatu egin behar izaten zuten, eta baserriko lanak eten egin zituzten 3 edo 4 hilabetez.

  • Jose Bollar Gerra sasoian isilik; gerraosteko errazionamendua

    Jose Bollar Gabiola (1931) Aulesti

    Gerra sasoiko oroitzapenak. Umetxoa izan arren, gogoan du etxean isilik egoteko esaten ziotela. Garai arriskutsua zen, ez zegoen hitz egiterik. Gerraosteko errazionamendua. Amak txerriaren koipea edarran (portzelanazko ontzian) gordetzen zuen, urte guztirako. Txerri haragia edo txorizoak ere izaten zituzten. Garbantzua jateko berezia izaten zen, domeketakoa.

  • Akilina Lasa Gerra aurretik euskaraz

    Akilina Lasa Arbelaitz (1920) Irun

    Primo de Rivera. Pullana baserrikoak Frantziara joan ziren gerra garaian. Euskaraz egiten zuten gerra aurretik. Eskolako zigorrak. Euskara batua ez du ondo ulertzen.

  • Maritxu Arbelaitz Gerran Irunen gelditu ziren

    Maritxu Arbelaitz Arruabarrena (1926) Irun

    Gerra hasi zenean, 10 urte zituen Maritxuk. Pixkanaka joan ziren inguratzen tropak Irun aldera, eta beraiek Irunen gelditu ziren, gerrak iraun zuen bitarte guztian. Orduko oroitzapenak kontatzen ditu.

  • Inazi Oruezabal Erreketeak baserrian

    Iñaxi Oruezabal Martiarena (1924) Irun

    Gerra hasi zenean, mendian zegoen, baserri batean neskame. Tximista baserrian zeuden gorriak, eta bere baserrian zuriak. Zaurituak hara eramaten zituzten. Erreketeak. Borrokak.

  • Enkarna Alzaga Leihoetan koltxoiak jarrita

    Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun

    Ez ziren baserritik joan, gerra hasi zenean. Umeak Frantziara bidaltzeko aholkatzen zioten amari, baina osaba kontra agertu zen. Bi suren tartean egon ziren. Koltxoiak jarri zituzten leihoetan, eta gurdiaren azpian sartzen ziren.