Borroka
-
Gerra hasi zeneko oroitzapena
Pedro Sarasola Idarreta (1930) Astigarraga
Gerra zibilaren hasieraz galdetzean, gauez etxetik irteten zirenen eta ezkutatu beharraren oroitzapena etortzen zaio gogora. 6 urte zituen orduan. Bi fronteren artean zeuden kokatuta: Santio mendian zegoen bat, Santiago bidean bestea. Beldur ikaragarria pasatzen zutela dio.
-
Gerra zibilaren ondorioak
Pedro Sarasola Idarreta (1930) Astigarraga
Gerraren ondorioz, askok ihes egin behar izan zuten. Gehienak Donostiara joan ziren, eta gero Azpeitira, Tolosan barrena itzultzeko. Herrian bertan hildakorik egon ez zen arren, atxilotutako, desagertutako eta hildako bizilagun ugari utzi zituen gerra zibilak, tartean, anaia.
-
Gerran borrokan eta gero preso
Jose Manzisidor Iriondo (1913) Amorebieta-Etxano
Zornotzako San Migel Dudagoiti auzoko Ganbuena baserrikoa da. Aita bertokoa zuen eta ama auzo berdineko Egiarte baserrikoa. Hamabost urterekin itsasoan lanean hasi zen eta urbetez ibili zen. Bueltan, lantegian egin zuen lan eta gerra hasi zenean borrokan ibili zen (Elgetan, Markinan, Solluben, Bilbon...). Laredon harrapatu zuten eta Aranda de Dueroko kontzentrazio-esparruan sartu zuten. Handik, Burgosko "caja de reclutas"era eraman zuten eta gero Logroñora, fronteetako munizioak prestatzera.
-
Gerrako babeslekuak Ermuan
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926) Ermua
Umeak zirela ezagutu zuten gerra. Kanpaiek hegazkinen abisua jotzen zutenean kanpandorrera joateko agindua zuten haurrek, bonbak bertan botako ez zituztelakoan. Geltoki azpiko zubian babesleku bat ere zegoen eta gaur egungo jubilatuen etxe azpian beste bat.
-
Gerrako zaurituak
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926) Ermua
Gerra garaian hegazkinak heltzen zirenean kanpandorrean ezkutatzen ziren. Lehenengo abisua basotik jasotzen zen, txapligu baten bidez. Behin zubiko babeslekuan ezkutatu ziren eta Kalamuatik zaurituak nola ekartzen zituzten ikusi zuten.
-
Artarrai baserritik hegazkinen abisua botatzen zen
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926) Ermua
Gerra garaian Artarrai baserritik botatzen zituzten txapliguak, hegazkinak zetozela abisatzeko. Iluntzetan frontoira jeisten zituzten tankeak eta goizean berriz ere Arratera igotzen zituzten.
-
Anaia eta osaba Bilboko Carmelo espetxean
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926) Ermua
Gerra garaian etxean soldaduak izan zituzten. Haien anai bat eta osaba bat Bilboko Carmelo espetxean egon ziren preso.
-
Karlistak izateagatik zigortuak
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926) Ermua
Aita eta beste osaba bat karlistak ziren eta gerra hasi zenean zigor bezala frontera eraman zituzten trintxerak egitera. Batzuk hil egin zituzten.
-
Frontoian tankeak egoten ziren
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Ermua
Zazpi urte zituen Margaritak gerra hasi zenean. Frontoira joaten ziren tankeak ikustera.
-
Senarra El Dueson preso
Juanita Urkiaga Lekerika (1906) Amorebieta-Etxano
Gerrako lubakiak zituzten baserri inguruan, frontea bertan zegoelako. Gerra hastean, bi alabak hartu eta Karrantzara ihes egin zuen etxetik. Senarra borrokara joan zen eta gerra ondoren preso egon zen El Dueson. Alaba txikia hartuta bertara joan zen Juanita ere, senarra gertu izateko.
-
Gerrako kontuak
Jesus Atutxa Arreibi (1922) Amorebieta-Etxano
Zornotzara gerra nondik sartu zen azaltzen du. Denak denek kontra tirokatzen zuten. Aitaren gerrako anekdota bat kontatzen du.
-
Begoñatik sartu zen gerra Bilbora
Jesus Atutxa Arreibi (1922) Amorebieta-Etxano
Gerra Bilbora Begoña auzotik sartu zen. Bonbardaketak. Nola bizi izan zuten kontatzen du.
-
Lubakien ondoan bizitzen
Jesus Atutxa Arreibi (1922) Amorebieta-Etxano
Gerra hasieran animalia batzuk eta ardiak zituzten. Lubakiak zituzten etxe inguruan eta artoa eman behar izan zuten.
-
Soldaduen material artean jolasean
Antonio Zendoia Garmendia (1931) Donostia
Gerra denboran bonba batek bizilagunen zelaian zuloa egin zuen. Soldaduek harrobian edukitzen zuten bolbora eta bestelako materiala. Umeak jolasean aritzen ziren han eta min hartutakoak ere izan ziren.
-
Gerra garaikoak
Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga
Baserrian militarrei jaten eman izan zieten gerra denboran. Belarretan ezkutatuta ere egoten ziren gizonak. Kaleko jendea baserrietan ezkutatuta egoten zen. San Juanen (Ordizia) zeuden metrailadoreak.
-
Etxean soldauekin elkarbizitzen
Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga
Etxean soldaduak izan zituzten. Gauez leihoetan egoten ziren fusilekin zaintzen. Behin aita sorotik ilunduta bueltatu zen eta alto eman zion soldatu batek. Beldurrez egoten ziren baina goxokiak ere ematen zizkieten. Etxean zeukaten morroiak gosaria prestatzen zien militarrei. Egongelan koltxoiak botata lo egiten zuten. Behin bidegurutze batean jolasean zebiltzala soldadu batek errieta egin zien. Gazteleraz egiten zutenez, ez zieten ondo ulertzen. Gurasoek ere ez zekiten gazteleraz.
-
Aeroplanoak eta babeslekua
Karidad Mendizabal (1929) Mutriku
Gerra garaiko oroitzapenak. Aeroplano bat pasatzen zenean non babesten ziren aipatzen du. Bonba txikiak botatzen omen zituzten, "lehertzen ez zirenak". Errazionamendua, ilarak... aipatzen ditu.
-
Milizianoak Amezketara gerra hasieran
Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa
Gerra hasi zenean, ez zekiten zer zen. Milizianoak kotxez iritsi ziren eta ikara pasa zuten. Alegian zeukaten basea.
-
Gerran bonbak Soraluzen
Jose Mari Igartua San Jose (1930) Soraluze
Kartzela Errege Etxearen barruan zegoen: gerra garaian, herritar ugari egon ziren preso bertan. Gerrako oroitzapen gutxi ditu: behin hegazkinak bonba bota zuen herrira eta erreketea hil zuen. Kanoi-fabrika bonbardatzen saiatu ziren tropak, baina ez zuten lortu. Gerra garaian, Joxe Mariren familia osoa joaten zen Untzetara babestera.
-
Armak jostailu gisa
Juan Migel Gorostiaga Artetxe (1939) Dima
Dima ondoan, Ilunben, Gerra Zibilean eman zen borrokaz hitz egiten du. Borroka horren ostean, hainbat arma eta bonba geratzen ziren agerian. Beraiek, umeak oraindik, arma horiekin aritzen ziren jolasean. Etxera ere pistolak eramaten zituen, ezkutuan. Aitak ere isilean pistola txiki bat zuen.


