Ekonomia gerraostean
-
Oiloak ostu jan ahal izateko
Soledad Luno Arenaza (1922) Bermeo
Basora joaten zirenean egur bila, oiloak osten zituzten gose baitziren. Aizkorarekin jota hiltzen zuten eta guardiek 15 pezetako isuna jartzen zieten harrapatuz gero. Bere neurriko abarketarik ere ez zuen izaten.
-
13 neba-arreba izan arren, goserik ez
Katalin Bengoa Madariaga (1917) Bermeo
Katalinen etxean 13 neba-arreba izan arren, ez zuten goserik ezagutu baserrian beti baitzuten zer jan. Bermeora neskame etorri zenean ere, Mokoneko aldatzera, ondo egon zen.
-
Atxirikatik ekartzen zuten irina gose denboran
Mario Alejandro Ruiz Estebanez (1920) Bermeo
Bera joaten zen irin bila eta amak egiten zituen taloak. Indabak ere ekartzen zituen. Aitonaren baserritik ekartzen zuen jeneroa. Erriberatik gora Almika aldera zeuden errotak. Berak Atxirikatik ekartzen zuen irina. Gero errota guztiak galdu ziren.
-
Gari-joteko makina
Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo
Gari-lanetarako makinak eta motorrak ez ziren beraienak, kintaleko (50 kilo) kobratzen zien. Francoren denboretan, garia entregatu behar izaten zuten herrira.
-
Gose zirenei jeneroa eman behar
Emilio Ibinagagoitia Zabala (1928) Jazinta Sasiain Aiestaran (1934) Bermeo
Arto eta indaba asko zuten etxean. Saltzeaz gain, asko oparitzea egokitu zitzaien, gerraostean gosea baitzen nagusi. Bermeotik jende asko joaten zen bertara eskean. Gerraostea tristea izan zen. Arane inguruko basoetara jendea egur bila joaten zen Bermeoko kaleetatik.
-
Gerraostean, baserriko jeneroa entregatu behar
Emilio Ibinagagoitia Zabala (1928) Jazinta Sasiain Aiestaran (1934) Bermeo
Garia, artoa, patata... herrian entregatu behar izaten zuten gerraostean. Baserritarrak ez ziren beste ezertara dedikatzen eta beti zuten entregatzeko beste jenero.
-
Kaletarrak baserrietara eskean
Luis Iturregi Uribarri (1934) Bermeo
Bermeoko jendea, kaletarrak batik bat, baserrietara joaten zen eskean. Baserrian arraina ere jaten zuten noiz edo noiz.
-
Esne-terrinan okela eta indaba ezkutatu
Luis Iturregi Uribarri (1934) Bermeo
Bere osaba bat estraperloan aritzen zen. Bilbora esnea saltzen zihoalakoan, esne-terrinetan okela edo indaba sartzen zuen.
-
Goserik ez zuten pasatu gerra ostean
Anita Larrauri Anasagasti (1931) Bermeo
Ez zuen goserik pasatu gerra ostean. Ogia edo taloa beti izan dute etxean. Aita itsasora irteten hasi zenean, indaba eta beste jenero batzuk ekartzen zituen.
-
Itsasoan aurkitutako gomekin eta koipearekin itxuratu herria gose denbora
Anita Larrauri Anasagasti (1931) Bermeo
Barkua zutenez, Avilesetik eta estraperloan lortzen zuten indaba eta abar. Gero, itsasoan gomak (kautxua) eta koipe barrikak aurkitu zituzten eta horrek laguntza handia eman zion herriko ekonomiari.
-
Hermanoetatik Fraideetara pezeta bat merkeago zelako
Justo Astui Imatz (1922) Bermeo
Santanderren ('Sananderen') bizi izan zen Justo familiarekin. Itzuli zirenean Hermanoetan sartu ziren Justo eta anaia; bost pezeta ordaintzen zuen bakoitzak hilean. Amak atera eta fraideetara eraman zituen han lau pezeta zelako.
-
Auzo-erromeriak; gerraosteko egoera
Eulali Madinabeitia (1924) Aretxabaleta
Auzoetako erromeriak. Gonbidautzak. Gerraostea: egoera gogorra etxeetan; jende askok gosea pasatzen zuen. Apotzagako jaiak. Oilaskoak hazten zituzten egun horretarako.
-
Errazionamendua
Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta
Errazionamendua gerraostean.
-
Gerraostean eskean
Antonio Zubizarreta Berraondo (1921) Aretxabaleta
"Txinddurri" Altube zen abizenez. Gerraostean bere aita eskean ibiltzen zen Aretxabaletan.
-
Estraperlo kontuak
Pedro Urteaga Arregi (1931) Aretxabaleta
Martzel "Marroko" Aozaratza auzoan izandako Marroko baserrian jaio zen. Goroetan eta Araotzen bizi izan zen eta Arabako Ozaetara ezkondu zen azkenean. Estraperlo garaiko pasadizo batzuk kontatzen ditu Pedrok, "Mordo Motz" eta beste pertsonaia batzuenak.
-
Jatekoa urri, gerraostean
Leandra Elizburu Bilbao (1923) Aretxabaleta
Jaten zutena: normalean babarruna, jaietan garbantzua. Porru-patatak, azak... Ezkondu ostean gosetea izan zen. Errazionamendua. Jatekoa eskas, etxea ordaindu behar...
-
Gerra ostean goserik ez
Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia
Emaztea Kaikoa zen, baita haren gurasoak ere. Amak estraperloan erosten zituen jan-edanak. Ez zuten goserik izan arrain asko harrapatzen zuten eta. Gurasoek euskaraz egiten zuten beti, baina beraiek anai-arreben artean erdaraz asko egiten zuten. Abertzaleak ziren.
-
Tabakoa estraperloan saltzen zuen
Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano
Tabakoa eta puruak ere saltzen zituzten tabernan. Tabakoa estraperloan saltzen zuten sasoi batean. Behin denuntzia jaso zuen Jesusak eta isuna ordaindu behar izan zuen.
-
Gerraostean, Arrasatera berriro
Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio
Frontea Arrasatetik joan zenean, Oñatitik Arrasateko Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Denbora horretan, baserria hutsik egon zen. Gerra denboran, soldaduek bederatzi "muelle" eta bederatzi koltxoi eraman zituzten. Baserrian, sekulako belartza hasita zegoen, eta haiek moztu eta Oñatira eraman zuten belarra; hango ganaduarentzako.
-
Errotak eta errazionamendua
Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio
Gerraostean, garia entregatu egin behar izaten zen. Uribarri auzoko Markuleti errotan ehotzen zuten garia. Arrasateko kalean bizi zen izeba batek jasotzen zien errazionamendua.