Ekonomia gerraostean

  • Gerraostean ogia estraperloan banatzen

    Esperanza Urien Totorikaguena (1938) Ermua

    Gerraostean errotak itxita zeuden eta ogi zuria lortzea zaila zen. Ambrosianean egiten zen eta Eibarko Chalcha jatetxean saltzen zuten. Bertara ogia eramateko mikeleteen postua pasa behar zenez, mentitik eramaten ziren Azaldegiko (Eibar) okindegiraino, eta gero handik banatzen ziren.

  • Baserriko produktuak entregatu beharra

    Esperanza Urien Totorikaguena (1938) Ermua

    Muga pasatzean, mikeleteak askotan baserriko produktuekin gelditzen ziren. Baserriko etekinen parte bat entregatu behar izaten zen. Baserriaren eta lurraren azaleraren arabera kalkulatzen zuten hori udaletxean. Idazkariak bere seme-alabentzat beste etxe batzuetako artilez egindako koltxoiak hartu zituen.

  • inaki-etxebeste Gurasoek galleta-fabrikan egiten zuten lan

    Iñaki Etxebeste Muxika (1932) Errenteria

    2 urterekin hasi zen eskolan Iñaki, Gurutzeko Alabekin; izan ere, gurasoek galleta-fabrikan egiten zuten lan. Gose handia pasa zuten etxean gerra ostean: amak fabrikatik lapurtzen zituen galletak etxerako; izeba bat galletak lapurtzen harrapatu zuten eta kalera bidali zuten.

  • Joxe Murua Kalean gosea

    Joxe Murua Artola (1931) Errenteria

    Gerraosteko egoera du hizpide. Kalean, gosea pasatzen zuten. Baserritarrak hobeto moldatzen ziren.

  • Joxe Murua Baratze koskorra

    Joxe Murua Artola (1931) Errenteria

    Gerraosteko egoera du hizpide. Kalean, gosea pasatzen zuten. Baratze koskor bat zuten: bainak, tomateak, letxugak... landatzen zituzten. Anaiarekin txufak landatu zituenekoa kontatzen du.

  • Joxe Murua Amak 40 kilo galdu

    Joxe Murua Artola (1931) Errenteria

    Gose denbora du hizpide. Fanderia aldeko baserri batera esne bila joan izan zen. Joxeren amak 40 kilo galdu zituen gose denboran.

  • Joxe Murua Errazionamenduko ogia

    Joxe Murua Artola (1931) Errenteria

    Gerraosteko egoera du hizpide. Errazionamenduko ogia: opil txiki bana izaten zuten jateko. Amak goizean ematen zien ogia.

  • 1607 Inguruko errotak

    Antonio Zendoia Garmendia (1931) Donostia

    Errotazar eta Igara errotak zituzten gertu, baina gero itxi egin zituzten eta Hernanira joaten ziren astoarekin. Aitak Tolosan idia erosi zuen eta handik oinez etorri ziren etxera. Astoarekin artoa eramaten zuten ehotzera, gero taloak egiteko. Garai batean ez zen libre errotara joatea eta kontrabandoan ibiltzen zen jendea.

  • 1607 Hernaniko errotaraino astoarekin

    Antonio Zendoia Garmendia (1931) Donostia

    Umetan Hernaniko errotara joaten zen astoarekin artoa ehotzera. Auzoko mutil bat behorrarekin joaten zen eta askotan elkarrekin egiten zuten bidea. Donostiara zioan autobusa "arbitroek" gelditu egiten zuten otarrak miatzeko, eta batzuetan salgaiak kendu ere bai. Behin irinik gabe bueltatu ziren eta berriro joan behar izan zuten Hernaniraino. 9 urte inguru izango zituen berak.

  • Maria Luixa Otegi Gerra garaiako krudelkeria

    Maria Luixa Otegi Tolosa (1928) Asteasu

    Txikia zen gerra garaian. "Gorriak" zetozela entzuten zuten. Osaba ezkongabea fusilatu egin zuten. Herriko jauntxoek oiloak ere lapurtu zizkieten. Ahizpa zaharragoak falangez jantzita ibili ziren. Janaria herrira entregatu behar izaten zuten.

  • Andoni Arzallus Gerraosteko bizimodua: goserik ez, dirurik ere ez

    Andoni Arzallus Aristi (1932) Astigarraga

    Gerra amaierako oroitzapen batzuk gordetzen ditu. 8 urte zituen garai hartan. Errota itxita, ilunetan joaten zirela gogoan dauka, baita uztaren parte bat entregatu beharra zegoela ere. Andoniren ustez, gerraostean, kaletarren aldean, baserritarrek ez zuten goserik pasa, elikagai faltarik ez zutelako izan. Diru falta, ordea, bai: hiri handietako lantokietako soldaten beharra izango zuten askok

  • Antonia Garmendia Gerra denboran ogi faltarik ez

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Gerra denboran goserik ez zuten pasatu. Baina errotara joateko zailtasunak jartzen zizkieten. Hala ere moldatzen ziren etxean ogia egiteko. Esnearekin batera kalera ere eramaten zuten saltzeko.

  • Antonia Garmendia Baserrian inoiz ez dute goserik pasa

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Baserrian janari faltarik ez dute inoiz izan. Errazionamenduan txokolatea ere ematen zieten. Kaleko jendeari janaria ematen zieten. Batzuk lanera ere joaten ziren janaren truke.

  • "Junta de Abastos" ganadua kontrolatzeko

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    "Junta de Abastos" deituriko erakundeak kontrolatzen zuen ganadua gerraostean. Txekorrak noiz eta ze preziotan saldu behar zituzten agintzen zieten. Estatuak ezarri zuen eta zaldibiarrak ziren.

  • Zaldibiako errotak

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    Gerraostean errotak itxita egon ohi ziren tarteka. Zaldibiako errotak aipatzen ditu. Mutiko garaian askotan joaten zen errotara artoa ehotzera.

  • Gerraosteko janari eskasia

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    Errazionamendua ezarri zen garaian baserritarrek ez zuten goserik pasa. Bazituzten esnea, babarrunak, taloak... Haragiaren inbidia izaten zuten. Ez zegoen azukrerik, oliorik... Soilik estraperloan lortzen ziren. Behin aitak 80 kg babarrun eraman zituen Ordiziako denda batera, 5 kilo azukreren truke. Patataren ordez batata (boniato) ematen zuten errazionamenduan. Ogia oso txarra zen.

  • Karidad Mendizabal Soldataren ordez, patata

    Karidad Mendizabal (1929) Mutriku

    1941ean gose pasa zutela dio. Zaku-lantegian patata ematen zuten diruaren ordez, eta horri esker nahiko ondo egon omen ziren etxean.

  • Karidad Mendizabal Aeroplanoak eta babeslekua

    Karidad Mendizabal (1929) Mutriku

    Gerra garaiko oroitzapenak. Aeroplano bat pasatzen zenean non babesten ziren aipatzen du. Bonba txikiak botatzen omen zituzten, "lehertzen ez zirenak". Errazionamendua, ilarak... aipatzen ditu.

  • Ana Etxeberria Etxeberria Gerra ondorengo janariak

    Ana Etxeberria Etxeberria (1922) Amezketa

    Gerra ondoren aita Nafarroara joaten zen eta handik jakiak ekartzen zituen. Baba beltzak ekartzen zituzten. Ogia ere etxean egiten zuten. Zegoena jaten zuten. Kalekoek okerrago pasa zuten baserrikoek baino.

  • Feli Etxeberria Galarza Janariak gordeta

    Feli Etxeberria Galarza (1926) Amezketa

    Dendan freskera zeukaten, bodega antzekoa, janariak gordeta edukitzeko. Kanpotik ekarritako janariak ezkutatu egiten ziren.