Gerrako administrazioa
-
Hiru anaiatatik bat soldadutzatik libratzen zen
Zeperino Mandaluniz Gorroño (1918) Muxika
Hainbeste urtean frontean eta soldadu ibili arren, sekula ez zen zauritu. Sei anaia egon ziren frontean. Zortzi anaia ziren eta bi libratu egin ziren, 3 anaiatatik bat libra baitzitekeen. Gurasoek erabakitzen zuten zein bidali eta zein mantendu etxean. Zeperino bigarren aldiz joan zen anaia bat ordezkatuz. Sekula ez da damutu horretaz, baina berriro ez luke egingo.
-
Pezeta eta Euskadiko dirua
Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo
Errepublika sasoian pezeta egon zen indarrean, baina gero, Euskadiko dirua; baina gero ez zuen balio handirik izan.
-
Eresoinka, euskal errefuxiatuen kultur enbaxada
Miren Garmendia Etxenike (1947) Donostia
Eresoinka zer zen azaltzen du, Euskal Herriko kultur enbaxada, errefuxiatutako musikariz eta dantzariz osatua. Gehienak gipuzkoarrak eta bizkaitarrak. Taldea desegin zenean, batzuek Mexikora eta Venezuelara joan ziren.
-
Anaiak gerran egindako lanak
Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Iparraldera ihes egin zuen anaia batek; eta bertako ospitalean sendatzen ziren gudariei agiriak egiten zizkien, atzerrira joan nahi bazuten. Anaia horrek, ihes agin aurretik, Bilbon zegoela, makina bat aramaioar kartzelatik ateratzen lagundu zuen.
-
Teruelen eraso gogorrak
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Eusko Jaurlaritzak milizianoei hamar pezeta ordaintzen zien eguneko. Dirurik gabe zeuden, eta Gironako antiaereotara joan ziren kobratzera. Gabonetan antiaereokoekin Teruelera joan ziren. Teruelen aireplanoen eraso gogorra jasan zuten, eta makina antiaereoak konpontzera Andorra izeneko herritxo batera eraman zituzten.
-
Ijitoekin gaua pasa eta etxerantz
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Zaramilloko denda batean ogi zuria ikusi zuten. Ez zioten hartu amari ez gerra aurreko dirua, ez Euzkadikoa. Ogerlekoak balio zuen. Elejabarriko pabiloietan ijitoak aurkitu zituzten eta haiekin eman zuten gaua. Hurrengo egunean, Bilbon ere zubia apurtuta aurkitu zuten eta Sodupeko moduan egin behar izan zuten: dena banan-banan pasatu.
-
1934ko iraultza, 1936ko gerra zibila: antolaketa eza
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Herriko jendea ez zegoen batere antolatuta ez 1934ko iraultzarako ezta Gerra Zibilerako ere. Asturias; Eibar... Ez zuten diziplinarik; armamenturik, ezer. Militarrenganako konfidantzarik ez; baina batzuk Errepublikaren aldekoak ziren eta gogor defendatu zuten. Beasaingo kanposantuan gertatutako anekdota.
-
Eibarko Udala Bilbon
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Frontea hurbildu zenean Eibarren jende gutxi geratu zen, baserrietan zegoen jende gehien eta Bilbora ere jende asko joan zen Gaspar bezala. Bilbon ezarri zuten Eibarko Udala, dokumentazioa lortzeko bertara joan behar izaten zen.
-
Balio bariko dirua
Juan Iturriondobeitia Larruzea (1929) Amorebieta-Etxano
Gerra Zibilean bere amak kolkokada diru zuen. Francoren tropak sartu zirenean, denda batera sartu ziren bakoitzak abarketa parea eros zezan. Ordaintzerako orduan, diru hark ez zuela balio eta ezin izan zuten erosi. Ihes eginda zeuden tokitik oinez bueltatu behar izan ziren Zornotzara.
-
Gudarientzat esnea
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian, erreketeak sartu aurretik, udaletxera esnea eramaten zuten, lehenengo komitera eta gero Pantaleonenera. Soberakina txahalei ematen zieten.
-
Romualdo Etxeberria heriotzara zigortua
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Aita debarra zen. Eibarrera ezkondu zen eta 1935ean Berrizera joan zen familiarekin bizitzera, lan kontuengatik. 1936an komitean sartu zen eta horregatik eman zioten heriotza zigorra.
-
Karlistak lasai gerra hasitakoan
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Karlistek ez zuten alde egin herritik. Urtiaga alkate egon zen garaian, ez zieten ezer egin. Alkateak jende asko batu zuen komitean.
-
Gerraostean, baserri eta lursail gutxi zen herrietan miseria
Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria
Gerraostean Etxebarrian ez zuten hainbeste gose pasatu, etxe guztiek zutelako soroa edo baratzea. Ogi gosea bai pasa zuten. "Txusko" bat ematen zieten okindegian. Ondarroan edo herri handiagoetan egoera latzagoa izan omen zen, "miserixa alu". "Diru zuria"ren (Euskadiko diruaren) kontuarekin jendeak dirua galdu zuen, gero diru horrek baliorik ez zuen izan eta.
-
Dirua eta txanponak denboran zehar
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Gerra aurretik, gerran, eta gerra ostean zer txanpon eta zer diru klase zegoen azaltzen du.
-
Sei urte alde batetik bestera
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Sei urte inguru edo, egin zituen gerran. Lehenengo zapadore (lubakiak egiten) aritu zen, hainbat bermeotarrekin batera; gero, UGTko Mateos batailoian sartu zen, Santander hartu arte nazionalek. Harrezkero preso eta italiarrekin. Ordaindu egiten zioten; diru faltarik ez zuen izan gerra garaian.
-
Txahalak saldu isuna ordaintzeko
Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe
Diru zuria esaten zioten Euzko Jaurlaritzak sortutako diruari. Baina Franco sartu zenean, balio ez zuenez, diru gabe zeuden. Isunak ordaintzeko bi txahal saldu beharra izan zuten. Urte batzuetan, lagunek ere gorriak zirela eta ez zutela ezertarako eskubiderik esaten zieten.
-
Amuategi batailoiaren sorrera, antolaketa...
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Batailoien antolamendua. Udalak ez zuen indarrik. Frente Popularra etorri zen. Komisario desberdinak: garraio; hezkuntza... Komite Zentral bat zegoen eta harek ematen zituen aginduak. Armak banatzearen kontua, 1934ko iraultzan gertatu zen bezala, "espontaneua" izan zan. Jendea Banco de Pruebas-era joan, hango kajak hartu eta Untzagara eraman zituen. Arma-lantegietako almazenetan zeuden armak, Untzagara eraman zituzten. Armak banatu eta taldeak sortzen hasi ziren, gero Gasteizerako bidea hartuko zuen kolumna hori osotzeko. Ondorengo egunetan berrantolaketa ugari egon ziren; komandante, kapitan, tenienteen aukeraketa. Tirso Azanza.
-
Amuategi batailoiaren antolaketa; Eibarko kaleak hutsik
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Amuategi batailoia ez zen gerrarako bakarrik antolatu. Zineak, konferentziak, musika banda bat ere antolatu zen (Millan Urkola zuzendari). Astero egoten zen kontzerturen bat Untzagan. Lan egiten zuenari, 10 pzta-ko jornala ematen zitzaion. Rialtoan kafe bat ipini zuten frontetik zetorren jendearentzat. Ateneo moduko bat ipintzea ere nahi izan zuten, baina ez zieten utzi (gerrarako buru eta bihotz gogorrak behar zirela...). Liburutegi on bat ere egin zen. Herrian ez zen bestelako mugimendurik ikusten, fabrikak itxita...
-
Diru zuria eta gorria
Margari Ondarza Elorriaga (1928) Murueta
Gerra sasoian diru zuria eta gorria egon ziren. Berak izan zuen diru zuria, zilarrezkoa. Gorria ez zen banatu. Hemeretzi txanpon zuri eman zizkion senarrari ezkontzan.
-
Hamahiruna zilarrezko diru zuri
Margari Ondarza Elorriaga (1928) Murueta
Bilbotik Mundakara alde egindako gizon bat joaten zitzaion amari arrautzak eta esnea erostera, eta diru zuriarekin ordaintzen zion. Neba-arreba guztien ezkontzetarako izan zuten diru zuri hori: hamahiruna diru banatu zituen amak.