Ekonomia gerraostean
-
Errotara gauez, estraperloan
Antonio Zubeldia Olano (1930) Altzaga
Errota Araman eta Zaldibian zeuden. Gauez joaten ziren, estraperloan. Asto gainean joaten ziren. Ez zituzten sekulan harrapatu.
-
Komitera eta jantoki sozialera jatera
Jesus Gangoiti Asla (1935) Jose Anton Renteria Anduiza (1939) Bermeo
Jesus umea zela komitean ez zioten jatekoa ematen ez zekiela bakarrik jaten, nahiz eta neba-arrebak izan laguntzeko. Gerraostean Jesus komitera joaten zen jaten. Gerora falangeak izan zuen jantoki soziala gaur egun batzokia dagoen toki berean. Gosea ezagutu zuten, baina arraina beti izan zuten.
-
Tabakoa bai, baina drogarik ez kontrabandoan
Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo
Bermeoko ontziek tabakoa eta edariak ekartzen ei zituzten kontrabandoan, baina drogarik egundo ez. Jende asko hil zen drogarekin Bermeon eta susmo txarrak egon ziren. Ekartzen zituzten zigarro-klaseak.
-
Bartzelonan guardiek kontrabandoaz harrapatu zutenekoa
Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo
Petrolio-ontzian lanean zebilela, Bartzelonan kontrabandoko zigarroekin harrapatu zuten guardiek. Zigarroak kendu eta joaten utzi zioten.
-
Txerriak hazten gose denboran
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra etorri zen arren, ez zuten goserik pasatu. Soroa zuten, eta gainera txerriak ere hazten zituzten. Egurra ere saltzen zuten kalean. Aita arotza zen.
-
Urre zuriak eta urre gorriak bakarrik balio zuten
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra denboran, "nazionalak" sartuta gero, diruarekin izandako arazoak. "Euzkadiko diruak" ez zuen jada balio, "urre zurixak" (zilarrezko txanpona) eta "urre gorrixak" (urrezko txanponak) bakarrik.
-
Goserik ez baina gaztarorik ere ez
Antoni Zulueta Urdengarai (1927) Juanita Zulueta Urdengarai (1929) Bermeo
Gerra denboran ez zuten goserik pasatu, baina gaztarorik ere ez zuten izan, soloan eta tailerrean jardun behar izaten zutelako beharrean. Bitartean, beren lagunak jolasean kalean. Patata eman izan zieten kaleko familia behartsu bati. Amak labesua egin zain egoten ziren. Meloiak ere hartzen zituzten baratzean.
-
Gerra ostean, babarruna entregatu beharra
Ixabel Labaka Ollo (1928) Astigarraga
Gerra ondoan. Gerezia saltzen jarri plazan, eta ordua baino lehenago saldu zuelako isuna "guardavino"-ek. Kontrabandorik ez. Babarruna entregatu beharra. Esnea erosi behar igual, bezeroei eramateko. Bizimodu gogorra.
-
Gernika gorriek erre omen zuten
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Lehen lan asko zegoen, dena suntsituta eta berregiteko baitzegoen. Gurutz bizikletaz joan zen Gernikara, eta txikituta zegoen. Gernikari buruz izan zituzten lehenengo berriak gezurrak ziren: gorriek erre zutela Gernika esaten zen.
-
Ogia falta zeneko janaria
Andoni Arzallus Aristi (1932) Astigarraga
Lehen arto asko landatzen zen eta animalientzat izaten zen. Gaztetan, ogi falta ezagutu zuten, eta talo asko jan behar izan zuten. Garai batean, okindegietan arto-irinarekin egindako opilak saltzen zituzten ogiaren ordez.
-
Gerran ezin labea isiotu
Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu
Gerra garaian ogi gutxi izan zuten errotak zarratu baitzituzten. Etxeko labatik kea ikusiz gero etxera etor zitezkeen guardia zibilak eta txapan egiten zuten. Hala ere, ez zuten goserik pasa. Herrian zeuden errotak aipatzen ditu. Errotariak eroandako jeneroaren menda hartzen zuen beretzat, ehuneko hamarra.
-
Gerraosteko miseria
Markos Gerediaga Bilbao (1925) Amorebieta-Etxano
Gerran ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu eta ez zuten zer jan eta ezta dirurik ere. Gurasoak beranduago etorri ziren. Gerora ondo maneiatu ziren, lan eginez gero gauzak lortzen dira-eta.
-
Bildotsak estraperloan
Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano
Ardi latxak izan dituzte beti. Gerraostean, neguak Larrabetzun pasatzen zituztenean, bildotsak estraperloan saltzen zituzten. Handik Basauri aldera eramaten zituzten, musturrak eta hankak lotuta zituztela. Bizimodu gorria izan zutela dio.
-
Ogi falta, baina ez jateko falta
Krispin Arregi Mendiolagarai (1936) Amorebieta-Etxano
Gerraostean ogi falta zuten. Errazionamenduan ematen zizkieten tabakoa, olioa, ogia... Eubaraino joan behar izaten ziren txusko beltzaren (ogia) bila, eta behin etxera heldu orduko jan zuen eta kokotekoa jaso zuen. Hala ere, ez zuten jateko faltarik nahiz eta 10 neba-arreba izan. Tropa itzela bizi ei ziren etxean. Denek jaten zuten ontzi beretik.
-
Umetan umezain eta gosetuta
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
11 urte inguru zituela, umezain egon zen etxeko aitita harakina zen; hala ere, beretzat ez zuten jatekorik. Baina aitita horretaz jabetu zenean oso ondo hasi zen jaten, ordura arte argalduta eta gosez egon zen-eta. Bertan bizitakoak kontatzen du. Gerraostean, ez zegoen ogirik.
-
Baserriko jeneroa emanarazi
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Gerraostean miseria asko bizi izan zituzten. Baserri txikia zen beraiena eta ez zuten denentzako jatekorik. Jeneroa ere herrira entregatu behar izaten zuten: garia, baba... Etxean sobera ez izan arren udaletxera eroan behar izaten zuten.
-
Estraperlo garaian aguazilarekin kontuz
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Gauza asko egoten ziren estraperloan. Eubako Felix aguazilak batzuetan bi bider ordainarazten zien baserritarrei plazako postua. Txerria hiltzerakoan ere kobratu egiten zien eta zati handi bat kentzen zien.
-
Gerraosteko gosea
Jose Inazio Lasa Odriozola (1924) Beasain
Garingo eskolatik Beasaingo eskolara pasa zen. Gerra zibila eta gerraosteko gosea bizitzea suertatu zitzaion. Garai oso gogorrak izan zirela kontatzen du.
-
Gerra osteko ekonomia; errota "klandestinoak"
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Goserik ez zuten pasatu baserrian, baina gerra osteko urteak gogorrak izan ziren, batez ere kaleko jendearentzat. Artoa, garia. Errota "klandestinoak". Lazkaoko errota handira astoarekin joan zeneko kontua.
-
Herriko jendea baserrietara lapurretara
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Herriko jendea baserrietara joaten zen gereziak, intxaurrak, sagarrak, etab. harrapatzera. Garia ereiten zutenean, lapurtxoriak ibiltzen ziren eta izutzeko egin behar izaten zutena. Gerra garaian moroak egon ziren eskolan; gerra ondorengo urteetan, tropak egon ziren. Txoriak bertan egiten zituzten habiak.