1931-1936: II. Errepublika

  • Enrique Bernedo 1934ko iraultzan kuartela inguratu zuten

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    1934ko iraultzan zortzi urte zituen Enrikek. Guardia Zibilaren kuartela gaur egun San Andres eskola dagoen lekuan zegoen eta guardiak herritik beste herritar batzuk bezala ibiltzen ziren. Iraultzan, kuartela inguratu zuten herritarrek.

  • Enrique Bernedo 1934ko iraultzako preso eibartarrak

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Eibarren 1934ko iraultza nola eman zen kontatzen du. Atxilotuak egon ziren eta Iruñeko espetxera eta Hondarribiko Guadalupera eraman zituzten.

  • Enrique Bernedo 1934ko iraultzan, "guardia de asalto"ak egurra ematen

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    1934ko iraultzan, guardia zibilaren kuartela inguratu zuten Bolinguatik. Armeria Eskolako teilatutik norbait hil omen zuten. Iraultzako istiluekin bukatzeko eraso-guardia edo "guardia de asalto"a bidali zuten Eibarrera eta sekulako egurra eman omen zuten.

  • Enrique Bernedo Pistolez betetako saski bat aurkitu zuten

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    1934ko iraultza pasatu zenean etxeratze-agindua zegoen eta "guardia de asalto"koek armak aurkitzeko kontrolak egiten zituzten. Lagunekin zegoela, Errekatxun pistolez betetako saski bat aurkitu zuten eta banatu egin zituzten. Beraiek baino nagusiagoak ziren batzuek esan zieten pistolak non gorde eta gero kendu egin zizkieten. Iraultza ondoren, pistola asko bota edo ezkutatu egin ziren. Etxeren batean armak harrapatu ezkero, atxilotuak joaten ziren.

  • Patxi Oliden Lehenengo notak nola ikasi zituen

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Frontoian ibiltzen zen mutikotan. Frontoia nolakoa zen. Karmelo Eizagirrek irakatsi zizkion lehenengo notak frontoian, lurrean teilarekin marrak eginda. Ordurako haiek tiple taldea egina zeukaten. Horrelaxe hasi zen solfeoa ikasten. Gazterik hasi zen mezan koruan abesten. Errepublikaren hasieraren inguruko oroitzapenak.

  • Enrique Bernedo "Guardia de asalto"koen jantziak nolakoak ziren

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    Eraso-guardia edo "guardia de asalto"koak urdinez joaten ziren jantzita, larruzko polainekin eta bisera batekin. Kalean hartu zituzten eta etxeratze-agindua ezarri zuten. Norbait bilduta ikusiz gero, haiek egurtzera joaten ziren.

  • Enrique Bernedo 1934ko iraultzaren ondoren, eraso-guardia herria kontrolatzen

    Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar

    1934ko iraultza Eibarren gertatu zenean, asko atxilotu egin zituzten, tartean Benigno Bascaran. Iraultzaren ondoren, eraso-guardia edo "guardia de asalto"a hiletan egon zen herrian, kontrolak egiten. Beraien garita eliza ondoan zegoen. "Ladrillos" izeneko gizon bat zen aguazilen burua gerra aurretik. Gerra ondoren, faxisten bandora pasatu zen.

  • Errepublikaren aldarrikapena Ermuan

    Pedro Zubizarreta Garro (1925) Ermua

    Gogoan du eskolara zihoala nola ikusi zuen Droget udaletxeko balkoitik txapligua botatzen errepublika aldarrikatu zen egunean. 1933an eman zieten andrazkoei boto eskubidea. Ermuko emakume baten adierazpenak.

  • Sabino Auzmendi Arratibel CAF errepublika garaian

    Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun

    CAFeko langile asko kanpokoak ziren; baina bazeuden inguruko herrietatik etorritakoak ere. Errepublika garaian, CAFen kaleratzeak egon ziren; orduko kontuak kontatzen ditu.

  • 561 Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Hauteskundeak. 1931ko apirilaren 12an bertan, gaueko 10:00etatik, gazteentzat errepublika aldarrikatuta zegoen. Astelena frontoian, dantzaldia "Romeral" bandarekin. Aldarrikapenaren inguruan interpretazio desberdina. Alejandro Telleria zen alkate. Timoteo Zubiateren jarrera. Arratsaldera arte estu eta larri ibili ziren. Egiaztapena iritsi zenean, manifestazio handia.

  • Benigno Baskaran Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

    Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar

    Goizeko 6:30-7:00ak inguruan jarri zen udaletxean bandera errepublikanoa. 10-15 minutu lehenago "Casa del Pueblo"an batzar bat egon zen eta bertan apirilak 12an aukeratuak izan ziren zinegotziak elkartu ziren. Orduan erabaki zen Errepublika aldarrikatzea Eibarren.

  • Gloria Lizundia Etxaluze Errepublika aldarrikatu zeneko eguna

    Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar

    Ama Bilbotik arratsaldean iritsi zen, Errepublika aldarrikatu zela esanez. Oraindik konfirmazioarik ez zegoen. Plaza Alfonso XIII; izen-aldaketa.

  • Akolito

    Joxe Miel Treku Azkue (1920) Lezo

    II. Errepublika etorri zenean, Joxe Mielek 11 urte zituen. Akolito lanetan ibiltzen zen orduan. Hiru apaiz ziren herrian: haiei buruzko azalpenak. Sakristaua oso abertzalea zen: Lezoko batzokia inauguratu zenean, sakristauak Joxe Miel bidaltzen zuen jendearengana erreziboak kobratzera.

  • 561 1912an karlisten kontzentrazioa Astelenan; liskarrak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Alderdi politikoekin lehenengo kontaktua noiz izan zuen. 1912an karlistek politika berri bat martxan jarri nahi zutela-eta, euren ideiak aurkezteko kontzentrazio handi bat egin zuten Astelenan. Egun horretan borrokak egon ziren herrian. Barrenkalean gizon bat (Oregi) tiroz hil zuten. Guardia Zibilak Astelena kanpoan zain egon ziren eta, karlisten mitina amaitutakoan, Ermurantz bidali zituzten bertaratutakoak, han trena hartzeko. Oregiren hiletako oroitzapenak: Chopin-en martxa eta Isaac Irusta triangelua jotzen. Ordutik aurrera isiltasuna herrian.

  • 561 1934ko iraultzan Toribio Etxebarria arduradun

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Toribio Etxebarria ez zen iraultzailea; diziplinarengatik onartu zuen 1934ko iraultza. Alfan armak ezkutatu zituzten eta Toribio arduradun jarri zuten. Candidori berari gertatu zitzaiona kontatzen du. Iraultzaren aurreko hilabeteetan prestatu zuten. Ez zen jenderik prestatu iraultzarako, ez buruz eta ez fisikoz.

  • Maria Ines Etxebarria Felipe Urtiaga: Berrizko alkate

    Maria Ines Etxebarria Urtiaga () Berriz

  • Secundino Loidi "Pampo" Telleria alkatea

    Secundino Loidi Erquizia (1919) Eibar

    Errepublikanoek irabazi zutenean, Telleria izendatu zuten alkate. Udaletxeko kargudunak zein alderditakoak ziren esaten du. Bere aitak Telleria alkateari jarraitu zion gerra garaian ere.

  • Jose Antonio Laskurain Eibarren errepublika aldarrikatu zutenekoa

    Jose Antonio Laskurain Ugalde (1930) Eibar

    Eibarren errepublika aldarrikatu zutenekoa kontatzen du.

  • Jerardo Elortza Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    Errepublika garaian Batzokietan eta Karlisten Zirkuluetan antzerkiak egiten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Bergarako Batzokian ere bazegoen antzeztokia eta egiten ziren euskarazko antzerkiak. Gerraostean sortu zen Ernai taldeko batzuk gaztetan hor ibiliak ziren: Txomin Amasorrain, Juste Amenabar. Gogoan du 1950eko hamarkadan eskolatik joan zirenean ikusi zuela agertoki hura. Gerora jakin zuten Batzokia izana zela eta konfiskatuta egon zela. Nazionalisten edo errepublikanoen etxe eta lokalak konfiskatu egiten ziren.

  • Juanita Lejarreta 1934ko iraultza Eibarren bizi izan zuen

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    13 urterekin Eibarrera plazara joaten hasi zen. 1934ko iraultza nola bizi izan zuen. Alfan pistolak banatu zituzten eta kalean pistolak eskaintzen etorri zitzaizkien. Berari ere eman zioten pistola, baina errekara bota zuen. Eibarko plaza nolakoa zen; taberna ere bazegoen. Erreka pasatzen zen azpitik. Goizean goiz hartzen zuen trena Zaldibarren, Eibarrera joateko.