Ekonomia gerraostean
-
Zumaian kolegioan neskame, ikastearen truk
Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia
Errazionamendu garaian ogi gogorra jaten zuen, goseak egoten zen eta. Kolegioan egon zen Zumaian; ikastearen truk neskame lanak egin behar. Kolegioa non zegoen. Emandako arropekin janzten zen. Moja joango zirela esaten zuten neskak ondo tratatzen omen zituzten; bera ez. Kolegioan zer lan egiten zituen. Bi urte inguru egin zituen han.
-
Etxean egindako sagardo kopurua "txaperuari" aitortu behar
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Etxean zenbat gari edo baba hartzen zen apuntatu egin behar izaten zen eta udaletxeari adierazi. Etxean zenbat sagardo egiten zen ere aitortu egin behar izaten zen, eta "txaperua" ibiltzen zen etxez etxe zaintzen, gainera. Euren inguruko batek sagardo kupela ezkutatu zuen, baina bilobak egia aitortu zion "txaperuari". "Hau dek hau! Aingeruak beti egidxa!".
-
Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerra garaian garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta errotak itxita egon ziren. Ganadu-errotak bakarrik zeuden irekita, baina haiek larria uzten zuten irina. Angel behin Askizuko Iturri baserrira joan zen osaba-izebengana, haiek bazutelako eskuzko errota bat, Zarauzko Aranzabalek egina. Bost kilo babarekin ordaindu omen zuten errota hura. Beldur handia pasa zuen bidean Angelek, gauez eta bakarrik. Arto-irin hura egosi eta morokila egiten zuten, errota hark ez zuelako irina ondo egiten. Taloak asko jaten zituzten, neguan batez ere.
-
Estraperloan arrautzak saltzera Donostiara
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerra garaian gosea egon zen. Eurak kale-baserrikoak ziren eta nahiko ondo. Hala ere, entregatu egin behar izaten zen etxeko generoa. Gero, dena estraperloan. Izeben arropa dendan baserrietako arrautzak gordetzen zituzten karetan eta gero Donostiara eraman saltzera. Orduko kontuak.
-
Errazionamendua; azalik gabeko laranjak salgai
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Errazionamenduko kontuak. Ogi beltza. Ogi zuria lortu zutenean, beltza uretara. "Boniatoa". Algarroba. Garai batean laranjak azala kenduta saltzen zituzten, azalarekin bolbora egiten omen zutelako.
-
Errazionamendu garaian, babak marmitean ezkutatuta
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Errazionamendu garaian baserritarrek esnea sal zezaketen plazan, baina babarik ez. Marmitarekin erdia babaz eta beste erdia esnez beteta eramaten zuten, bi aldetatik tapak jarrita. Nafarroatik garia nola ekartzen zuten kamioietan ezkutatuta.
-
Gose garaian arrantza gutxi
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gose garaian familia gutxi salbatuko zen Zumaian arrantzatik. Orduan txalupa txikietako arrantza besterik ez zen egiten. Lapatan eta olagarrotan ere gutxi. Lehen olagarroa jateko gauza txar bat zela iruditzen zitzaien.
-
Itsasotik egiten zen kontrabandoa
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Itsasotik egiten zen kontrabandoa. Gerraostean, lantegietarako pieza asko ekartzen ziren Frantziatik. Errodamenduak, esaterako, itsasotik Pikote baserrira eta handik herrira. Salaketak ere egon izan ziren.
-
Nolakoa zen Matxonea
Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta
Matxonea nolakoa zen deskribatzen du. Lehenengo pisuan bizi ziren beraiek. Bigarrenean, gerra aurretik euskal teatroak eta egiten ziren tokia zegoen. Gerra ostean Falangekoen "Margaritak" sartu ziren. Atso sorgin batek eramaten zuen. Behean euren taberna eta sagardotegia.
-
Olioa urrearen prezioan
Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta
Denetik saltzen zen denda bat eta harategia zeuden Urnietan. Gogoan du ama Tolosara joan izan zela olioa erostera eta nolako dirutza ordaintzen zuen. Seboarekin eta margarinarekin ere egiten zituzten frijitze lanak oliorik ez zenean.
-
Baserrian ez zuten goserik pasa, baina kalean miseria zegoen
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Babarrun eta talo asko jaten zuten. Artoa eta babarruna asko egiten zuten. Orain asko kexatzen gara, baina garai haietan miseria gehiago zegoen. Baserrian ez zuten goserik pasa; baina, urte haietan, kalean miseria asko zegoen. Etxean ardirik ez zuten, eta Tolosan erosten zituzten.
-
Gerra ondorengo miseria
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Gerra ondoren miseria handia egon zen. Errazionamenduaren garaiak gogoratzen ditu. Hala ere, goserik ez zuten pasa.
-
Estraperloa gerra ondoren
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
Gauez Aresoko errotara joaten ziren. Belauntzan ere bazen errota eta kontrabandoan ibiltzen ziren. Karga bizkar gainean zeramatela ibiltzen ziren estraperloan. Frantziarako bidean ibiltzen zirenak ere ba omen zeuden.
-
Guardia zibilaren ondoan egindako eskapada
Pedro Sarasola Idarreta (1930) Astigarraga
Errotak itxita egon ziren garai batean. 14 urte bete baino lehen, Pedro Oiartzuna joaten zen behorrarekin artoa ehotzera. Behin errotariak irina eman eta guardia zibilak ia-ia harrapatu zuenekoa kontatzen du.
-
Jeneroa ez entregatzeko, ezkutatu
Pedro Sarasola Idarreta (1930) Astigarraga
Baserriko jeneroa entregatu egin behar izaten ziren udaletxeko eraikinera; gerora gai haiek usteldu egiten zirela konturatu ziren. Orduan saiatzen ziren jeneroa ezkutatzen, baina beti ez zen ondo ateratzen.
-
Gose garaiko ohiturak barru-barruan
Josu Alberdi Arregi (1936) Zarautz
Gerra ostean gosea pasa zuten eta oraindik orduko sentsazioa geratu omen zaie, dena jateko.
-
Errazionamenduko janaria banatzeak ematen zituen lanak
Arantxa Artano Arruabarrena (1935) Andoain
Errazionamendu garaia gogoan du. Orduan, ama bere onetik ateratzen zen; lan handia ematen baitzion dendan janaria banatu beharrak. Arantxari izugarri gustatzen zitzaion olioa banatzea. Olio-ontziak nolakoa izaten ziren azaltzen du.
-
Errazionamendua urte askoan
Fidela Mendiolea Arrazola (1928) Alfonso Pagonabarraga Gastelurrutia (1928) Abadiño
Gerra garaian hasita handik urte askoan oraindik ere, ogia eta beste hainbat gauza errazionamenduan hartzen zituzten. Hala ere, ogia, taloa zein morokila etxean egiten zuten.
-
Gose garaian gari gutxiago entregatzeko trikimailuak
Patxi Irizar Zarautz (1928) Andoain
Gosete handia izan zenean, garia ereiten zuten. Gero, gari hori entregatu egin behar izaten zen herrian banatzeko. Baserritarrek trikimailuak erabiltzen zituzten gari gutxiago emateko. Garia lursailen tamainaren arabera ematen zen, urte txarra tokatzen bazen ere.
-
Ostegunetan falangera joan behar
Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango
Ostegunetan falangera joan behar izaten zuten lanetik. Joanez gero ordu beteko jornala irabazten zuten, eta ostera, ez baldin baziren joaten, bi ordukoa kentzen zieten.