Ekonomia gerraostean
-
Alkoholerako Oromiñoko fielatoa
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Durangotik edari alkoholdunak ekartzeko Oromiño auzoko aldatz hasieran fielatoa zegoen. Txartel bat ematen zizuten eta bertan entregatu behar izaten zuten. Ibarruriko Errafael aguazila bertan egoten zen. Txartela ez zuenari dena konfiskatu eta gero enkantea egiten ei zen, baina Carlosek ez zuen sekula enkante baten berri ere izan.
-
Gerrak ekarritako komeriak
Migel Arratibel Dorronsoro (1930) Zumarraga
1936rako, Ataundik Tolosara joanak ziren bizitzera. Gerra ostean, aita lanetik bota egin zuten, arrazoi politikoengatik. Orduan, aurrera ateratzeko nola moldatu ziren azaltzen du.
-
Kalekoak baserrira lanera, jateko
Migel Arratibel Dorronsoro (1930) Zumarraga
Fabrikan lan egiten zuen jendea baserrietara ere joaten zen lanera, kalekoek gosea pasatzen baitzuten.
-
Jateko aukera handiegirik ez
Edurne Ormazabal Izagirre (1934) Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga
Gerra garaian goserik ez zuten pasa, baina jateko aukera handiegirik ere ez zeukaten: babarrunak eta porru-patatak. Bazkaria amak prestatzen zuen eta denek elkarrekin bazkaltzen zuten.
-
Laranja-azalak eta gutiziak
Pakita Eizagirre Arruti (1933) Jesus Mari Unanue Arzelus (1927) Zarautz
Gerra ostean gose handia pasa zuten. Laranjak azalik gabe etortzen ziren, azalak bolbora egiteko erabiltzen omen zituztelako. Errekondo dendari eta lehengo gutiziei buruz hitz egiten dute.
-
Gose garaian arrautzak eta txerrikiak
Florentino Eizagirre Ayerza (1941) Zarautz
Gerra ostean ez zuten gose handirik pasa, baserrian hobeto eutsi zioten eta egoerari. Garai hartan arrautza asko jaten zuten; txerria ere jaten zuten, baina txerriaren zati onenak apaizari, medikuari... ematen zitzaizkion.
-
Kaletarrak baserrira lan eske janariaren truke
Jose Inazio Aranberri Aldanondo (1939) Zumarraga
Ez da gariaren prezioaz oroitzen, baina oso garestia zen. Olioa ere bai. Garia eta artoa etxe guztietan egiten ziren. Baserritarrak hainbestean defenditzen ziren. "Kalegorria" zen txarra orduan. Kaletarrak baserrira joan ohi ziren lan eske janariaren truke.
-
Azpilikuetan egiten zituzten guardiak
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Soldadutzan, Errenteriatik Elizondora eraman zuten. Han, Azpilikuetan guardia egin behar izaten zuten, kontrabandista asko baitzebilen handik; baina beraiek ez zuten arreta handirik jartzen guardia egitean. Kontrabandoan gauza ugari pasatzen ziren, eta Felix bera kontrabandoa egiten hasi zen.
-
Gerra ostean janariarekin ondo moldatzen ziren
Kristina Bengoetxea Urruzmendi (1921) Usurbil
Gerra ostean ez zuten goserik pasa. Taloa jaten zuten, txerriak eta oiloak zituzten... Janaria entregatu egin behar izaten zuten. Kaletik jendea baserrira joaten zen jatera tarteka. Etxean taloak nola egiten zituzten azaltzen du.
-
Trenean garia ez harrapatzeko egindakoak
Justo Camino Ibargoien (1930) Usurbil
Gerra ostean, gosea pasa zuten. Zizurkilgo errotara joaten ziren ezkutuan artoa eramatera. Trenean gariarekin ez harrapatzeko, zakua leihotik bota zutenekoa kontatzen du. Treneko txartel-zulatzaileez hitz egiten du.
-
Urte latzak eta aita desterratuta
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Aita desterratu egin zuten eta 1940-41ean Madrilen bizi behar izan zuen. Urte latzak izan ziren orduan, gosete handia egon zen. Beraiek baserrian ez zuten goserik pasa. Gerra ostean, tentsioa zegoen.
-
Gerra osteko kontrabandoa
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Lekunberrira joateko, trena hartzen zuten. Tren hartan kontrabandoa eramaten zen. Gerra ostean dirurik ez zen eta janaria lortzeko nola-hala moldatzen ziren.
-
Garia ehotzeko osabak ekarritako makina
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Osaba Frantziatik itzuli zenean, baserrian bizi ziren; han garia ereiten hasi ziren. Osabak makina zoragarria ekarri zuen garia ehotzeko. Anaiak Andoainen aritu ziren ikasten eta gero Laborde enpresan hasi ziren lanean. Bitarte horretan, ahizpak ikasi zuen garia ehotzeko makina hura erabiltzen. Guardia zibilak zelatan egoten ziren, makina hura jartzea kontrabandoa baitzen. Behin guardia zibilak etorri ziren eta makina immobilizatu egin zuten.
-
"Francoren erregimenean, tripa handirik ez"
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
"Francoren erregimenean, tripa handirik ez".
-
Gose garaian, dirua edukiz gero, estraperlora jo
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Francoren garaian, gosea pasa zuten; dendatan ere ez zegoen janaririk. Gerora, estraperloa hasi zen; baina handik lortutako janaria erosteko, diru asko behar zen. Estraperloko prezioak aipatzen ditu. Baserriko jeneroari esker aurrera atera ziren beraiek; behin Usurbilgo markesa patata eske etorri zitzaien etxera.
-
Estraperloko jeneroaren prezioa
Simona Maiz Labaka (1927) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Aginagan estraperlistak ibiltzen ziren eta orduan olioa zer preziotan saltzen zuten azaltzen du. Aginagara bizikletaz joaten ziren jeneroa erostera. Estraperloan aritu zirenak aberastu egin ziren.
-
Baserriko lanari esker, etxean goserik ez
Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil
Gerra ostean beraiek ez zuten pasa goserik baserriko lanari esker. Simona "bigarren mutila" zen etxean. Olioa, xaboia eta azukrea ekarri behar izaten zuten kanpotik; gainerakoa etxean izaten zuten.
-
Kontrabandoari esker aurrera atera zen Usurbil
Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Kontrabandoari esker, Usurbil aurrera atera zen. Kontrabandoa Valentzia aldetik ekartzen zuten. Joxeren etxean nahikoa babarrun zutenez, ez zuten goserik pasa. Errazionamenduak nola funtzionatzen zuen azaltzen du.
-
Errotak itxita zeudenean, ezkutuan joan behar
Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Errotak itxita zeudenez, ezkutuan joan behar izaten zuten garia ehotzera. Usurbildik Zizurkila garia oinez astoarekin eramaten zutenak baziren; harrapatuz gero, kendu egiten zuten jeneroa.
-
Gerraostean, gerrikoak baino hobe tiranteak
Martzial Goenaga Gorriti (1925) Usurbil
Estraperlo asko egiten zen Plazaolako trenean. Etxean bazuten irina txikitzeko makina; goseari aurre egin zioten. Garai hartan ez zeuden gerrikoak, tiranteak baizik.


