Ekonomia gerraostean

  • Martzial Goenaga Gerra ostean seboa eta patata

    Martzial Goenaga Gorriti (1925) Usurbil

    Gerra ostean, baziren gose handia pasa zutenak. Haiek harategian errenkadan zain egoten ziren seboa lortzeko. Garai hartan, patata asko zegoen eta errazionamenduan batata banatzen zuten.

  • Manuel Maiz Gerra ostean gosea iritsi

    Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil

    Gerra apirilaren 1ean bukatu zen. Gerra ostean, gosea egon zen. Izan ere, janaria entregatu egin behar izaten zen. Garia ereiten zuten garai hartan eta frontoian jo.

  • Simona Maiz Gerra ostean, ogia etxean egin behar

    Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil

    Gerra bukatu zeneko eguna ez du gogoan. Gerra ostean, garia ereiten zuten, harekin ogia egin ahal izateko. Ogiaren masa etxean egiten zuten, okindegira eramaten zuten eta okinak erakusten zien nola egin ogia. Behin garia ebakitzen istripua izan zuen. Odoljarioak gelditzeko armiarma-sarea erabiltzen zuten.

  • Benito Aranburu Gerran ogia falta ez; gerra ostean bai, ordea

    Benito Aranburu Gaztañaga (1923) Usurbil

    Gerra garaian, maistrak "Madrid hartu zutela" esaten zien pozik. Gerra bukatu zenean, lasaitua hartu zuen, bestela, berak ere frontera joan beharko baitzuen. Gerra garaian ez zuten goserik pasa; okina Oriotik etortzen zen. Gerra ostean, errotak itxi zituzten; horregatik, Mendarora trenez joaten ziren hainbat gazte garia ezkutuan ehotzera.

  • Pakita Errasti Loiti Ogi-eskasia zenean, ogia izatearen balioa

    Pakita Errasti Loiti (1931) Urretxu

    Garia errazionatu egin behar izaten zuten urte osorako. Larunbatero egiten zuten ogia etxean. Garai hartan, ogi-eskasia handia zegoen, eta albaitariari eta bikarioari ogi txiki bat eramaten zieten; orduan, bi pezeta ematen zizkioten Pakitari.

  • Pakita Errasti Loiti Errotak itxita egon zireneko trikimailuak

    Pakita Errasti Loiti (1931) Urretxu

    Errotak itxita egon zireneko garaian, Aizpurutxora joaten zen Pakita, bizilagunarekin batera. Urolako trenean, batzuek ogiak leihotik bo tatzen zituzten, Guardia Zibilek ez harrapatzearren. Aizpurutxora joateko bideei buruz hitz egiten du.

  • Pakita Errasti Loiti Garia, artoa eta morokilak

    Pakita Errasti Loiti (1931) Urretxu

    Garia errotara eramatean, kutxaren arabera kalkulatzen zuten zenbat eraman. Artoarekin taloak egiten zituzten, eta hari esker ez zuten goserik pasatzen. Morokila jaten zuten; hura prestatzeko errezeta azaltzen du.

  • Mariano Izagirre Lakunza Gose garaiko menuak eta txerriak

    Mariano Izagirre Lakunza (1937) Urretxu

    Gerra ostean, ondo moldatu ziren janariarekin. Goserik ez zuten izan, baina luxurik ere ez. Orduko menuak gogoan ditu. Urtean, txerri bat hiltzen zuten. Txerria elikatzeko, ezkurrak biltzen zituzten eskolatik bueltan.

  • Mariano Izagirre Lakunza Antzuolara, irin bila

    Mariano Izagirre Lakunza (1937) Urretxu

    Mutikotan, irina ekartzen zuen estraperloan Antzuolatik. 10-15 kiloko arto- edo gari-zakuarekin joaten zen errotara. Behin, Antzuolatik bueltan zetorrela, auzoko neska bat eta bera arrapatu zituen guardia zibilak Deskargan. Orduan, Guardia Zibila Marianoren etxera joan zen: amak guardia zibilekin izandako elkarrizketa gogoratzen du. Etxean ehotzeko makina txiki bat ekarri zuen aitak, baina ez zuen irin ona egiten; errotakoa hobea izaten zen.

  • Mariano Izagirre Lakunza Estraperloa eta errazionamendua

    Mariano Izagirre Lakunza (1937) Paulo Izagirre Lakunza (1943) Urretxu

    Gerraostean, ogi falta ezagutu zuten. Baserrian artoa edukita ere, errotak itxita zeuden. Errazionamenduko ogia, "txarra". Errazionamendua 50. hamarkada hasierara arte egon zen. Ogia salmenta librean jarri zenean, kiloko ogiak 5 pezetan balio zituen. Estraperloko prezioak aipatzen dituzte: ogi barra txikia 3 pezeta, litro olioa 18-20 duro...

  • Mariano Izagirre Lakunza Gose garaia eta jakien prezioak

    Mariano Izagirre Lakunza (1937) Paulo Izagirre Lakunza (1943) Urretxu

    Gerraostean, elikagaiak zer preziotan zeuden eta etxerako zer erosten zen aipatzen dute. Aitak egunean 10-12 ordu egiten zituen lanean, eta, hala ere, dendako gastuei aurre egiten lanak izaten ziren. Hilaren amaieran, aitak soldata kobratutakoan, ama dendara joaten zen zorrak kitatzera. Baserrian ez zuten jateko faltarik, baina kalean...

  • Angeles, Joseba eta Rosario Libra eta erdi haragi

    Joseba Lasa Garmendia (1934) Rosario Lasa Garmendia (1938) Ordizia

    Errazionamendu garaiko kontuak. Rosario eta Joseba joaten ziren harategira erosketak egitera: libra eta erdi ("tres cuarterones") eltzerako haragi eskatzen zuten bederatzi lagunentzako. Errazionamenduko kartila nolakoa zen.

  • 1607 Gose-denboran artoa erreta

    Antonio Zendoia Garmendia (1931) Donostia

    Artoa taloa eginda jaten zen. Bestela, egosi eta morokila jaten zuten esnearekin. Gose-denboran artoa erreta ere jan izan zuen.

  • 1616 Meta barruan ezkutatutako babarruna usteldu zitzaien

    Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia

    Artoa eta babarruna estatuari entregatu behar izaten zitzaion. Garoa itsaso ondotik ekartzen zuten, behiei lo egiteko ohea egiteko. Beraiek meta barruan ezkutatu zuten babarrunez beteriko kutxa bat. Baina ura sartu eta dena usteldu zitzaien.

  • Juanita Zelaia Gerraosteko miseria eta ogi beltza; estraperloa

    Juanita Zelaia Balenziaga (1918) Markina-Xemein

    Gerraosteko miseria. Errazionamendua. Ogi beltza eta txikia. Ondarroan ez zuen goserik pasatu. Estraperloa: errotara gauez, itxi egin zituztelako. Etxean ehotzeko aparatuak. Garia entregatu beharra, etxerako falta arren. Kupoia.

  • Carmen Irusta Kupoa entregatu behar

    Carmen Irusta Alakano (1922) Muxika

    Baserritarrek udaletxean kupoa entregatu behar izaten zuten: garia, artoa... Garia zelan garbitzen zuten.

  • Margarita Plazaola Murua Bizikletan kalera eta Antzuolara esnea edo arto-irina garraiatuz

    Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu

    Baserrian denetik hartzen zen, baina dirua batez ere esnea salduta lortzen zuten. Bizikletan eramaten zuen esnea kalera. Antzuolara ere bizikletan joaten zen taloa egiteko arto-irin bila. Oso arto-irin ona egiten omen zuten. Behorrarekin ere joan izan zen.

  • Seberiana Areizaga Beain Nahiago hotza pasa, besteren egurra hartu baino

    Seberiana Areizaga Beain (1937) Urretxu

    Senarra Obanostik etorri zen; eta bere familiak ez zeukan diru askorik. Egur bila joaten ziren; eta, behin, harriak bota zizkieten, besteren lurretan ari baitziren egurra biltzen.

  • Eusebio Areizaga Beain Baserriko jeneroa nahikoa ez zenean, estraperlora jo behar

    Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu

    Garia eta artoa edukita, ondo moldatzen ziren jateko. Kanpotik zer erosten zuten aipatzen du. Errazionamenduko jeneroarekin ez zuten nahikoa izaten, eta estraperlora jo behar izaten zuten askok. Estraperloko prezioak oso altuak izaten ziren. Olioaren ordez, seboa erabiltzen zuten batzuek.

  • Eusebio Areizaga Beain Estraperloko olioa, dendetan salgai

    Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu

    Estraperloko olioa ia denda gehienetan egoten zen salgai, ezkutuan. Orduko anekdota kontatzen du.