Ekonomia gerraostean
-
Ogia egiten zuen etxean
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
Ogia egiten zuten etxean, gerra ondorenean. Nola egiten zuen azaltzen du. Ur epelarekin legamia urtu, irina bota, masa egin, eta zapi batekin estaltzen zuen; harrotzen zenean, masa goxatu, forma eman eta labera. Ekonomikako labean egiten zuten.
-
Behiak eta txekorrak
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
Behi suitzarrak eta pinttoak zituzten, esne behiak. Arraza nahasketa zegoen. Txekorrak saldu egiten zituzten; aita ibiltzen zen horretan. Andoaingo hiltegira eramaten zituzten. Feriara ere joaten ziren, Hernanira. Tolosako feria. Oinez ibiltzen ziren. Kamioiak gasogenoarekin ibili ziren garai batean, gasolinarik ezean.
-
Gerra ostean, janari gutxi eta eskasa
Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta
Gerra ostean, oso gutxi eta gaizki jaten zuten. Etxean ez zuten egiten ogia. Artoa entregatu behar izaten zuten eta nola-hala moldatzen ziren artoa beraientzat lortzeko.
-
Estraperloan oinarrizko jakiak erosten
Juanita Garmendia Arrieta (1922) Urnieta
Estraperloan olioa, ogi beltza, azukrea... erosten zuten. Emakumeak ibiltzen ziren jenero hura saltzen isilka. Behin, bere postuan isuna ordaindu behar izan zuen platanoen prezioa kartelean jarri ez izanagatik.
-
8 urtera arte gosea ase ezinik
Joxe Makazaga Arruabarrena (1935) Zarautz
Gerra ostean gosea pasa zuen. Orduko anekdotak kontatzen ditu. Garai hartan morokila jaten zuten esnetan bustita; baina Joxek morokila huts-hutsik jaten zuen. Esnea egosi egiten zuten edan aurretik, eta Joxek esnegaina jaten zuen inor konturatu baino lehen.
-
Goseak gerra amaieran
Mariano Ziganda Ostitz (1910) Odieta
Gosea. Cartagenan ere ogi gabe egon ziren. Madrilera heldu zirenean, ogi oso bat eman zioten eta dena jan zuen ekinaldi batean.
-
Kontrabandoan
Florencio Erro (1929) Erroibar
Asko ibili zen kontrabandoan. 25 kiloko "paketak" Urepel aldean hartu eta Agoitz ondoko errepideraino eramaten zituzten. Nylona, puntillak, kobrea... Karabineroei eskupekoa eman ohi zieten.
-
Gerra eta gose denbora
Florencio Erro (1929) Erroibar
Sei edo zazpi urte zituen gerra etorri zenean. Gerra denboran, adineko gizonak behartuta zeuden mugan guardia egitera. Gose denboran irina Urepeletik ekartzen zuten bizkarrean. Urepel Erroibartik bi ordu eta erdira dago.
-
Kontrabandoaz berriro
Florencio Erro (1929) Erroibar
Hegoaldetik Frantziara zaldiak pasatzen zituzten. "Aretxiak", lau hilabete inguruko txahalak ekartzen zituzten handik hona.
-
Gerra eta gose denbora
Luis Iribarren (1928) Erroibar
Hiru urte zituen gerra sortu zenean. Aita ez zen gerrara joan. Beti izaten zen zerbait jateko. Jeneroa errekisatzen zuten, aretxeak (txahalak) ere bai.
-
Kontrabandoan puxka bat ibilia
Luis Iribarren (1928) Erroibar
Pixka bat ibili zen kontrabandoan baina gutxi. Ez daki zer egoten zen "paketen" barruan. "jornaliko" bat ematen zien eta aurrera. Karabineroekin aurkituz gero, bota paketak eta aurrera. Ez zuen langintza horretarako balio.
-
Garo-metan ezkutatzen zuten garia
Juli Larrañaga Garate (1921) Mendaro
Gerra garaian, garia entregatu behar izan zuten eta gero goseak ibili ziren, ez zeukatelako eurentzako lain. Deklaratu egin behar izaten zen zenbat gari hartzen zen, eta errekisatzera ere etortzen ziren. Horregatik, garo-metan ezkutatzen zuten garia. Behin, aitak ontzako urrea ezkutatu omen zuen belar-metan. Horren inguruko pasadizoa.
-
Garia entregatu behar; ogia errazionamenduan
Juli Larrañaga Garate (1921) Mendaro
Garia entregatu egin behar izaten zuten irin-fabrikara. Deklaratu egin behar izaten zuten zenbat gari hartzen zen etxean; eta, errekisatzera ere etortzen zirenez, beldurrez egoten ziren. Ogia errazionamenduan ematen zieten; gogor-gogorra izaten zen. Okinarekin gertatutako pasadizoa.
-
Ogi zuriaren gosez
Juli Larrañaga Garate (1921) Mendaro
Behin, Intxaustiko andreak estraperloko ogi bat eman zion. Asto-otarrean sartu zuen; baina enkargu bat egitera joan, eta ogi erdia falta zitzaiola konturatu zen. Lapurtu zuenak bera izan zela aitortu zion handik denbora batera.
-
Gauez ezkutuan Larruskaingo errotara
Juli Larrañaga Garate (1921) Mendaro
Gerraostean, errotak itxita egon ziren; eta zabalik zeuden apurrak, ondo zainduta. Atxoinzabalera (Bizkaia partera) joaten ziren garia eta artoarekin estraperloan. Gauez ezkutuan ere joaten ziren Larruskaingo errotara. Behin, auzoko batzuek Guardia Zibilekin topo egin zuten; baina errotariak erosita zeuzkan Guardia Zibilak, eta ez zen ezer gertatu.
-
Gerra osteko oroitzapenak
Benita Odriozola Aranberri (1936) Azpeitia
Gerra ondorenaz gogoratzen duena aipatzen du: errazionamendua zegoen; errotak itxita zeuden eta ezin izaten zuten irinik egin; irina egiteko hainbat buelta eman behar izaten zituzten; estraperloan ibiltzen ziren; urtero gari mordoa eman behar izaten zuten baserritarrek...
-
Errazionamenduko janaria
Juli Elizburu Agirre (1939) Jesus Lizarazu Unanue (1936) Zumarraga
Ogia kaletik ekartzen zuten, errazionamendutik, eta oso gogorra izaten zen, oso txarra. Jesusen familiari azukrea ere ematen zieten errazionamenduan, beltz-beltza. Juliren etxean, ordea, sakarina izaten zuten.
-
Garia ira artean ezkutatuta
Jesus Astola Nafarrete (1933) Maria Pilar Astola Nafarrete (1939) Legutio
Ogia etxean egiten zuten. Errazionamendu garaian, aitak iratan eta behien askatan gordetzen zuen entregatu beharreko garia. Guardia zibilak ira piloaren eta gariaren gainean lo egindakoak dira, azpian garia ezkutatuta zegoela jakin barik.
-
Alkoholerako Oromiñoko fielatoa
Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika
Durangotik edari alkoholdunak ekartzeko Oromiño auzoko aldatz hasieran fielatoa zegoen. Txartel bat ematen zizuten eta bertan entregatu behar izaten zuten. Ibarruriko Errafael aguazila bertan egoten zen. Txartela ez zuenari dena konfiskatu eta gero enkantea egiten ei zen, baina Carlosek ez zuen sekula enkante baten berri ere izan.
-
Gerrak ekarritako komeriak
Migel Arratibel Dorronsoro (1930) Zumarraga
1936rako, Ataundik Tolosara joanak ziren bizitzera. Gerra ostean, aita lanetik bota egin zuten, arrazoi politikoengatik. Orduan, aurrera ateratzeko nola moldatu ziren azaltzen du.