Ekonomia gerraostean
-
Kontrabandoari muga zabalik
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Bilbon urte bete egin ostean Erratzun izan zen Juan soldadutza egiten, eta mendiko muga zaintzea egokitu ohi zitzaien, baina kontrabandoan zebilen jendea ez zuten geratzen. Zaintzaileen eta kontrabandisten artean tratuak egiten ziren eta ez omen zen arazo handirik izaten.
-
Babarrunak ezkutatzen
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Errazionamendu garaian, baserritarrek hainbat elikagai entregatu behar izaten zituzten. Borda Berrin babarrun asko egiten zuten, eta parte bat ezkutatzea erabaki zuten, ez entregatu behar izateko.
-
Gerraostean gosea
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Gerraostean Andoaingo errota biak itxi zituzten, eta Itsasondoraino joan behar izaten zuten irina bila, trenean ekartzeko gero. Baina irina etxeratzea ez zen libre, eta trenean garraiatutakoa zaindariek harrapatuz gero, kendu egiten zuten. Ezkutuan ibili beharra zegoen. Beste aukera bat etxeko tresneriarekin artoa txikitzen saiatzea zen, baina emaitza ez zen izaten errotan lortzen zen bera.
-
Ogia ala harria?
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Errazionamenduko ogiaz ongi akordatzen da Juan. Harria baino gogorragoa zela dio. Hamalau urte bete arte oso jale txarra izan zen Juan. Eskerrak amak Donostiatik ogi txuria ekartzen zion tarteka.
-
Morokiloa
Maria Dolores Arruabarrena Arruti (1935) Andoain
Gerraostean jaki gutxi izaten zen, eta errazionamendua, gainera. Maria Doloresek gogoan du beren etxean "morokiloa" nola egiten zuten.
-
Gerraosteko errazionamendua
Mikela Ansa Goenaga (1926) Andoain
Gerra hasi zenean, 15 egunean ez ziren etxetik atera. Gerraostean oliorik ez zen. Errazionamendua. Baserritarrek ekoiztutakoaren zati bat udaletxera eraman behar zuten. Ogia txarra zen. Boniatoak. Babarrunei esnegaina botatzen zieten, olioaren faltan.
-
Ogirik ez, eta taloa
Mikela Ansa Goenaga (1926) Andoain
Ogirik ez zegoen gerraostean. Etxean artoa izan arren, errotak itxita zeuden. Zizurkilera joan zen anaia, gauez. Kontrabandoko irina. Taloekin aspertu ere egin ziren. Txerria hiltzen zuten. Bakarra hil zitekeen gerraostean, baina bi hildako urteak izan ziren.
-
Gerra ostean sagar txortenak eta laranja azalak jateko prest
Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain
Gerra ostean janari falta zegoen eta gosea pasa zuten. Ama 30 urte ingururekin alargun gelditu zen 5 seme-alabarekin. Ez zuen inolako diru-laguntzarik izan eta zuten denda txikiarekin ateratzen ziren aurrera. Eguberrietan amonaren etxean elkartzen ziren. Konpota egiten zuen amonak, eta mutikoak zain egoten ziren sagar txortenak jateko. Txerriak jaten zituen gauzak ere jaten omen zituzten, laranja azala, esaterako.
-
Gerra ostean esnearen ordez ura; "morokillua"
Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain
Gerra ostean janari falta zegoen eta dendetan ere dena gastatu zen. Batzuetan esnerik ere ez zuten izaten eta ura erabiltzen zuten esnearen ordez. Kafea txikitzekoarekin artoa txikitu eta "morokillua" esaten zioena egiten zuten. "Pan de higo" ere izaten zuten. Antzerkiak egiten zituzten lagun artean. Behin zozketa batean untxi bat tokatu zitzaien. honen inguruko azalpenak.
-
1940-50eko gosetean 'Caritas'ekin behartsuei laguntzen
Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain
1940-50 bitartean gosete handia izan zen. Ordurako Caritas bazen eta bera ere laguntzen ibiltzen zen. Amerikarrek esne-hautsa eta gazta lata handiak bidaltzen omen zituzten. Esne-hautsa labadoran uretara botata egiten omen zuten esnea. Beharra zuen jendeari banatzen zioten gero jatekoa edo esnea. Sei urte inguru egin zituen boluntario gisa.
-
Guardia zibila tren txikiaren zain
Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain
Beraiek baserrian nahiko ondo moldatzen ziren, eta ez zuten tren txikiko jenerorik hartu behar izaten. Guardia zibilak adi egoten ziren tren txikia iristen zenean.
-
Janaria apreziatzeko onena gosea
Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain
Gerra ostean, taloa jaten zuten beti, batzuetan esnearekin. Gosea zegoenez, gehiago apreziatzen zuten jaten zutena.
-
Goseari aurre egiteko pribilegioa
Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain
Etxean babarrunak jaten zituzten egunero. Gaztainak ere jaten zituzten. Gose handirik ez zuten pasa beraiek, baina badago gosez hil zenik.
-
Gose garaian katuak harrapatzen zituzten jateko
Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain
Etxe atzealdean patioa zuten. Untxiak izaten zituzten patioan. Arratoiak ere ugari ibiltzen ziren eta batzuetan inguruetan zebiltzan katuak ere ez ziren ausartzen arratoi artera joaten, zuten tamainagatik. Beraiek gerra ostean gosea pasa zuten eta zenbaitetan katuak harrapatzen zituzten jateko. Katuak harrapatzeko nolako tranpak jartzen zituzten azaltzen du. Arratoi tranpak.
-
Errota itxita, eta estraperloko irina
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
13 senide ziren, eta jende asko etxean. Gerra ondorena gogorra izan zen. Andoainen errota prezintatu egin zuten. Estraperloko irina. Nafarroara joan zen anaia behin errotara, ingurukoak itxita zeudelako. Bidasoako trenean joan zen, Irundik Elizondo aldera. Garia ere ehotzen zuten.
-
Babarruna entregatu beharra
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
Gerra bukatu eta bi-hiru urtera hasi zen gosea. Babarruna eta artoa entregatu behar izaten zuten; batzuek erosi egin behar izaten zuten, entregatzeko. Arrautzak ere eraman behar zituzten. Babarruna saltzea ez zen libre.
-
Kaletarrak baserrira, janari bila
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
Kalean gose handiagoa pasa zuten. Txalekoarekin joaten ziren baserrira, babarrunez betetzeko, eta gabardina jarri gainetik.
-
Ogia erostea ere ez zen libre
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
1952-1953 arte ogia erostea ere ez zen libre. Donostiara joaten zen lanera, 1949an. Errekarderak sal-erosketan ibiltzen ziren, eta ogia eramaten zuten trenean. Karabineroak agertuz gero, zakuak trenetik behera botatzen zituzten.
-
Estraperlokoa zen ia dena
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
Estraperloko olioa garesti zegoen. Nafarroatik harria ekartzen zuten kamioiek, eta harri tartean irina. Bizikletan joaten zen bera aurretik, guardia zibilik ote zen ikusteko.
-
Oliorik ezean, esnegaina
Bitoriano Ansa Goenaga (1930) Andoain
Oliorik ezean zer erabiltzen zuten janaria prestatzeko. Manteka, seboa eta esnegaina. Babarrunak esnegainarekin.