Ekonomia gerraostean
-
Bizikletan kalera eta Antzuolara esnea edo arto-irina garraiatuz
Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu
Baserrian denetik hartzen zen, baina dirua batez ere esnea salduta lortzen zuten. Bizikletan eramaten zuen esnea kalera. Antzuolara ere bizikletan joaten zen taloa egiteko arto-irin bila. Oso arto-irin ona egiten omen zuten. Behorrarekin ere joan izan zen.
-
Nahiago hotza pasa, besteren egurra hartu baino
Seberiana Areizaga Beain (1937) Urretxu
Senarra Obanostik etorri zen; eta bere familiak ez zeukan diru askorik. Egur bila joaten ziren; eta, behin, harriak bota zizkieten, besteren lurretan ari baitziren egurra biltzen.
-
Baserriko jeneroa nahikoa ez zenean, estraperlora jo behar
Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu
Garia eta artoa edukita, ondo moldatzen ziren jateko. Kanpotik zer erosten zuten aipatzen du. Errazionamenduko jeneroarekin ez zuten nahikoa izaten, eta estraperlora jo behar izaten zuten askok. Estraperloko prezioak oso altuak izaten ziren. Olioaren ordez, seboa erabiltzen zuten batzuek.
-
Estraperloko olioa, dendetan salgai
Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu
Estraperloko olioa ia denda gehienetan egoten zen salgai, ezkutuan. Orduko anekdota kontatzen du.
-
Kaleko jendea baserrietara, goseari aurre egiteko
Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu
Estraperloan erosteko dirua nondik lortzen zuten azaltzen du. Urtean txerri bat eta bi ardi hiltzen zituzten. Baserrian, ondo moldatzen ziren jateko. Kaleko jendeak, ordea, komeria handiagoak izaten zituen, eta baserrietara joan behar izaten zuen.
-
Errazionamendu garaiko sistemaren kontraesanak
Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu
Errazionamenduari buruz hitz egiten du: legez, jeneroa entregatu egin behar izaten zuten baserritarrek, beraien lursailen tamainaren arabera. Urte batean, beraien etxean, baba gorria erosi egin behar izan zuten, udaletxeari eskatutakoa entregatu ahal izateko.
-
Txahala ezkutatzeko komeriak
Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu
Errazionamendu garaian, baserritarren txahalak kontrolatuta egoten ziren. Behin, aitari gertatutako anekdota kontatzen du.
-
Baserriari esker, aurrera errazionamendu garaian
Eusebio Areizaga Beain (1935) Urretxu
Txerria eta ardiak hiltzen zituzten etxean, eta urte osoan horri esker moldatzen ziren. Baratzeko jeneroak ere laguntzen zien familia aurrera ateratzen.
-
Errazionamenduari, "sorramiento"
Jexuxa Salegi Oruesagasti (1921) Urretxu
Errazionamendua iristen zenean, erdaraz ematen zuten horren berri udaletxeko langileek. Aitak euskaraz egiteko, errieta egiten zuen. Lehengusu txikiak, oraindik erdaraz ez zekien, eta "sorramiento" deitzen zion errazionamenduari.
-
Gose garaia izanda ere, jatun txarra
Asun Guridi Ugalde (1937) Urretxu
Beraiek, etxean, ez zuten goserik pasa, gurasoek beti izan baitzuten lursailen bat, hango uztari esker bizitzeko. Asun ez zen jatun ona umetan.
-
Errazionamendu garaiko jatekoa eta kapritxoak
Nati Garmendia Ubillos (1929) Urnieta
Gerra ostean, gosea etorri zen; baina beraiek ondo moldatu ziren, nahiz eta kapritxorik ez izan. Tabernan, batzuek ogi zuria jaten zuten; eta, alde egitean, haiek utzitako apurrak jaten zituzten. Errazionamendua eta kartila eguneroko kontua ziren. Lehen, dilisten arteko harriak kentzen ibiltzen ziren, dilistak jan aurretik.
-
Estraperlo kontuak
Luzia Larraza Aramendi (1934) Urretxu
Estraperlo garaiko kontuak. Herriko jendea Altsasura joaten zen Norteko trenean patata bila. Bueltakoan, ordea, inspektoreek arrapatu eta jeneroa kentzen zien. Emakume bati gertatutakoa kontatzen du.
-
Guardia zibilak eta etxe-ordeko gari-zakuak
Luzia Larraza Aramendi (1934) Urretxu
Herrian zeuden guardia zibilekin zer harreman zuten kontatzen du. Lizatxu errotan neskame egon zen garaian, etxe-ordean estraperloko garaia ezkutatzen zuten lastoarekin tapatuta. Errekako urak hazita zetozen batean, gari-zakuak ateratzen ari zirela guardia zibilak agertu eta zakuak ateratzen lagundu zien. Haiek ez zekiten estraperloko garia zenik.
-
Oliorik ez eta irina ere gutxi
Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia
Gerra ondorenean bizimodua asko aldatu zen. Dena kentzen zieten eta jateko errazionamendua zuten. Ez zuten oliorik eta esnearen esnegaina erabiltzen zuten. Orduan ez zuten uste inoiz lehengora bueltatuko zirenik. Bere amak Errotazarretik ogi pixka bat ekartzen zuen. Artoa ere Errotazarrera eramaten zuten irina egiteko, baina zati handia kentzen zien bertan. Horregatik hasi ziren etxeko makinarekin morokila egiten.
-
Eskean ibiltzen zirenak
Pilar Garaiburu Beloki (1914) Amasa-Villabona
Sukaldeko ateak irekita egoten zirenez, limosna eske bertaraino sartzen ziren. Inguruko herrietako jendea izaten zen eskean ibiltzen zirenak. Fraide eta mojak eskean ikustea ere ohikoa zen.
-
Estraperloagatik batzuetan isuna bai eta besteetan ez
Axun Atxaga Fernandez (1939) Maria Josefa Atxaga Fernandez (1926) Urnieta
Patata asko izaten zuten baserrian, eta Donostiara saltzera zihoan batean, Mariari erori egin zitzaizkion; hura estraperloa izan arren, eta poliziak inguruan izan arren, ez zioten isunik jarri. Auzoko bati, ordea, bai jarri zioten isuna. Donostiatik marmitatan ogia ekartzen zuten etxera estraperloan; olioa ere ekartzen zuten hala.
-
Gose garaian kafea, tabakoa eta olioa etxean
Axun Atxaga Fernandez (1939) Maria Josefa Atxaga Fernandez (1926) Urnieta
Olioa estraperloan lortzen zuten. Ez dute inoiz olio faltarik izan eta kafea ere soberan izan dute. Tabakoa errazionamenduan ekartzen zuten, anaia erretzaile amorratua baitzen. Behin Axuni dirua ostu zioten; emakume batek dirua nola gordetzen zuen aipatzen dute.
-
Jeneroa entregatu behar udaletxean
Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika
Baserritarrek jeneroa entregatu behar izaten zuten udaletxean: patata, indaba, garia... Baserriaren tamainaren arabera ematen zen jeneroa, baina ez zioten kasurik egiten senide kopuruari.
-
Gose denboran baserrietan goserik ez
Fernando San Sebastian Esnaola (1933) Urnieta
Artoa hazienden janari gisa zein arto-irina egin eta talotarako erabiltzen zen. Gerraosteko ogi janezinaren kontuak. Baserrian taloa eta esnea janez konpontzen ziren baina kaletarrek gose latza pasatzen zuten. Kaletik baserrira etortzen zen jendea lanera jan apur baten truke.
-
Kaletarrak baserrira lanera janari truke
Fernando San Sebastian Esnaola (1933) Urnieta
Etxeko lanak etxekoen artean egiten ziren. Bidegintza izaten zen auzolan bakarra. Kaleko zenbait emakume babarrun biltzera eta artoa zuritzera etorri ohi zen baserrietara. Gizonak ere bai patata ateratzera.