Ekonomia gerraostean
-
Soldata amari eman behar
Jabier Goenaga Aiestaran (1925) Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia (1925) Tolosa
Irabazitako dirua amari eman behar izaten zitzaion. Jabierrek 4.90 irabazten zuen eta Maria Eugeniaren lehen soldata asteko 21 pezetakoa izan zen. 14 urterekin hasi ziren lanean.
-
Jangela soziala
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Tolosako jangela sozialari, 'auxilio sozial'-ari buruz hitz egiten du. Alargunak, gerran desagertutakoen senideak, umeak... joan ohi ziren jangela horretara. Mariani leihotik egoten omen zen jangelara begira. Jangelako gorabeherak kontatzen ditu: umeei eskuak garbitzeko eskatzen zien, jan aurretik errizino-olio koilarakada bat ematen zien, jateko zerbait zuria ematen zien...
-
'Auxilio sozial', 'gota de leche' eta Gurutze Gorria
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Rondilla kalean zeuden 'auxilio sozial', 'gota de leche' eta Gurutze Gorriko laguntza zerbitzuak. Medikuek dohainik ematen zuten zerbitzua Gurutze Gorrian; medikuak derrigortuta zeuden astean behin han zerbitzua ematera.
-
Baserritarren esnea entregatu behar
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Baserritarrak behartuta zeuden litro bat esne "gota de leche"-n entregatzera. Baserritarrak jeneroarekin herrira sartzerako, "arbitrios" izeneko kaxeta batean zergak ordaindu eta esnea utzi behar izaten zuten; kaxeta hori non zegoen kontatzen du.
-
Emakumeak paper-fabrikara
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Gerra ondoren, emakume askok egiten zuen lan SAM paper-fabrikan. Lanean ziren bitartean, emakume horien haurrak 'Siervas de Jesus' babes-etxean zaintzen zituzten.
-
Gerrako umezurtz eta alargunak
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Gerrako kontuak. Gerran aita eta senarra galdu zuten umezurtz eta alargunei buruz hitz egiten du. Jangela sozial eta 'gota de leche'-n jaten eman ohi zien. Okindegietan, ogia ematen zien.
-
Olur litografia eta gizarte zerbitzuak
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
16 urte zituela, Olur litografian aritu zen lanean. Han lanean zebilela, gizarte zerbitzuetan laguntzeko agindua eman zioten. Gizarte zerbitzuetara joaten ez bazen, astean irabazten zituen 37 pezetatatik bost kenduko zizkiotela esan zioten. Marianiren ama karlista zen, eta ez zion utzi falangisten gizarte zerbitzuetara joaten. Gauzak horrela, lana utzi behar izan zuen.
-
Mutilentzat, falangea edo arte eta lanbide eskola
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Diktadura garaiari buruz ari da. Senarra eta anaia 14 urterekin hasi ziren lanean. Lantegien izenak aipatzen ditu. Lanetik ateratakoan, mutilek falangera edo arte eta lanbide eskolara joan behar izaten zuten. Marianiren senarra falangera joan zen, eta han musika ikasi zuen. Anaia, berriz, arte eta lanbide eskolan ibili zen.
-
Josten ikastera
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Diktadura garaiari buruz ari da. Mariani ez zen Sección Femeninara joan, baina jostun batekin ikasi zuen josten. Zer lan egiten zituzten kontatzen du. Emakumeak etxekoandre ona izaten ikasi behar zuela dio.
-
Ezkondu eta gero, lana utzi behar
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Diktadura garaiari buruz ari da. Neskak 14 urterako lanean hasten ziren. Behin ezkondu ondoren, lana utzi ohi zuten. Lana uzteagatik propina jasotzen zuten; derrigortuta uzten omen zuten lana.
-
Alargunak eta eskaleak
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Diktadura garaiari buruz ari da. Emakume ezkonduek ezin zuten etxetik kanpo lanik egin. Alargunek, desagertutakoen emazteek eta pobreek zuten lanean edota eskean ibiltzeko baimena. Eskean aritzen ziren emakumeei buruz hitz egiten du.
-
Ogia egiten hasi zirenekoa
Juana Lasa Jauregi (1929) Tolosa
Baserrian eta baserritik bizi ziren aldabarrak. Gerra garaian behera egin zuen bizimoduak, eta orduan hasi ziren, esaterako, ogia erosi ordez etxean egiten, eta horretarako kontrabandoan ere bai.
-
Gerraosteko janaria
Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa
Gerraostea gogorra izan zen: gosea etorri zen; olioa oso garestia zen; esnea erabiltzen zuten janaria gozatzeko; txerriaren seboa okasio berezietarako gordetzen zuten... Seboa non gordetzen zuten azaltzen du.
-
Gerra osteko elikadura
Pakito Txintxurreta Larrañaga (1935) Tolosa
Gerra ostean ez zuten goserik pasa etxean: beraiek egiten zuten ogia, arto-zopak eta taloak jaten zituzten... Arto-zopak nola prestatzen diren azaltzen du. Txerria bazeukaten eta noizean behin hiltzen zuten bat. Etxean zer abere izaten zituzten aipatzen du.
-
Kaletarrak gaztainak eta egurra biltzera
Antonio Gorostidi Etxaleku (1931) Tolosa
Gerra osteko gose urteetan gaztainak eta egurra biltzera etortzen ziren kaletarrak. Anima Egunetik aurrera (azaroak 2) eskubidea zuten batu gabeko gaztainak hartzeko. Dena dela, ez zieten errieta handirik egiten bestela ere, egoeraren latzaz jabetuta.
-
Kalean, gosea; baserrian, lana
Joxe Mari Iraola Olano (1929) Tolosa
Kalekoen eta baserrikoen arteko diferentziak. Baserrian ez zen jatekorik falta izaten, baina lana gogotik egin behar izaten zen.
-
Eskale ugari
Joxe Mari Iraola Olano (1929) Tolosa
Gerra ondorenean, kaleko jendea eskean ibiltzen zen baserriz baserri. Zakua bizkarrean hartuta ibili ohi zen jendea eskean. Astean, hiru-lau eskale joan ohi ziren baserrira.
-
Estraperloan abere sendoa behar
Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa
Estraperloan asto koskor batekin ibiltzen zen. Abere sendoa eta indartsua behar izaten zuen, baina astoarekin konformatu behar izan zuen. Konformismoari buruzko gogoeta egiten du.
-
Gerraostean goserik ez zuten pasa
Valentina Jauregi Maiza (1930) Tolosa
Gerraostean ez zuten goserik pasa, ondo moldatzen baitziren zeukaten janariarekin. Igandetan janari berezia jaten saiatzen ziren: garbantzuak, paella...
-
Gerraosteko gosea
Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia
Gerraostean, jendeak estutasunak pasa zituen.