Ekonomia gerraostean

  • Elena Etxebeste Francoren bisitak ogi gehiago eta hobea ekarri

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Gerraostearekin batera, garai gogorrak etorri ziren. Janari gutxi egon zen. Abuztuan, baina, Franco Donostiara etortzen zenean, ogi gehiago eta hobea izaten zuten.

  • Elena Etxebeste Kupoa entregatu behar zeneko komeriak

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Gerra ostean, janaria lortzeko nola moldatzen ziren azaltzen du Elenak. Garai hartan, guardia zibila etortzen zen entregatu beharreko kupoaren bila. Orduan pasatako komeriak kontatzen ditu.

  • Gregorio Etxeberria Gerra osteko goseari eusten

    Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia

    Gerra ostean gosea pasa zuten, baina nahiko ondo egon ziren beste batzuen aldean. Ogia eta olioa aberastasun handia ziren orduan.

  • Jose Ramon Yarzabal Gerra ostean, gosea: bat eta handia

    Jose Ramon Yarzabal Salaberria (1930) Pasaia

    Gerra ostean, gosea pasa zuten: bat eta handia. Baserriko jeneroa entregatu egin behar izaten zuten.

  • Eugenio Zabala Olazabal Gauez, errotara

    Eugenio Zabala Olazabal (1933) Tolosa

    Gerra ondorenean, errotak itxita zeuden. Gauez joan ohi ziren errotara; guardia zibilak guardia amaitu ondoren. Lasta-balak erabiltzen zituzten bidea argitzeko.

  • Elena Etxebeste Oiartzungo errotara

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Oiartzungo errota batera eramaten zute artoa ehotzera. Baserritar bakoitzak kartila batekin joan behar izaten zuen, eta hura errotan erakutsi egin behar izaten zen; gero, bertan apuntatzen zuten jasotako irin kopurua. Oiartzungo errotara bidean, guardia zibilek kontrola jarri ohi zuten jakineko tokian: astoarekin joaten zirenena, kontrola pasatu behar izaten zen; "isilketan" joanez gero, oinez, bidezidor batetik egin ohi zuten joan-etorria.

  • Gregori Goitia Ogi gosea

    Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio

    Gerra garaian ogi eskasia zegoen. Aulestiraino joaten zen ogi bila. Mendexatik zetorren esnedunak arto-irina ekartzen zien taloak egin ahal izateko. Horrekin lotutako anekdota bat kontatzen du, amamaren ezkutuan orea egin zuenekoa.

  • Gregori Goitia Gose garaia

    Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio

    Gerra garaian, gura beste arroz jan zuten. Eliza atzean jaten zuten, bikarioaren etxean.

  • Gregori Goitia Errazionamendua Arranegian eta jantokia bikariotzan

    Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio

    Errazionamendua Arranegian hartzen zuten. Aita-eta alde eginda egon zirenean, bikarioaren etxeko jantokira joaten ziren

  • Ramoni Legorburu Errazionamendua, estraperloa eta erregistroak

    Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia

    Errazionamendua nola izaten zen azaltzen dute: tiket batzuk ematen zituzten, eta haiekin dendara joan behar izaten zuten jaki bila. Baserrian artoa eta garia biltzen zutenean, hainbesteko bat udaletxean entregatu behar izaten zuten: "ia ez zitzaigun geratzen etxerako ezer ere". Udalean lana egiten zuen gizon bat etxeko laguna zen, eta hark abisua ematen zien guardia zibilak erregistroa egitera noiz joango ziren: horrela, gauzak gorde egiten zituzten. Ramoni eta Maria Jesusen ama txikuriarekin ibiltzen zen estraperloan.

  • Ramoni Legorburu Jana bai, baina aukeran ez

    Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia

    Arrautzak saldu egiten zituzten, eta ateratako diruarekin kalean zerbait erosi ohi zuten etxerako. Ez zuten nahi beste arratza jaten, baina ez zuten goserik pasa. Udaletxean uztatik jasotakoaren hainbesteko bat entregatu behar izaten zuten; etxerako ez zen behar adina baba geratzen beti.

  • Bitoria Aboitiz Gerran janari faltarik ez

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Beraiek ez zuten jateko arazorik izan gerra garaian; izan ere, beraien ama baserritarra zen eta handik ekartzen zuten patata, esnea... Gainera, ez ziren luzaroan egon ezkutatuta eta ez zuten inolako faltarik igarri.

  • Mertxe Pagoaga Errazionamendua; "tipo único" tela

    Mertxe Pagoaga Etxaburu (1929) Lekeitio

    Gerraostean jende asko ibili zen estraperloan. Errazionamendura txarteltxoarekin joaten ziren, eta hura bukatu ostean, berriaren bila joan behar izaten zen udaletxera. Tela hartzeko ere ilara egin behar izaten zen. Tela "tipo único" zen, zeru kolorekoa, Hijas de María kongregazioren kolorekoa.

  • Jose Eiguren Gerraostea: gosea, errazionamendua, estraperloa

    Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio

    Gerraostean, jendeak gosea pasatu zuen Lekeition. Baserritarrei sagarrak osten zizkieten. "Auxilio social"en, Marinan eta "Nautica"n ematen zuten errazionamendua. Estraperloa dirudunek kontrolatzen zutela dio, horretarako dirua behar zen-eta; harakinak-eta ibiltzen ziren estraperlista.

  • Jose Eiguren Irina lortzeko zailtasunak

    Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio

    Errotak gerraostean zarratuta egon ziren. Markinan zegoen errota handi bat eta bertara joaten ziren; oinez joaten ziren eta telazko poltsa batzuetan ekartzen zuten irina. Oleta goian Guardia Zibilak egoten ziren, eta askotan kendu egiten zieten.

  • Pedro Juan Akarregi Hondoratutako ontziko gomekin aberastu

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerrako gomaz beteriko ontzi bat hondoratu zuten. Lekeitio eta inguruko hainbat ontzi hurbildu ziren bertara gomak batzera. Beraiek, hiru ontziren artean, 60 tona jaso zituzten. Jende asko aberastu ei zen. 15 pezetatan saldu zuten kiloa; estraperloan, ordea, 300 pezetatan. Estrella del cielo ontzia diru horrekin erosi zuten.

  • Faustino Garatea Ume eta gazte denbora txarra pasatutakoa

    Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio

    Gerraosteko miseriak: janik ez, zorriak, botikak falta... Ume-denbora eta gazte-denbora txarra pasatu zuen. Gerraosteko gabeziek asko iraun zuten. Frantzia eta Alemania askoz ere azkarrago eta hobeto errekuperatu ziren beren gerratik.

  • Faustino Garatea Baserritarrei esker iraun zuten gose denboran

    Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio

    Errazionamendu kartillaz ondo gogoratzen da. Azukre beltza ematen zuten, findu gabekoa. Eskerrak baserritarrei. Garia denek hartzen zuten; ogia eta esnea ekartzen zuten, arrainaren eta diru apur baten trukean. Zezina ere egiten zen baserrietan, gatza emandako okela.

  • Manuel Galarraga 14 urterekin bankura lanera

    Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze

    14 urterekin "Banco Guipuzcoano"an hasi zen lanean. "Ex combatientes" eta "ex cautivos"entzat omen ziren orduan bankuetako lanpostuak. Posta jaso, mandatuak egin eta antzeko lanak ziren Manuelen betebeharrak.

  • Manuel Galarraga Gerraostean janaririk ez; kanoi lantegiko ekonomatoa

    Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze

    Gerraostean baserrietara joaten ziren arto eta gari eske. Gero errotan irinagatik trukatzen zuten. Kanoi lantegiak ekonomatoa jarri zuen bertako langileentzako. Errazionamenduko ogia oso txarra zen jateko.