Ekonomia gerraostean

  • Maite Munarriz Gerra garaian Donostian babes

    Maite Munarriz Cordero (1928) Lezo

    Gerra garaian haurra zen Maite eta ez du gauza askorik gogoan. Amaren ahizpari esker Donostiako familia dirudun baten etxean gordeta egon omen ziren. Gerraosteko goseteari buruz galdetu eta errazionamenduko liburuxka oraindik etxean duela dio.

  • Mikel Salaberria Lezoko janari dendak

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Lezoko janari dendak eta harategiak aipatzen ditu. Errenteriara ere joaten ziren noizean behin, azokara. Dendan zorra uztea ohikoa zen.

  • Pedro Arrue Aizpurua Albizturreko babarrunak Madrilen

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Baserrian artoa, babarruna eta garia zituzten. Beranduago gauza gehiago sartu zituzten, baina hiru horiek oinarrizkoak ziren taloak eta ogia egiteko. Behin, aitari entzun zion Madrilen Albizturreko babarrunak saltzen zituztela.

  • Pedro Arrue Aizpurua Babarruna artoarekin nahasten zuten

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Babarrunak artoarekin batera nahasten zituzten baratzean. Maiatzean landatzen ziren hauek. Hauek ereiteko lurra nola prestatzen zuten kontatzen du Pedrok. Goldea, esaterako, garia ereiteko erabitzen zuten gehienbat.

  • Pedro Arrue Aizpurua Nola ereiten zenuten?

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Pedrok baratzean aleak nola ereiten zituzten kontatzen du.

  • Pedro Arrue Aizpurua Babarruna urrian jasotzen zen

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Babarruna eguraldi lehorra zenean jasotzen zuten, urrian. Ondoren lehortzen uzten zituzten, eta gero saldu.

  • Pedro Arrue Aizpurua Dirua behar zenean, babarruna saldu

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Etxerako alerik txikienak uzten zituzten, handienak saltzeko. Hasiera batean neurrira saltzen zen, ez pisura. Lakaria erabiltzen zuten Pedrok eta familiak neurri gisa.

  • Pedro Arrue Aizpurua Garia azaroan

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Artoak eta babarrunak egon ziren lurrean bertan landatzen zuten garia. Honek lan gutxiago ematen zuen. Garia nola jasotzen zuten azaltzen du Pedrok.

  • Pedro Arrue Aizpurua Patata, erremolatxa eta arbia

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Soroan patata, erremolatxa eta arbia ere bazuten. Arbia nola ereiten zuten azaltzen du Pedrok pasarte honetan.

  • Pedro Arrue Aizpurua Arbia nola atera

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Elurra egiten zuenean arbia lurretik nola ateratzen zuten kontatzen du Pedrok pasarte honetan.

  • Pedro Arrue Aizpurua Egunero babarrunak bazkaltzeko

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Letxuga, tipula, bainak... zituzten baratzean. Letxugari azukrea botatzen zioten jateko garaian. Egunerokotasunean, esnea, taloa, urdaia... gosaltzen zituzten. Babarrunak jaten zituzten bazkaltzeko, aza eta urdailarekin.

  • Pedro Arrue Aizpurua Baserrian bizitzea abantaila bat zen

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Goserik ez pasatzeko, baserrian bizitzea abantaila bat izaten zen garai haietan. Horregatik, zenbait kaletarrek lurrak erosi eta patatak erein zituzten, jatekoa izan zezaten.

  • Pedro Arrue Aizpurua Gerra ostean jendea eskean

    Pedro Arrue Aizpurua (1927) Albiztur

    Eskean ibiltzen ziren zenbait janari eskean, askotan ijitoak izaten ziren. Ijito batzuk, ordea, euskaldunak izaten ziren.

  • Gerraostean, irinaren debekua

    Asuncion Razkin Imaz (1926) Etxarri Aranatz

    Gerra ondorengo garaia oso gogorra izan zen. Nekazariak ez zirenek okerrago pasa zuten. Irinik gabe egon ziren, debekatuta zegoen irina izatea, eta inguruko errotak itxi zituzten. Ataungo errotara joaten ziren irin bila estraperloan. Bidean guardia zibila egoten zen.

  • Errazionamendua

    Asuncion Razkin Imaz (1926) Etxarri Aranatz

    Errazionamendu garaian janaria okindegietan banatzen zuten. Ilara handiak egiten ziren argitzerako. Kartila batzuk zituzten eta bertan apuntatzen zuten. Azukrea, arrautzak, olioa... ematen zituzten.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerraostean Eibarrera itzulera

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Eibar

    Gerraostean Eibarrera iritsi zenean Asunek bizi izandakoa kontatzen du. Izebaren etxera joan behar izan ziren beraien etxea sutan zegoelako.

  • Asun Anguera Illarramendi Gerraostean urte txarrenak

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra bukatu zenean bizi izandako gose eta momentu txarrak gogoratzen dituzte. Gerra bukatu arren normaltasunera itzultzeko urte gehiago pasa behar izan ziren. Asun jateko lapurretak eta fabrika martxan jartzeko Jose makinen bila ibili behar izan ziren. Gosea zutenez edozer jaten zutela azaltzen dute.

  • Gariaren kontrola

    Juan Flores Galarza (1926) Etxarri Aranatz

    Talo asko jaten zuten. Garai hartan garia kontrolaturik zegoen, eta kendu egiten zieten.

  • Gerra garaiko kontuak I

    Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz

    Gerra ondoren urtero garia, artoa, babarrunak... kentzen zizkieten. Ez zieten uzten Gipuzkoara pasatzen. 10etan korneta jotzen zuten, eta ezin ziren etxetik atera. Soldaduak etxeetan egoten ziren lotan.

  • Estraperloa

    Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz

    Estraperloan guardia zibilek Arbizuko gizon bat hil zuten.