Ekonomia gerraostean
-
Guardia zibilarekin arazoak errotan
Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia
Taloak egiten zituen berak. Errotan irina eta ogia egiten zuten. Guardia zibilarekin estraperlo garaian izandako gorabehera bat kontatzen du.
-
Zilarrezko txanponak gorde
Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia
Zilarrezko txanponak entregatu beharra etorri zen, baina amak gordetzea eta ez entregatzea lortu zuen. Emakume gogorra omen zen.
-
Beasaingo fabrikak ekarritako dirua
Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia
Beasaingo fabrikak ekarri zuen dirua herrira. Gerra garaian, fabrika hartan lan asko sortu zen, bonbak egiteko. Diru harekin, jendeak zer egiten zuen azaltzen du.
-
Oporretara Ataungo baserrira
Maria Rosario Mujika Imaz (1934) Ordizia
Oporretan Ataungo baserrira joaten zen eta baserriko lanetan aritzen zen. Ogia etxean egiten zuten eta nola egiten zuten azaltzen du; 8-10 egunerako egiten zuten ogia. Ogi beltza txikia zela ezagutu zuen. Ez zuten goserik sekula pasa amak baserritar eta artzainei arropa egiten zien eta trukean jakiekin ordaintzen baitzien. Amarengandik jaso zuen josteko zaletasuna.
-
Eguneroko jakiak; angulak merke-merke
Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia
11-12 urte zituela gerra amaitu zen eta gosetea etorri zen orduan. Etxean behiak izaten zituzten, baina maizterrak ziren. Ekonomikan ogia egiten zuen amak. 12-14 lagun elkartzen ziren etxean eta gaztaina, talo eta sagardo nahikoa izaten zuten. Otorduetan barazkiak eta potajea jaten zuten eta igandeetan garbantzuak ziren jaki berezi. Arrain ugari izaten zen eta kalitate onekoa. Angulak merke izaten ziren; arrainen bat erosiz gero, eskukada angula oparitzen zuten.
-
Ordiziako lantegiak
Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia
Ordiziako lantegi ezberdinak aipatzen ditu. CAF lantegiaren eraginez kanpotar ugari etorri zen Ordiziara bizitzera.
-
Gerra garaian, gose handia
Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia
Gerraostean, gosea pasa zuten; errazionamendua zegoen orduan. Otorduetako jakiak zein izaten ziren azaltzen du; ez zuten afaltzen.
-
Anaiarekin garraio lanetan
Joxe Mari Etxabe Goikoetxea (1930) Zumaia
Anaia eta biak kamioiarekin "Transportes Pesa"-n hasi ziren lanean eta 20 urtez ibili zen bertan. Denetik eramaten zuten, masila eta kafea, esaterako. Eskuz egiten zuten kamioiko jeneroaren hustuketa. Irunen, Donostian eta Bilbon ibiltzen ziren.
-
13 urterekin Otto Holke lantegian peoi
Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia
13 urterekin eskola utzi eta lanean hasi zen Zumaiako Otto Holke lantegian. Gerrako armamentua egiten zuten bertan, eta Faustino peoi lanetan aritzen zen. Nagusien aipamena egiten du. Goiz eta arratsalde lan egiten zuen.
-
Yeregi lantegian lanean
Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia
Oto Holke lantegitik Yeregi lantegira joan zen. Bertan zepilu limadoran, madrinadoran... lan egin zuen. Zortzi orduan bi erreal irabazten zituen.
-
Errotara bidean, Guardia Zibilak atxilotu
Joxe Mari Etxabe Goikoetxea (1930) Zumaia
Gerraostean, gauez errotara astoa hartuta zihoala, guardia zibilek harrapatu eta kuartelera eraman zutenekoa kontatzen du.
-
Ahizparen ezkontza II
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Ahizparen ezkontzan jatekorik ere ez zuten. El Gaitero sagardoarekin. Piku lapurreta egiten zuten, Bilbon, baita marrubiak ere.
-
Txerri eta arrautza diruekin kafea, tabakoa, azukrea... erosi
Alejandra Ganzabal Lazkano (1923) Orozko
Txerrama bat izaten zuten eta hark izandako umeak saldu egiten zituzten, etxerako pare bat utzita gero. Haiekin eta arrautzekin hartutako diruaz kafea, olioa, azukrea... erosten zuten. Eta aitarendako tabakorria ere bai. Lehenago olioa kuartiluka erosten zen. Amari kafesnea gustatzen zitzaion. Lapikoa irakiten zegoenean urari txingarra sartuta egiten zuten kafea.
-
Estraperloa eta errazionamendua
Xabier Iriondo Ibarguren (1934) Zestoa
Eguneroko bizimoduan ardoa eta pattar merkeena edaten zen. 1941-1942 urteetan gosea pasa zuten; errazionamenduko jatekoa izaten zen. Goseteak eta diru eskasiak estraperloa ekarri zuen. Trenean poliziak ibiltzen ziren zelatan. Ogia ez zen jateko modukoa izaten.
-
Itsasondora eta Goizuetara errotara gerra ostean
Maria Ubillos Atxukarro (1925) Urnieta
Gerra denboran ibili ziren gaizkien. Itsasondoraino joaten ziren errotara, trenez. Goizueta, Arano eta alde horretara ere bai astoz. Orduan jendea oinez ibiltzen zen.
-
Errazionamendua eta estraperloa
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Ditxosozko errazionamendua etorri zen gero. Ematen zituzten garbantzuak hogeita lau ordu eduki behar izaten ziren beratzen. Patata beharrean boniatoa ematen zuten. Patata estraperloan ekartzen zuten Nafarroatik. Olioa hogei duro (100 pezeta) ordaintzen zen, oso garesti. Gipuzkoako gobernadorea Barón de Benasque deitzen zen baina "Ladrón de Benasque" esaten zioten, eta Semana Grande-ri "Semana de hambre".
-
Errazionamenduko janaria non, noiz eta nolakoa
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Errazionamendu garaian, olioa, azukrea, patatak, garbantzuak, babarrunak... banatzen zituzten, noizean behin. Ilaran egon behar izaten zuten zain; eta, jeneroa bukatzen zenean, bazen batere gabe geratzen zenik. Errazionamendua non banatzen zen azaltzen du. Garai hartan, ogirik ez zen; horren ordez, opil borobilak ematen zituzten, gogorrak eta txarrak. Gerora, batata jaten zuten.
-
Estraperloa, dirua zutenentzako luxua
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Gerra ostean, ogi zuria lehenengo aldiz jan zutenean, pozez zoratzen zegoen jendea. Garai hartan, dirua zeukanak estraperloko jeneroa erosten zuen. Estraperloan, nor eta nola ibiltzen zen aipatzen du. Beraiek, janaria lortzeko, ondo moldatu ziren, zorrak ordainduko zituzten konfiantza baitzeukaten saltzaileekin.
-
Txirlak prestatzeko, sardinen latetako olioa
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia
Etxean 6 ziren: gurasoak, 3 seme-alaba eta osaba bat. Janari gutxi zegoen garaian, aita eta osaba Lezora joaten ziren txirla bila. Txirlak prestatzeko, sardinen latetako olioa erabiltzen zuten.
-
Errotak estraperlo garaian
Xabier Iriondo Ibarguren (1934) Zestoa
Etxean taloak egiten zituzten. Aitaren lagun batek errota zuen eta handik eramaten zuten ezkutuan irina. Aita eta anaia arrantzan ibiltzen ziren eta haiek eramaten zutenean soilik jaten zuten arraina. Zestoan lau errota zeuden, estraperlokoak. Egunez baimendutakoa eta gauez kontrabandoko lana egiten zuten. Ganadua etxean hiltzea ere debekatua zegoen. Pasadizo bat kontatzen du.


