Ekonomia gerraostean
-
Anai-arrebak sakabanatuta jate aldera
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
13 urterako amaitu zituen eskolak. Nahiago baserriko lanetan jardun eskolara joan baino. Anai-arreba guztiak batean bestean banatu ziren ogia jan ahal izateko.
-
Gerraostean gaztainak batzera
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Laguntza jaso zuten itzuli zirenean baina ez zen asko zazpi senide hazteko. Basora joaten ziren gaztainak batzera eta egosita jaten zituzten gero.
-
Errazionamendua
Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo
Errazionamenduko produktuak kanpotik ekartzen zituzten eta banaketa lekuak ezarri zituzten. Bonbardaketa osteko udala Don Sebero Altuberen etxean egon zen. Errekisatu egiten zituzten etxeak.
-
Soroko lanak makinarekin
Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo
Soroan egiten zituen lanak kontatzen ditu. Makina ekartzen zuten; aita bizi zen artean egiten zuten eskuz, gero ez. Garia eta artoa anega bat inguru ematen zuten udaletxean. Nebak eramaten zuen.
-
Gerraosteko murrizketa eta debekuak janariarekin
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Gerra garaian goserik ez zuten pasatu baina irin eske etortzen zitzaien jendea urrutitik. Txerririk hiltzen ere ez zieten uzten eta garia eta laboreak entregatu egin behar izaten zituzten. Lehengusuaren errotara joaten ziren, denak gauez. Markinatik asto-ilarak etortzen ziren Oizetik behera.
-
Errazionamendua eta estraperloan ibili beharra
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Errazionamendurako kartilla edukitzen zuten: olioa, azukrea... hartzen zituzten. Non banatzen zuten kontatzen du. Azokara saltzera joaten ziren baserritarrek hainbat salgai ezkutatu egin behar izaten zituzten, zaindariek ez harrapatzeko.
-
Aita estraperloan bildotsekin
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Estraperloan ibiltzen ziren batzuk. Beren aitak bildotsak gauez Bermeora eraman zituela gogoratzen du. Anekdota pare bat kontatzen du.
-
Zilarrezko txanponekin ogi zuria
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik ihesi joan eta itzulitakoan, ogi zuria erosi zuten berak etxera ekarritako zilarrezko txanponekin. Errazionamenduan ogi beltza banatzen zuten orduan.
-
Etxera itzulitakoan, errazionamendu kartilla
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
San Pedro bezperan iritsi ziren etxera. Errefuxiatuak zirenez, ondo hartzen zituzten udaletxeetan. Idazkari lanetan aritzen zen ezagun batek errazionamenduko kartilla egin zien eta arroza eta lentejak eman zizkieten. Jatorduak nola egiten zituzten kontatzen du.
-
Errazionamendua umeentzat bakarrik
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Frankismoan errazionamendua egon zen. Luengo izeneko idazkariak ez zien errazionamendua etxeko denentzat ematen; umeentzat bakarrik, "gorriak" zirelakoan.
-
Ikatzaren garrantzia gerraostean
Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Tomasa Bereziartua (1923) Antzuola
Gerraosteko egoera ekonomikoa Espainian. Dena zegoen faltan eta egurra eta ikatza oso estimatuak ziren. Txondorra egin zuten gerraostean eta orduan gertatutakoa.
-
Ikazkintzaren gorakada gerraostean
Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Tomasa Bereziartua (1923) Antzuola
Gerraosteko egoera, oso latza. Gaztainondo guztiak ihartuta zeuden ordurako eta urte batzuetan egurretan jardun zuten. Txondorrak nola egiten ziren. Urte haietan ikazkintzak gorakada handia izan zuen. Automobiletarako erregairik ez, eta ikatzaren eskaera asko gehitu zen.
-
Industriaren loraldia Antzuolan
Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Tomasa Bereziartua (1923) Antzuola
1946 inguruan egoerak hobera egin zuen eta kanpotik jende asko etorri zen bertara lan egitera. Antzuolan martxan jarri ziren lantegiak gerraostean: Goizper; Elay; Matz-erreka; etab. Gerra aurreko industria. Herriaren nortasuna.
-
Gerraosteko gosetea
Purita Zabalo Zabalo (1934) Antzuola
Aitak bazituen terreno batzuk eta, garraiolaria izanik, salmentarako jakiak ekartzen zituen. Horri guztiari esker, Puritaren etxean ez zen gerraosteko gosetea nabaritu. Egoera ez zen izan berdina etxe denetan. Puritak gose denborako pasadizo pare bat kontatzen ditu.
-
Errotak itxita gerraostean; guardia zibilekin gertatutakoa
Ignacio Makazaga Agirre (1925) Zarautz
Zarautzen baziren bi errota, behintzat: Errotaberri eta Errotazar. Bere aitak eta beste bi lagunek, gauez errotatik zetozela, Guardia Zibilekin izandako pasadizoa.
-
Gerra denboran, gosea
Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa
Madril hartu zutenean, banderak nola jarri zituzten azaltzen du. Gosea pasa zuten gerraostean, nahiz eta baserritarrek errazagoa zuten jatekoa lortzea.
-
Kaletarrek baino gose gutxiago izan zuten gerraostean
Juan Berezibar Ibabe (1930) Arrasate
Baba gorriak egunero jaten zituzten aste barruan; eta, igandeetan, garbantzuak okela zati batekin. Kalean baino gose gutxiago izan zuten baserrian. Baratzetik lapurtu izan zizkieten barazkiak. Gerragatik etxetik irtenarazi zituztenean, ondo jan zuten.
-
Errotak itxita eta babarruna entregatu behar
Mari Karmen Ansa Zinkunegi (1937) Andoain
Errotak itxita egon ziren gerraostean. Patata, artoa eta babarruna alhondegira entregatu behar zituzten. Taloak egiten zituzten artoarekin. Baina arto-irina behar. Aranora joan zen aita behin, osabarekin, gauez. Itxita zegoen, baina topatu zuten zabalik zegoen bat.
-
Gerraosteko eskasia
Antonio Zabala Zalakain (1937) Andoain
Taloa ez du asko maite. Ez da gerrarekin gogoratzen, baina soldaduak egon ei ziren etxean. Gerraosteko eskasia bai, ezagutu zuen. Errotak itxita egon ziren garaian, aitak beste nonbaitetik ekartzen zuen artio-rina. Tren txikian ekartzen zuten batzuek, Leitza aldetik.
-
Eskuzko errota
Antonio Errazkin Beldarrain (1932) Hernani
Gerraostean baserrian ez zuten goserik pasatu. Eskuzko errotan xehetzen zuten artoa. Gogorrena txitoentzat eta gozoena jateko. Aia jaten zuten, arto-irina esnetan egosiz eta azukrea gehituz. Gaixotuko ote ziren beldur izaten ziren gurasoak.


