Ekonomia gerraostean
-
Errazionamendua
Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz
Errazionamenduan nahi zutenei gehiago ematen zieten. Beraiei kendu bai, baina eman gutxi egiten zieten nahiko ezkerrekoak zirelako.
-
Kontrabandoa eta estraperloa
Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz
Kontrabando eta estraperloa izaten ziren. Ehun kiloko zazpi zaku irin ekartzen berari gertatutako pasadizoa kontatzen du. Zaldia eta gurdiarekin zihoala lokartu eta zaldia, ezagutzen zuen lasterbidetik sartu eta gurdia irauli. Lasterka idiekin zakuak biltzera joan behar izan ziren. Noiznahi ibiltzen omen zen irina garraio. Amado bertan ibiltzen zen, Riazuko errotariarentzat, Goñiko basoan lanean ari zirenentzat, ez zuen Gipuzkoa aldera jotzen.
-
Errazionamendua
Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz
Produktu asko errazionatuta zeuden. Ematen zutena eta ematen zuten kantitatean hartu behar zen. Errazionamendua dendetan hartzen zen.
-
Gerraostea: gosea
Felix Igoa Garziandia (1916) Etxarri Aranatz
Gero, gosea etorri zen. Askoz okerragoa. 1942an jende asko hil zen gosez. Uzta minimoa zegoen dirua jaso nahi bazen, bestela kendu egiten zitzaien.
-
Kontrabandoan
Esther Mañeru Igoa (1929) Etxarri Aranatz
Ricardito herriko mutil zahar bat zen, eta kontrabandoan ibiltzen zen. Jendea Cacerestik etortzen zen babarrun bila. Faja moduko bat izaten zuten, eta bertan gordetzen zituzten babarrunak.
-
Gerraostea II
Esther Mañeru Igoa (1929) Etxarri Aranatz
Gerra ondoren, azukre beltza eta olioa oso garesti zeuden.
-
Estraperloa
Manuel Razkin Flores (1926) Arbizu
Estraperloko kontuez hitz egiten du: kontrabandoa bizikletan egiten zen.
-
Eibarrera atzerritarrak lanera
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Gerraostean lan handia zegoen Eibarren. Kanpoko jende asko etorri zen garai hartan penintsulatik eta udan autobusak beteta joaten omen ziren oporretan etxera.
-
Gerra ostean goseari aurre egiten
Maria Iruretagoiena Iturzaeta (1926) Aia
Gerra ostean goseari nola-hala egin zioten aurre. Esnegaina erabiltzen zuten olioaren ordez. Orduan zer jaten zuten azaltzen du.
-
Su baxua, taloak eta estraperloa
Maria Iruretagoiena Iturzaeta (1926) Aia
Su baxua nolakoa zen eta han lan egiteko zer material erabiltzen ziren azaltzen du. Irinik ez zegoen garaian, taloak jaten zituzten. Gerra ostean, estraperloan ibili behar izaten zuten.
-
Gerraosteko miseria
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Gerra ondorenean, gosea. Andoainera ezkondu, eta berehala hasi zen eskasia: ogi falta. Baina baserrian jatekoa ez zen falta, baina oliorik ez. Isilka hiltzen zituzten abereak. Kontrabandoa. Errotak itxi egin zituzten, eta artorik ezin eho. Patatak salbatu zituen.
-
Gerraostean babarruna eta patata entregatu beharra
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Babarruna eta patata errekisatu egiten zituzten. Lursailen arabera kalkulatzen zuten zenbat kendu. Isuna jartzen zuten esandako epean entregatzen ez bazuten. Baina patata eguraldi txarrarekin ateraz gero, hondatu egiten da. Entregatu, eta zkuetan usteltzen bazen, baserritarrari botatzen zioten errua.
-
Gerraosteko errazionamendua
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Errazionamendua. Boniatoak. Hiru kategoria zeuden; okerrena 'primera' zen (jan gutxien jasotzen zuena). Ogia gogorra zen. Haragia ere errazionatuta zegoen. Kartila zuten. Dendara joaten ziren janaria erostera. Kafearen ordezkoa egiten zuten, artoa edo garia labean erreta.
-
Dirurik ez zen etxeetan
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Orain normala da arrimatzea, ezkondu gabe. Dibortziorik ez zen lehen. Emakume batzuek asko sufritu zuten. Diru gutxi zen etxeetan, eta miseria handia. Inbidia handirik ez zuten pasatzen , hala ere, denak berdin zeudelako. Bziio gutxi orduan.
-
Errazionamendua
Arantxa Agirre Zabaleta (1933) Amasa-Villabona
Gerra ondoren errazionamenduarekin ematen zizkieten talo bezalako opilak gogoratzen ditu. Ogia jateko preziatua zen. Taloa ere jaten zuten, nahi baino gutxiagotan. Irina erosi behar izaten zuten etxean bildutakoa oiloentzako izaten zelako. Olio eskasia ere izaten zen.
-
Txerria ez kentzeko egin beharrekoak
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Gerra ostean, txerria hildakoan, guardia zibilek kendu egiten zuten. Beraien etxean, behin, txerria etxe barruan erre zuten ken ez ziezaieten. Estankoko emakumeak txerria hiltzeko eta guardia zibilek ez harrapatzeko egindakoa kontatzen du.
-
Iltzezko botak kendu soinurik ez egiteko
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Gerra ostean, gose garaia etorri zen. Janaria ezkutuan eraman behar izaten zuten, kendu ez ziezaieten. Mutil batek iltzezko botak kendu zituen, soinua egin ez zezan bidean. Bota haiek nolakoak ziren azaltzen du.
-
Gerra denboran goserik ez
Iñaki Ormazabal Garmendia (1927) Ordizia
Bonbak ezagutu zituen kalean, eta inguruko etxe batean bonbak utzitako arrastoa aipatzen du. Gerraostean, ez zuten goserik pasa etxean. Babarrunak eta ogia ematen zizkieten lagunak zituzten. Ogia amonak egiten zuen etxean. Gertueneko errota Zaldibian zuten. Taloak ere egiten zituen amonak.
-
"Manufacturas Ederra" aitaren lantegian lanean
Alejandro Ormazabal Garmendia (1934) Ordizia
Soldadutzatik bueltatu eta lanean hasi zen "Manufacturas Ederra"n, aitaren lantegian. Arbelak, jokoak, tresnen kirtenak, etab. egiten zituzten Espainia osorako. Gizona kartzelan zuten emakume helduak ziren langile gehienak. Ordiziako tren geltokian almazena zegoen eta handik trenez bidaltzen zituzten lantegira egindako eskariak.
-
Haragia mantentzeko, gazi-kutxa
Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia
Txerrikia eta haragia gatzetan igurtzita kutxa batean gordetzen zuten eta handik ateratakoan zintzilika sukaldean jartzen zuten lehortzen. Garai hartan errazionamendua zegoen eta kartila batzuk ematen zituzten familiaren aberastasunaren arabera.


