Ekonomia gerraostean
-
Ezkondu arte lanean
Damiana Etxaiz Mujika (1936) Astigarraga
Lege bat zegoen, ezkondu eta lana utziarazten zuena. Horren truke, ordainsari bat ematen zen.
-
Amak ogia ekartzen zuen gona azpian
Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga
Abere-hiltzea oso ohikoa zen garai batean. Iñaxiren etxean urtero-urtero egiten zen txerri-hilketa, eta zatiak oliotan mantentzen zituzten. Francoren garaian, aldiz, askotan joan zen Iñaxi Hernanira haien errazioaren bila eta esku-hutsik bueltatu.
-
Taloa ogiaren ordez
Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga
Hendaian izaten zen kotrabandoa nagusiki. Etxean azukre faltarik ez du oroitzen Iñaxik, baina bai olio eta ogi falta.
-
Gerra ondorengo lan eskasia
Inaxi Irastortza Artola (1914) Oiartzun
Gizonak, ahal zuenean, baserritik kanpo ere lan egiten zuen, baina gerra ondoren zaila zen lana harrapatzea. Gero bai, portzelanetan jende asko hasi zen lanean. Gizonak semeak nahi zituen, eta lehendabiziko hirurak neskak atera ziren. Hala ere, neskek lana berdin egiten zuten, segan mutila gogorragoa bazen ere.
-
Goizuetako bidean, Arano
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun
Gerraren ondoren, gosea. Goizuetara ogi bila joan izan da. Arano ikusi zutenean Jesu Kristok zer esan zuen gogoratu ziren.
-
Arrandegian lanean
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun
Martinmotzeneren ondoan arrandegia zegoen, eta bertan egiten zuen lan. Ahal zutenean arraina lapurtzen zuten. Pasaiatik etortzen zen arraina. Kaxatan txukun-txukun jarri eta Bartzelonara bidaltzen zuten. Gauez egiten zuten lan. Gizonak bezala aritzen ziren. Etxetik kanpo lan asko egina da Joxepa. Artajorran ere aritzen ziren.
-
Gose denborako jakiak
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
Garia tostatu, eta hura zen kafea. Morokila, esnea... Behi bat zuten eta errebero epel-epela (esne jaitsi berria) edaten zuten. Arrazionamentu kartila. Baleak diruaren ordez.
-
Udaletxean baserriko gauzak entregatu behar
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
Baserritarrak zirenez, gauzak entregatu beharra zuten udaletxean, eta behin ama protestatzera joan zen. Herri-jantokia ere bazen baina eurek ez zuten sarbiderik nazionalistak zirelako. "Tiramotxuak" (tirabirak) izaten ziren.
-
Umeen okerrak
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
Okerkeriak egindakoa da: tinbreak eta aldabak jo, eta horrelakoak. Sagar-lapurretan ere ibilia da, baina premiagatik.
-
Erakusketak jendearengan izan dezakeen eragina
Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia
Erakusketak zertarako balio duen hitz egiten dute. Gazteek ez dute sinesten gerra eta gosea egon zenik. Baina gaurko gazteek prestakuntza hobea dute.
-
Anai-arrebak sakabanatuta jate aldera
Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua
13 urterako amaitu zituen eskolak. Nahiago baserriko lanetan jardun eskolara joan baino. Anai-arreba guztiak batean bestean banatu ziren ogia jan ahal izateko.
-
Gerraostean gaztainak batzera
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Laguntza jaso zuten itzuli zirenean baina ez zen asko zazpi senide hazteko. Basora joaten ziren gaztainak batzera eta egosita jaten zituzten gero.
-
Errazionamendua
Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo
Errazionamenduko produktuak kanpotik ekartzen zituzten eta banaketa lekuak ezarri zituzten. Bonbardaketa osteko udala Don Sebero Altuberen etxean egon zen. Errekisatu egiten zituzten etxeak.
-
Soroko lanak makinarekin
Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo
Soroan egiten zituen lanak kontatzen ditu. Makina ekartzen zuten; aita bizi zen artean egiten zuten eskuz, gero ez. Garia eta artoa anega bat inguru ematen zuten udaletxean. Nebak eramaten zuen.
-
Gerraosteko murrizketa eta debekuak janariarekin
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Gerra garaian goserik ez zuten pasatu baina irin eske etortzen zitzaien jendea urrutitik. Txerririk hiltzen ere ez zieten uzten eta garia eta laboreak entregatu egin behar izaten zituzten. Lehengusuaren errotara joaten ziren, denak gauez. Markinatik asto-ilarak etortzen ziren Oizetik behera.
-
Errazionamendua eta estraperloan ibili beharra
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Errazionamendurako kartilla edukitzen zuten: olioa, azukrea... hartzen zituzten. Non banatzen zuten kontatzen du. Azokara saltzera joaten ziren baserritarrek hainbat salgai ezkutatu egin behar izaten zituzten, zaindariek ez harrapatzeko.
-
Aita estraperloan bildotsekin
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Estraperloan ibiltzen ziren batzuk. Beren aitak bildotsak gauez Bermeora eraman zituela gogoratzen du. Anekdota pare bat kontatzen du.
-
Zilarrezko txanponekin ogi zuria
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik ihesi joan eta itzulitakoan, ogi zuria erosi zuten berak etxera ekarritako zilarrezko txanponekin. Errazionamenduan ogi beltza banatzen zuten orduan.
-
Etxera itzulitakoan, errazionamendu kartilla
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
San Pedro bezperan iritsi ziren etxera. Errefuxiatuak zirenez, ondo hartzen zituzten udaletxeetan. Idazkari lanetan aritzen zen ezagun batek errazionamenduko kartilla egin zien eta arroza eta lentejak eman zizkieten. Jatorduak nola egiten zituzten kontatzen du.
-
Errazionamendua umeentzat bakarrik
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Frankismoan errazionamendua egon zen. Luengo izeneko idazkariak ez zien errazionamendua etxeko denentzat ematen; umeentzat bakarrik, "gorriak" zirelakoan.


