Ekonomia gerraostean

  • Pedro Armendariz Imaz "Baba txikia" estraperloan

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Errazionamendu garaian, ordiziar asko egiten zuen lan Beasaingo CAF lantegian. Jendeak soldata irabazten zuenez, Nafarroatik ekartzen zuten estraperloan behar zuten jatekoa.

  • 1110 Gerraosteko gosetea

    Pedro Urretagoiena Murgiondo (1924) Ordizia

    Gerraostean, gosea pasa zuten; errazionamenduan jasotzen zuten ogia hori-horia eta gustu txarrekoa zen. Otorduetan babak, berdura eta txerrikia jaten zuten. Etxean txerria hil eta txorizoak egiten zituzten.

  • 1230 15 urterekin CAF lantegira lanera

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    Fraide Benezianoek gerratea bukatu aurretik alde egin zuten eta orduan hasi zen Felipe CAF lantegiko eskolan. 15 urterekin lantegian bertan hasi zen lanean, aprendiz moduan. Limarekin egiten zuen lan asko. Gau-eskolan ere ibili zen soldadutzara joan arte.

  • 1239 Estraperlora bizikletaz Nafarroara

    Patxi Maiza Urrestarazu (1933) Ordizia

    Ordiziako errotak izendatzen ditu. Guardia zibilak egoten ziren zain eta haiek irinaren hainbesteko bat kentzen zuten. Estraperlo garaian Patxiren aita bizikletaz joaten zen Nafarroara patata eta beste gai batzuk ekartzera. Estraperloan hartutako jeneroa saldu egiten zuten. Errazionamendu garaian denda guztiek kartila bat izaten zuten eta etxean bizi zen jende kopuruaren arabera hainbesteko kopuru bat ematen zieten.

  • 1239 Gerra eta gosea

    Patxi Maiza Urrestarazu (1933) Ordizia

    Bonbak ezagutu zituzten. Gose handia pasa zuten kalekoek, baina baserritarrek ez. Herrian izan ziren pertsona gizen bakanak aipatzen ditu. Zer jaten zuten azaltzen du.

  • 1115 Estraperloko irin bila errotara

    Alejandro Ormazabal Garmendia (1934) Ordizia

    Ordiziako errota aipatzen du. Alejandro eta etxekoak estraperloko irin bila joaten ziren errotara etxean ogia egiteko. Ordizia herri aberatsa zen.

  • Joxemari Faus Iurrita Etxean ez, baina Donostian gosea ezagutu zuen

    Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia

    Joxe Mari gaztea zenean garai ilunak bizi izan zituztela dio. Jendea beldurrez bizi zela zeritzon. Etxean ez zuten goserik pasatu, baina Donostian barneko ikasle egon zenean, errazionamenduko txartela galdu eta egun batzuk ogirik jan gabe egon behar izan zuen.

  • Joxemari Faus Iurrita Txokolatea baino ogia nahiago

    Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia

    Donostiako marianistetatik amari idatzitako karta bat gogoan du: amak bidalitako txokolatea eskertzen dio, baina ogia nahiago izango zuela adieraziz. Bederatzi urte zituen orduan.

  • Joxemari Faus Iurrita Aguazilen bandoak

    Joxe Mari Faus Iurrita (1934) Ordizia

    Tiragomak debekatuta omen zeuden; aguazilak mutikoei zergatik kentzen zizkien azaltzen du. Errazionamenduko gauzak herriko dendatara iristen zirenean, aguazilak bandoa ematen zuen herrian zehar.

  • Joxepa Urkiola Rezola Jeneroa nola edo hala lortzeko moldatzen ziren

    Joxepa Urkiola Rezola (1934) Ordizia

    Gerra ostean, beraiek ez zuten etxean goserik pasa. Lotsa ematen zien besteen aurrean jateak ogia. Jeneroa lortzeko nola edo hala moldatzen ziren.

  • Juli Exposito Loinaz Guardia zibilarekin arazoak errotan

    Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia

    Taloak egiten zituen berak. Errotan irina eta ogia egiten zuten. Guardia zibilarekin estraperlo garaian izandako gorabehera bat kontatzen du.

  • Juli Exposito Loinaz Zilarrezko txanponak gorde

    Juli Exposito Loinaz (1925) Ordizia

    Zilarrezko txanponak entregatu beharra etorri zen, baina amak gordetzea eta ez entregatzea lortu zuen. Emakume gogorra omen zen.

  • Pedro Armendariz Imaz Beasaingo fabrikak ekarritako dirua

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Beasaingo fabrikak ekarri zuen dirua herrira. Gerra garaian, fabrika hartan lan asko sortu zen, bonbak egiteko. Diru harekin, jendeak zer egiten zuen azaltzen du.

  • 1107 Oporretara Ataungo baserrira

    Maria Rosario Mujika Imaz (1934) Ordizia

    Oporretan Ataungo baserrira joaten zen eta baserriko lanetan aritzen zen. Ogia etxean egiten zuten eta nola egiten zuten azaltzen du; 8-10 egunerako egiten zuten ogia. Ogi beltza txikia zela ezagutu zuen. Ez zuten goserik sekula pasa amak baserritar eta artzainei arropa egiten zien eta trukean jakiekin ordaintzen baitzien. Amarengandik jaso zuen josteko zaletasuna.

  • 1230 Eguneroko jakiak; angulak merke-merke

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    11-12 urte zituela gerra amaitu zen eta gosetea etorri zen orduan. Etxean behiak izaten zituzten, baina maizterrak ziren. Ekonomikan ogia egiten zuen amak. 12-14 lagun elkartzen ziren etxean eta gaztaina, talo eta sagardo nahikoa izaten zuten. Otorduetan barazkiak eta potajea jaten zuten eta igandeetan garbantzuak ziren jaki berezi. Arrain ugari izaten zen eta kalitate onekoa. Angulak merke izaten ziren; arrainen bat erosiz gero, eskukada angula oparitzen zuten.

  • 1230 Ordiziako lantegiak

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    Ordiziako lantegi ezberdinak aipatzen ditu. CAF lantegiaren eraginez kanpotar ugari etorri zen Ordiziara bizitzera.

  • Klara Urbieta Gerra garaian, gose handia

    Klara Urbieta Albizu (1924) Zumaia

    Gerraostean, gosea pasa zuten; errazionamendua zegoen orduan. Otorduetako jakiak zein izaten ziren azaltzen du; ez zuten afaltzen.

  • 1359 Anaiarekin garraio lanetan

    Joxe Mari Etxabe Goikoetxea (1930) Zumaia

    Anaia eta biak kamioiarekin "Transportes Pesa"-n hasi ziren lanean eta 20 urtez ibili zen bertan. Denetik eramaten zuten, masila eta kafea, esaterako. Eskuz egiten zuten kamioiko jeneroaren hustuketa. Irunen, Donostian eta Bilbon ibiltzen ziren.

  • Faustino Urbieta 13 urterekin Otto Holke lantegian peoi

    Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia

    13 urterekin eskola utzi eta lanean hasi zen Zumaiako Otto Holke lantegian. Gerrako armamentua egiten zuten bertan, eta Faustino peoi lanetan aritzen zen. Nagusien aipamena egiten du. Goiz eta arratsalde lan egiten zuen.

  • Faustino Urbieta Yeregi lantegian lanean

    Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia

    Oto Holke lantegitik Yeregi lantegira joan zen. Bertan zepilu limadoran, madrinadoran... lan egin zuen. Zortzi orduan bi erreal irabazten zituen.