Ekonomia gerraostean

  • Maria Jesus Manterola Estraperloko ogia eta olioa eta ganbaran egindako fideoak

    Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia

    Bere gizona baserri batean egon zen morroi. Gerraostean, goizean lan egin eta arratsaldean hara, jatekoaren truk lanera. Gosea zegoen. Ogia errazionamenduan zegoenean, beraiek ogi zuria ekartzen zuten Zestoatik eta saldu. Fideoak ere egiten zituzten ganbaran arto-irinarekin eta hura ere saldu. Estraperloko olioa ere ekartzen zien Mutrikuko emakume batek, saltzeko.

  • Salbador Arana Gerraosteko bizimodua

    Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga

    Sei behi inguru zituzten. Lehengo bizimoduari buruzko iritzia. Bere aita txerri hiltzen ibiltzen zen kontrabandoan. Zezina nola egiten zuten kontatzen du. Aranoko errotaraino joaten ziren astoarekin arto-irina egiteko.

  • Gerra garaiko kontuak

    Gregorio Goñi Lazkano (1940) Etxarri Aranatz

    Orduan fiskalia zegoen, eta oso gogorra zen. Beraiek etxean artoa, garia, babarrunak... zituzten. Bere aitona kartzelan egon zen, fiskalian 3.000 kilo gari eskatzen zizkietelako eta beraiek 2.000 kg inguru zituzten bakarrik. Gero, gari eta arto guztia kendu zieten. Kazikismo izugarria egon zen garai hartan. Gipuzkoara asko joaten ziren baserriak hustera. Etxarrik oso fama txarra dauka Goierri inguruan.

  • Errazionamendua

    Gregorio Goñi Lazkano (1940) Etxarri Aranatz

    Errazionamenduan tiket moduko batzuk zituzten janaria erosteko.

  • Estraperloa

    Gregorio Goñi Lazkano (1940) Etxarri Aranatz

    Estraperlo gutxi egon zen inguru horretan. Beraiek goserik ez zuten pasa. Patatak, babarrunak... saltzen zituzten Gipuzkoara. Ez zuten uzten ogia egiteko garia erosten, bere aita Goñira joaten zen irin bila etxean ogia egiteko. Gehien bat Gipuzkoarekin egiten zuten estraperloa, Frantziarekin ez. Guardia zibilak mutil bat tiroz hil zuen bizikletan zaku erdi bat patata zeramalako. Errepidean Guardia Zibila eta Mikeleteak (Gipuzkoako foralak ziren) egoten ziren.

  • Estraperloa

    Manolo Campos Castresana (1935) Etxarri Aranatz

    Estraperloan bizikletarekin joaten ziren Gipuzkoara eta handik ere trenean etortzen ziren janari bila. Gipuzkoan oso gaizki pasa zuten ez zutelako jatekorik, Etxarri inguruan lurrak zeuden, eta janari gehiago zegoen.

  • Gerra garaiko gosea

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Gerra ondoren, miseria handia pasa zuten. Ogi gosean egon ziren denbora luzean. Bere ama ez zen ongi moldatzen Anttonirekin; jenio handiko emakumea zen.

  • Bautista Barandalla Gisu-labeak eta txondorrak

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Mendian gisu-labeak izaten ziren, eta herriko jendeak ikatza egiten zuen txondorretan. Ikatz hori errazionamendu gisa banatzen zen, bi zaku etxeko. Garai hartan, plantxak ere ikatzarekin berotzen ziren.

  • Bautista Barandalla Errazionamendua

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Gerra ondotik, errazionamendua iritsi zen. Tabakoa eta zenbait janari errazionatuta zeuden, eta dendara joaten zirenenean bila ilarak izaten ziren; jendea bata bestearen ondotik esperoan egoten zen.

  • Errazionamendua

    Vicente Miranda Mundiñano (1927) Etxarri Aranatz

    Gero, errazionamendua etorri zen. Errazionamenduan ematen zizutena hartu behar zenuen ezer esan gabe. Errekisak ere izaten ziren, eta estraperloan gordetako zaku batekin harrapatu zuten gizonari tiro bota ziotela kontatzen du. Errazionamendua udaletxean banatzen zuten. Gogoratzen du behin “toque de queda” joa eta udaletxean Gipuzkoatik iritsia zen kamioia banatzen ari ziren. Banaketaren nagusiak Barandalla eta Dorrauko apeza ziren.

  • Jose Miguelen emaztea

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Bere emaztea, Anttoni, inklusakoa da. Bost urte egon ziren elkarrekin ezkondu aurretik. Garai hartan erlijioak indar gehiegi zeukan.

  • Errazionamendua

    Antonina Barricarte Zolina (1934) Etxarri Aranatz

    Errazionamendu garaian, dena errazionaturik zegoen. Goizeko bederatzietan joaten ziren okindegira ogi bila eta ordu bata aldera bueltatzen ziren.

  • Estraperloa

    Antonina Barricarte Zolina (1934) Etxarri Aranatz

    Estraperloan Gipuzkoako jendea etortzen zen eta hemendik Gipuzkoara ere joaten ziren.

  • Mikel Salaberria Sagardotegietako giroa eta gerraosteko gosea

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Sagardotegietako giroaz hitz egiten du: batak bestea gonbidatzen zuen tragoa hartzera, berriketan egoten ziren, kanpotik eraman behar zen janaria zerbait jan nahi izanez gero... Gerraostean gose handia pasa zuten.

  • Irene Salaberria Galerías Oarso

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Arropa egiteko oihalak Errenteriako Galerias Oarso dendan erosten zuten. Ireneren anaiaren andrea jostuna zenez, arropa egiten zien.

  • Irene Salaberria Anai-arraben lanbideak

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Anaia zaharrena zapataria zen, enkarguz. Beranduago paper-fabrikara joan zen lanera. Bigarren anaia zaharrenak kontadoreetako bulegoetan. Ahizpa zarrena botikan aritu zen, laguntzaile moduan ezkondu bitartean, eta ezkondu ondoren hurrengo ahizpari utzi zion. Ahizpa jostuna ere izan zen.

  • Irene Salaberria Ogi zuria kontrabandoan

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Ogi zuria kontrabanduan ekartzen zuten Iparraldetik.

  • Irene Salaberria Orduko jatekoa

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Astean zehar aza, azalorea, porrua, arroza, babarrun gorria eta lentejak jaten zituzten. Gogoan du Irenek amak babarrun gorriari arroza botatzen ziola.

  • Errazionamendua

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Errazionamenduan gorriak ikusi zituzten. Jendeak kartila bat zuen.

  • Garai gogorrak bizi zituzten

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Aita hil zen garaian gose asko pasa zuten. Anaiak gerrara joan ziren, eta ez zuen inork lan egiten. Bere ama festetan etxetik atera gabe geratzen zen espartzinik ere ez zuelako. Bere amak bost ahizpa zituen, baina denak gazte hil ziren.