Ekonomia gerraostean

  • 1022 Taloa eta ogia

    Manuel Iñarra Lizaratzu (1924) Inaxi Oiartzabal Etxeberria (1929) Oiartzun

    Gorriak ikusia da Inaxiren ama. Gaur egun taloak egiten ezagutu du jende askok. Izan ere, gaztetatik hasi zen Inaxi taloak egiten. Ogia ere izaten zen, errazionamenduan banatzen zutena, baina ez dakit zer baino gogorragoa. Irina Nafarroatik ekarri behar izaten zen.

  • 1022 Nafarroara irin bila

    Manuel Iñarra Lizaratzu (1924) Inaxi Oiartzabal Etxeberria (1929) Oiartzun

    Manuel gogoratzen da arto irina Nafarroatik ekartzen zutela. Taloa egiteak lan handia zuen, eta hura ere ez zen sobera izaten, irina falta izaten baitzen. Gosea kentzeko, artoa txikitu eta esnearekin egosiz jaten zuten. Ttentteka jarri. Surtan.

  • 973 Norberarentzat ez izaki eta entregatu egin behar, gainera

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Gerraren ondoren, baratzean egiten zenetik zati bat entregatu egin behar izaten zen. Batzuetan ez ziren iristen kopurura eta erosi egin behar izaten zuten gero entregatzeko. Gipuzkoako errotak itxi zirenean, Nafarroara joaten ziren ogi bila, estraperloan. Hika.

  • 973 Emakume langilea

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Errotak Nafarroan ez zeuden itxita, eta Gipuzkoan bai. Arroxak lan klase asko egin behar izan du 11 seme-alaba aurrera ateratzeko. Hika.

  • Anjel Alberdi Errazionamenduan emandakoa txahalentzat

    Anjel Alberdi Aldalur (1930) Azpeitia

    Ogirik ez zen izaten garai hartan, taloak jaten zituzten. Errazionamenduan "artokila" ematen zieten, familia handia zirelako, gogor-gogorrak izaten ziren eta aitak txahalak amarengandik apartatzeko erabiltzen zituen.

  • 968 Nafarroara, irin bila

    Joxe Pagadizabal Artola (1928) Oiartzun

    Gerraren ondoren, errotak itxi egin zituzten eta Nafarroara joaten ziren irin bila. Bera behin baino gehiagotan joan zen Arantzara.

  • Anttoni Lujanbio Ogia estraperloan

    Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga

    Ogi gogorra izaten zuten gerra garaian eta amak Anttoni bidaltzen zuen trenean ogi zuria ekar zezan Tolosatik edo Villabonatik, ondoren Astigarragan estraperloan saltzeko. Ezkutuan ekartzen zuen ogia eta karabineroa zaindu behar izaten zuen, ez harrapatzeko.

  • Pruden Irazustabarrena Prezio desberdina orduan

    Prudentzio Irazustabarrena Etxeberria (1924) Astigarraga

    Amuarrain eta angula mordoa harrapatzen zituzten. Zigorrak, isunak, eta orokorrean prezioak, oso desberdinak ziren garai batean.

  • 810 Labea bai, baina irinik ez

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Erramunek ezagutu zuen labea, baina ogia egiten ez. Ilarra eta artoa entregatu behar izaten zen, eta tabernetan ere ez zen izaten ogia; patata egosiak zerbitzatzen zituzten.

  • 810 Irinarekin harrapatu eta atxilotu

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Auzoko bat Arantzara joaten zen irin bila. Behin guardia zibilek harrapatu zuten eta kartzelara eraman zuten, Lesakara. Tornolatar hura iturendarra zen, eta, sarjentuaren neskamea ere hangoa izaki, hari esker aske utzi zuten. HIKA.

  • Damiana etxaiz Ezkondu arte lanean

    Damiana Etxaiz Mujika (1936) Astigarraga

    Lege bat zegoen, ezkondu eta lana utziarazten zuena. Horren truke, ordainsari bat ematen zen.

  • Inaxi Urruzola Amak ogia ekartzen zuen gona azpian

    Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga

    Abere-hiltzea oso ohikoa zen garai batean. Iñaxiren etxean urtero-urtero egiten zen txerri-hilketa, eta zatiak oliotan mantentzen zituzten. Francoren garaian, aldiz, askotan joan zen Iñaxi Hernanira haien errazioaren bila eta esku-hutsik bueltatu.

  • Inaxi Urruzola Taloa ogiaren ordez

    Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga

    Hendaian izaten zen kotrabandoa nagusiki. Etxean azukre faltarik ez du oroitzen Iñaxik, baina bai olio eta ogi falta.

  • 807 Gerra ondorengo lan eskasia

    Inaxi Irastortza Artola (1914) Oiartzun

    Gizonak, ahal zuenean, baserritik kanpo ere lan egiten zuen, baina gerra ondoren zaila zen lana harrapatzea. Gero bai, portzelanetan jende asko hasi zen lanean. Gizonak semeak nahi zituen, eta lehendabiziko hirurak neskak atera ziren. Hala ere, neskek lana berdin egiten zuten, segan mutila gogorragoa bazen ere.

  • 808 Goizuetako bidean, Arano

    Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun

    Gerraren ondoren, gosea. Goizuetara ogi bila joan izan da. Arano ikusi zutenean Jesu Kristok zer esan zuen gogoratu ziren.

  • 808 Arrandegian lanean

    Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun

    Martinmotzeneren ondoan arrandegia zegoen, eta bertan egiten zuen lan. Ahal zutenean arraina lapurtzen zuten. Pasaiatik etortzen zen arraina. Kaxatan txukun-txukun jarri eta Bartzelonara bidaltzen zuten. Gauez egiten zuten lan. Gizonak bezala aritzen ziren. Etxetik kanpo lan asko egina da Joxepa. Artajorran ere aritzen ziren.

  • Gose denborako jakiak

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Garia tostatu, eta hura zen kafea. Morokila, esnea... Behi bat zuten eta errebero epel-epela (esne jaitsi berria) edaten zuten. Arrazionamentu kartila. Baleak diruaren ordez.

  • Udaletxean baserriko gauzak entregatu behar

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Baserritarrak zirenez, gauzak entregatu beharra zuten udaletxean, eta behin ama protestatzera joan zen. Herri-jantokia ere bazen baina eurek ez zuten sarbiderik nazionalistak zirelako. "Tiramotxuak" (tirabirak) izaten ziren.

  • Umeen okerrak

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Okerkeriak egindakoa da: tinbreak eta aldabak jo, eta horrelakoak. Sagar-lapurretan ere ibilia da, baina premiagatik.

  • Erramun Manterola Erakusketak jendearengan izan dezakeen eragina

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Erakusketak zertarako balio duen hitz egiten dute. Gazteek ez dute sinesten gerra eta gosea egon zenik. Baina gaurko gazteek prestakuntza hobea dute.