Ekonomia gerraostean

  • Miren Odriozola Herriko idazkaria lagun, ehotakoa entregatzetik libratu

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    1943. urtean denborale txarra egon zen. Baserri askori teilatua apurtu zitzaien, baina beraiena ondo mantendu zen. Galera posible hori aintzat hartuta, berak etxean zuten jenero guztia ehotzea pentsatu zuen, diru asko lortu zezakeelako, horrela aitari dirua kartzelara eraman ahal izateko. Ehotakoa herrira entregatu behar izaten zuten eta, herriko idazkaria bere laguna zenez, harengana joan zen irina saldu eta aitarentzako dirua lortu nahi zuela esanez. Besteei, ostera, denboralearen ondorioz dena galdu zutela esan zien.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Kartila, ehotakoa apuntatzeko

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Garia entregatu egin behar izaten zen. Baserritar bakoitzak hainbesteko bat ehotzeko baimena izaten zuen. Errotara joaten zirenean, kartila eraman behar izaten zen, eta errotariak bertan idatzi behar izaten zuen zenbat eho zen. Hilaren azkenean, errotariak ehotako guztiaren kontua entregatu behar izaten zuen. Ehotako proportzioaren arabera hainbesteko bat ordaindu behar izaten zuen Maria Doloresen aitak.

  • Mari Cruz Sagarzazu Artoarekin estraperloan

    Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain

    Gerra garaian eta gerraostean estraperloan eramaten zuen artoa Mari Kruzen ahizpak Itsasondora, bertan eho eta berriz etxera bueltan ekartzeko.

  • 1616 Artoa ezin eho; morokila esnearekin jan

    Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia

    Arto asko ereiten zuten oiloentzako. Oiloek ez zuten beste ezer jaten, ez pentsurik, ez ezer. Talo gutxi jan zuten beraienean; miseria handia zegoen eta makina txiki batean txikitzen zuten artoa, morokila egin eta esneari hura botatzeko. Esne gutxi gastatzeko, esnea egosi ostean, hori botatzen zioten.

  • 1621 Aulestira jenero bila gose denboran

    Begoña Ansotegi Txakartegi (1928) Lekeitio

    Gerra denborako ogiaz, txuskoaz. Txarra. Zopak egin eta hondora joaten ei ziren. Aulestiko baserri batetik ekartzen zuten jeneroa gose denboran.

  • 1621 Karabineroak kontrabandoa zaintzen

    Begoña Ansotegi Txakartegi (1928) Lekeitio

    Kanpotarrak ziren karabineroak. Bat zital-zitala ei zen, beste bat jatorra. Honek harreman ona zuen herritarrekin. Kontrabandoa zaintzea zen haien eginkizuna. Tabakoa, kafea, sakarina eta horrelakoak ziren gaiak. Donibane Lohizunen erostenei zuten jeneroa.

  • Juanito Leibar Guridi Marianista ikasketak

    Juan Leibar Guridi (1926) Arrasate

    Gerra bukatu zenean Eskoriatzan zegoen. Gogoan du gero egon zen gosetea. Eskoriatzatik Elorriora joan zen nobiziatua egitera. Handik Segoviara bidali zuten eta han ogi zuria jaten zuten egunero. Madrilgo Carabanchelen beste bi urte eman zituen batxilergoa bukatzen.

  • Salbador Anakabe Errazionamendu garaiko kontuak

    Salbador Anakabe Mendieta (1925) Lekeitio

    Gose handirik ez du berak pasatu, baina badira pasatutakoak. Errazionamendua udaletxe azpian hartzen zen. Garbantzuak eta dilistak kokoaz egoten ziren sarri. Ogia, egunean txusko bana. Baserritarrekin harremana zutenek jenero gehiago eskuratzen zuten.

  • Salbador Anakabe Karabineroekin konpondu behar estraperloan jarduteko

    Salbador Anakabe Mendieta (1925) Lekeitio

    Estraperloa egiten zen itsasoz: ogia, tabakoa... Karabineroekin konpondu behar lehenengo, eskatzen zutena eman behar. Erdaldunak ziren denak. Non egiten zuten guardia eta non zuten kuartela. Guardia Zibilak eta karabineroak erakunde berbera osatu zuten gerora. Karabineroen emazteak antxoari burua kentzen ibiltzen ziren fabrikan, udaberrian.

  • Pedro Juan Akarregi Umeentzako "Asistencia social"a, batzuentzat bakarrik

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    "Café Marina"n umeentzako "Asistencia social" zegoen, jatekoa-eta ematen zieten umeei. Pedro Juan joan zen jateko bila, baina handik bota egin zuten. Jendeak "jaka" oso erraz aldatzen zuela dio. Hala ere, inori ez dio gorrotorik eta ezinikusirik izan.

  • Pedro Juan Akarregi Errazionamenduan bakoitzarentzako opil bat

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Beraien ardura bakarra etxerako ogia lortzea zen, oso garai gogorrak bizi izan zituzten. Gerra osteko errazionamendu garaian, bakoitzari opil bana ematen zieten. Ogiarekin izandako anekdota bat kontatzen du.

  • Pedro Juan Akarregi Olioa txitxarroaren tripekin

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Gerra ostean, olioa txitxarroaren tripekin egiten zuten. 1942an margarina bidoi bat aurkitu zuten itsasoan eta horrek asko lagundu zien.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Baserriko jeneroa ezkutatu beharra

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Lekeitio

    Gerratean, Katalinek-eta etxean indaba ere ezkutatu egiten zuten. Bestela, topatzen zuten guztia konfiskatu egiten zieten; baserrian noiznahi erregistratzen zuten. Irratia ere ezkutuan entzuten zuten. Irratia eta bitxiak kortan ezkutatzen zuten, ira artean.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Estraperloa eta ogi gogorra, baina goserik ez

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Gerraostean estraperloa zen nagusi. Katalinek olioa Arropainen erosten zutela du gogoan. Bi litro-oliok sei hilabete irauten zituen. Teresak dio hasieran ez zutela janari faltarik izan, baina errazionamenduko ogia gogor-gogorra zela. Katalinen nebari behin errotan eman zioten ogi zuria katuek jan zuten, baina nebak pentsatu zuen bera izan zela jan zuena. Baserri inguruetan eta itsasoko herrietan ez zuten goserik izan, beti izaten zuten zer jan-eta. Bilbo aldean-eta, txarrago ibili ei ziren. Gerraostean kaletarrak esne-eske joaten ziren baserrietara.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Jeneroa entregatu eta txerria isilean hil behar

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Lekeitio

    Gerraostean, garia nahitaez entregatu behar izaten zuten. Baina indaba adibidez, ezin zuten izan kantitate bat baino ez, horrexegatik ezkutatzen zuten. Beraien etxea herriz Ispaster (nahi eta Elizaz Lekeitio) zenez, hara eroan behar izaten zuten. Txerria ere isilik hil behar izaten zuten. Guardia Zibila paseatzen ibiltzen zen.

  • Bidaurre Iraola Gerra aurrean nahi beste ogi, gero bat ere ez

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    Beraien aitari ogia asko gustatzen zitzaion eta gerra aurretik askotan berak jaten zuen orduko ogi osoa, hiruko ogia deiturikoa. Baserrietan jeneroa falta zen eta ez zuten jateko nahikorik izaten.

  • Zipriano Irigoien Mugatik jendea pasatzea arriskutsu

    Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan

    Mugatik jendea pasatzea arriskutsua zen. Gerraostean gizon bat harrapatu egin zutela eta Durangon eduki zutela bi urte inguruan kontatzen du. Beraiek jeneroa bakarrik pasatzen zuten. Frantziara dirua bidaltzen zuen gizon bat harrapatu zutela ere kontatzen du.

  • Juan Larrinaga Egur-ikatz artean indabak estraperloan

    Juan Larrinaga Atxabal (1918) Ispaster

    Bilbora eraman behar zuten egur-ikatzaren artean, indabak eramaten zituzten estraperloan. Ikatza "Fundiciones Hormazabal" izenekora eramaten zuten eta bertakoak ere nahi izaten zituen indabak langileei bazkaria emateko.

  • Miren Jone Azurza Oso diru gutxi jantzietarako ere

    Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia

    Oso urte gogorrak pasatu zituzten. Bere lehengusu bati txiki geratutako jantziak erabiltzen zituen. Anekdota bat kontatzen du, oso diru gutxirekin bizi izan zirela azaltzeko.

  • Miren Jone Azurza Eguneroko janaria gerra ostean

    Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia

    Ama oso elizkoia zen. Egunerokoan jaten zutena azaltzen du.