Ekonomia gerraostean

  • Antonio Sarasola Imaz Ogi beltza eta arrazionamenduko tortak

    Antonio Sarasola Imaz (1929) Anoeta

    Gerra hasi zenean ogia beltza izaten zen, baina ogia behintzat. Arrazionamendu garaian ogiaren ordez artoz egindako torta batzuk banatzen zituzten. Torta haiek janezinak ziren. Gerora etxeko labean ogia egiten hasi ziren, estraperloan ekarritako irinarekin.

  • Antonio Sarasola Imaz Janaria, olioa eta estraperloa

    Antonio Sarasola Imaz (1929) Anoeta

    Ohiko janariak zeintzuk izaten ziren. Goserik ez zuten pasa. Olioaren ordez txerriaren manteka aprobetxatzen zuten. Esnegaina ere olio moduan erabiltzen zuten. Estraperloko olioa izugarri garestia zen. Estraperlistak sartutako ziria.

  • Antonio Sarasola Imaz Aitarekin harremana ona izan zuten

    Antonio Sarasola Imaz (1929) Anoeta

    Aita arotza zen. Etxeko altzairuak berak egin zituen. Aitak Antoniori erremintak uzten zizkion; anaiari, berriz, ez. Estraperloaren garaian aitari laguntzen zion.

  • Jose Agustin Amonarriz Gerraosteko gosetea

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraostea oso gogorra izan zen. Gabezia handia zegoen, eta jendeak gosea pasa zuen. Agustinen etxean babarruna edota taloa izaten zen jateko; olioa izaten zuten faltan. Baserrian ez zuten goserik pasa: "jana kanbiatzeko gogoa" izan zuten, ordea. Gero, etxean txekorrak hiltzen hasi ziren, "jana nondik sortuko". Hildako txekorra auzoan banatzen zuten, eta orduan indartu zirela dio.

  • Jose Agustin Amonarriz Bidanira errazionamendu bila

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Beizaman bizi izan zen denboran, Bidaniko sindikatura joan behar izaten zuten errazionamendu bila. Kuadrilla bat joan ohi zen astoarekin Beizamatik mendiz mendi.

  • Jose Agustin Amonarriz "Fiskaleikoen" beldurrez

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraostean, beldur handia izaten zen "fiskaleikoak" ibiltzen zirelako garia konfiskatzen. Beizaman gari asko egiten zuten, eta garia zakuetan sartu eta belar-ondoan gorde zutenekoak kontatzen du.

  • Jose Agustin Amonarriz Aldian-aldian, ogi bat etxera eraman

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Beizamatik Anoetara joaten zen bakoitzean ogi bat eramaten zuen etxerako. Ogi handi bat eramaten omen zuen, eta etxean estimazio handia izaten zuen.

  • Adineko anoetarren testigantzak 2016 Soldadutzan ardoa eta kakahueteak

    2016 Adineko anoetarren testigantzak () Anoeta

    Antonio Kortajarena: Soldadutzan gosea pasa zuen. Ilara egiten zuten ardoa eta kakahueteak jateko

  • Adineko anoetarren testigantzak 2016 Errazionamenduan azukrerik ez

    2016 Adineko anoetarren testigantzak () Anoeta

    Pilar Gorostegi: Errazionamendua Zizurkilen ematen zieten. Behin azukrerik ez zioten eman, eta hurrengo egunean eman eta kendu egin zien.

  • Adineko Anoetarren testigantzak Bizikleta estraperloan

    2018 Adineko Anoetarren testigantzak () Anoeta

    Joxe Iturzaetak estraperloko olioa nola lortzen zuen kontatzen du. Aitak erosi zion bizikletaz babak estraperloan ekartzera ere makina bat buelta eman zituela dauka gogoan.

  • Maria Jose Abarrategi Irasuegi Umetatik etxeko lanetan lagun behar

    Maria Jose Abarrategi Irasuegi (1936) Aramaio

    Etxeko lanetan lagundu behar izaten zuen. Aitak irakatsi zion dakien eskola apurra. Garitan ordaintzen zuten errenta; etxerako ez zitzaien garirik geratzen. Artoa joan ohi zuten; arto zopak, morokila... Errazionamenduko ogi beltza ere jaten zuten.

  • Maria Luisa Etxebarria Igandetan, opil bana

    Maria Luisa Etxebarria Elorza (1932) Aramaio

    Errazionamendu garaiko oroitzapenak. Gurdian eramaten zituen aitak entregatu beharreko gari zakuak. Lur onak zituzten garaia lantzeko, eta nahiz eta entregatu behar izan, gari nahikoa izaten zuten etxerako. Igandetan, meza ondorenean senitarteko okin batengana joaten ziren, eta hark opil bana ematen zien. Okinak Mario Irure zuen izena.

  • Felisa eta Margarita Arana Gerra garaian estraperloari esker zapatak egiten

    Margarita Arana Urzelai (1925) Aramaio

    Gerra garaian Margaritaren aita nola konpontzen zen estraperloari esker zapatak egiteko.

  • Julio Aspe Beitia Abadeari garia, egurra... eman behar

    Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio

    Gerraostean, abadeari garia entregatu behar izaten zioten. Gero, jasotako garaia saldu egiten zuen abadeak. Egurra eta oilasko parea ere eraman behar izaten zitzaion abadeari. Guardia zibilei buruz ere hitz egiten dute.

  • Julio Aspe Beitia Otxandioko harakina

    Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio

    Debeku garaia izanagatik, zenbait harakinek haragia saltzea libre izan zuten. Otxandioko harakin bati buruz hitz egiten du.

  • Antonio Uribarreniturrieta Zortzi anega gari entregatu behar

    Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio

    Gerraostean, zortzi anega gari entregatu behar izaten zituzten. Garia bakarrik entregatu behar izaten zuten.

  • 1622 Errazionamendua

    Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio

    Errazionamendu garaiko kontuak. Kartilarekin astean zer jaki eskuratzen zituzten.

  • Kontxi Garaitonandia Gerraosteko gabezia

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Gerraosteko gabeziaz hitz egiten du. Diru ugaritasunik ez. Etxeko jeneroarekin bizi ziren. Behi-esnea letxeriara eramaten zuten. Gerora, etxera joaten hasi ziren esne bila.

  • Kontxi Garaitonandia Errazionamenduko kartila, kaleko senideentzat

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Gerraosteko kontuak. Kaleko senideei ematen zien errazionamenduko kartila, beraiek hartzeko falta zuten janaria. Baserrian ez zuten ogi eta arto faltarik.

  • Kontxi Garaitonandia Garia entregatzea

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Gerraostean, garia entregatu behar zen udaletxean. Abadeari anega erdi gari eman behar zitzaion, eta, etxean hildako berri bat edukiz gero, anega eta erdi "errezoen alde". Senide asko zituzten hilda: abadeari gurdikada gari eramaten zioten.