Ekonomia gerraostean
-
Untzueta dorretxea I: "gorriak" eta mojak
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Eibarko Untzueta dorretxeari buruzko azalpenak ematen ditu. Gerra denboran, soldadu "gorriak" bertan egon ziren. Gero, mojak egon ziren: gerraren ondorioz kalean apurtu edo erretako komenturen bat konpondu bitartean. Domeketan, hara joaten ziren arrosarioa errezatzera. Mojek elizetarako hostiak egiten zituzten: soberakinak Inesi ematen zizkioten jateko.
-
Gerrasosteko industria Eibarren
Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar
Eibarko tailerrak martxan jarri ziren gerraostean eta boom industriala eman zenean, herria oraindik berreraikitze prozesuan zegoen. Jende asko bildu zen Eibar inguruan eta Ermuan bizi ziren askok Eibarren egiten zuten bizimodua; horregatik, Aurorak "ciudad dormitorio" deitzen dio. Aurrerago enpresak herri desberdinetan edatzen joan ziren.
-
'Patria' idazteko makinak
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Idazteko makinen fabrika sortu zuten, Patria izenekoak. Imperial Española. Indibidualismoa nagusi.
-
Igerilekuen lurra Alfarentzat
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Alfak 1944-48 urte bitartean garapen handia izan zuen. Lurrak behar zituela eta herriko igerilekuak erabili zituzten horretarako.
-
Eibarrek lanerako espiritua
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
1944-60 urte bitartean lanerako espiritu handia omen zuen Eibarrek. Armeria eskola oinarri garrantzitsua zen horretarako.
-
Makinak kontrabandoan
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Blokeo ekonomikoa zela eta, ekoiztutako produktuen kopuru txiki bat bakarrik esportatzen zen. Jasotako dibisa ez zen nahikoa izaten makinak kanpoan erosteko, eta askotan kontrabandoan ekartzen zituzten makinak, zatika, ondoren Eibarren berriro montatzeko.
-
Madrilen atzerriko makinak
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
1954an Parisera joan zen Jose Mari lan kontuak zirela eta. Don Emilio Caprile ezagutu zuen bertan, bisitatu zuen lantegiko nagusia, gerratik ihesi joan zena.
-
VESPA (Villaverde Estraperlea Sin Pagar Aduanas)
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Bizikletak egitetik motor-bizikletak egitera pasa ziren Eibarren. Vespa motorra egiten hasi zen Francoren suhia, Eibarren, aldiz, Lambrettak.
-
Industriaren garapena Eibar inguruan
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Eibarrera etorri, eta ondoren Eibar inguruko herrietara zabaltzen hasi zen industria eta industriako langileria. Etxeak eraiki zituten Armeria eskola ondoan, populazioa handitzearen ondorioz.
-
Kupoarekin udaletxeak tranpa egiten zuen
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Etxean izan zuten militar sozialistaren familiak kotxea eta txoferra ere bazituen. Txoferra Ormaiztegiko Santi izeneko bat zen. Santi hil zen arte izan zuen Pepak harekin harremana. Kupoaren garaian, pisuan tranpa egin eta soberak zinegotzien artean banatzen zituzten. Errazionamenduko olioa, arroza eta azukrea gogoratzen ditu.
-
Gose denboran estraperloa
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Goserik ez zuten pasatu, baina kalean batzuk egoera txarrean egon ziren. Baserrietara jateko eske edo lapurretan ere etortzen ziren. Bakailaoa jaten zutela gogoan du. Etxean gauzak sobera zituenak, estraperloan salten zituen. Etxeko atarietan irina saltzen zela gogoratzen du. Etxean labesua egiten zuten, baina kontu handiekin.
-
Errazionamendua
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Errazionamendua ematen zieten Mutrikun. Donibanen ere bazegoen, baina janaria ematen zegoenak ez zien eman nahi. Aita lehengo lekuan hasi zen lanean, bueltan: Andonaegi arotzerian. Euskararen egoera gerraostean: berak ez du jazarpenik gogoratzen.
-
Errazionamendu garaia
Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati
Gerra ostean itxi zutenetik ez da berriro ireki Arantzazuko errota. Orduan kaleko Liñatzibarreko errotara eramaten zuten garia. Hamabostean behin olioa eta kafe apurtxo bat jasotzen zuten errazionamenduan. Eho gabeko laurdendutako artoarekin egindako opil batzuk ere egunero ematen zizkieten, baina jangaitzak ziren, Asunzionek dioenez.
-
Abadiñotik Aramaiora garia ehotzera
Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio
Errotak prezintatuta egon zirenean, Abadiño eta Arrazola aldetik astoekin etortzen ziren gauez Gantzagako errotan alea ehotzera. Basilio gau-errotari bezala ere aritu zen garai haietan. Egunez ere alea eho ahal izateko, tratua eginda zuten Guardia Zibilekin. Bizkaitik alea ehotzera etortzen zirenak batzuetan lo egiten geratzen ziren, eta astoei ere jaten eman behar izaten zitzaien. Auzoko hamar baserri ziren errotaren jabeak.
-
Etxeko txorizoak eta irina gordetzen
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Otxandiarrak gose denboran gaztainak eta sagarrak batzera etortzen ziren mendiz Aramaiora. Guardia Zibilen beldurrez, etxeko txorizoak etxetik kanpo gordetzen zituzten. Garia gauez eho eta hura ere gorde egiten zuten. Errotak prezintatu zituztenean, sutarako egur, babarrun eta baserriko gauzen truke, Guardia Zibilek uzten zieten garia ehotzen.
-
Gerra sasoian errotak zarratuta
Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika
Gerra sasoian errotak zarratuta egon zirenez, kontrabandoan aritzen ziren; urtebete inguruan egon ziren zarratuta. Hala ere, errotariak jakiten zuen noiz eho eta noiz zarratu, harrapa ez zezaten. Errotaria Potoko semea zen.
-
Errazionamenduaz gain, janaria lortzeko bideak
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia
Gerraostean kaleko ogia jaten zuten: nolakoa zen eta nola lortzen zuten aipatzen du. Errazionamenduko ogia jaten zuten, eta lau bat ogi tokatzen zitzaizkien. Egunero banatzen ziren ogi haiek, baina horrez gain, garia eho eta estraperloan ere ibiltzen ziren ogi gehiago lortzeko. Errazionamendu-liburuxka edukitzen zuten, eta familiaren beharren arabera jasotzen zuten janaria.
-
Toalleko errotatik irina estraperloan ekarri
Joxe Mari Aristi Garate (1930) Azpeitia
Gosete handia egon zen. Ogia hauts egiten zen, eta patatarik ez zegoen; haren ordez, batata jaten zuten egosita. Jose Mariren aitak Toalleko errotatik estraperloan ekartzen zituen garia eta irina tabernarako. Errotak zarata egiten zuen, eta, gauez eho ahal izateko, zerbait egiten zuten hura isildu ahal izateko. Gero, etxean ogia egiten zuten.
-
Garagar kafea
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Garagarra edo oloa zartaginean erre, kafe ehogailuan eho, eta kafearen antzeko zerbait prestatzen zuten. Benetako kafea San Juanetan-edo probatzen zuten. Azukrea jaten ikasi gabe zeudenez, haren ezak ez zituen larritzen. Ardoa bidetik garraiatuz gero, zergak ordaintzen ziren. Estraperloa mendiz egiten zuten.
-
Errota barik ogirik ez
Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika
Ortuak izan arren, miseria izan zuten ogi barik. Etxeko garia ehotzeko etxean bazuten eskuzko makina bat eta bertan ehotzen zuten gauez. Artoa, ostera, ezin zuten eho, errotak zarratuta egon baitziren. Ogi gutxirekin hazitakoak dira. Ogi beltza, zahiarekin egindakoa, izaten zuten.