Ekonomia gerraostean
-
Auzoko errotak prezintatuta eta gauez Aizpurutxora joan behar
Evaristo Alberdi Oruesagasti (1926) Maria Mugerza Arregi (1930) Bergara
Gerra garaian errotak prezintatu egin zituzten. Aizpurutxoko errotara joan behar izaten ziren gauean; goizaldean etxera itzuli eta baserriko lanekin jarraitu behar.
-
Gerra giroa
Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun
Gerra aurretik, hegazkinak hasiak ziren atzera eta aurrera. San Markostik tiroka hasten zirenean, zubi azpian gordetzen ziren, hor babestuta zeudelakoan. Inork hil nahi ez. Gero gosetea; errotak itxita zeuden, baina Iurritakoek gordean ematen zieten irina.
-
Arantzara irin bila
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Bere anaia Inaxio Arantzara joaten zen irin bila. Diru gutxi izaten zuen, eta ezin irin asko ekarri.
-
Mandoa irauli
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Auzoko bat irinarekin zetorrela, Zaldin inguruan mandoa kargarekin malda behera irauli zitzaion. Arbaldak eta gainerako traste guztiak hautsi zitzaizkion. Han ibili zen bere haiek ezin gorderik.
-
Lesakako errepidea: soldaduak eta 'trabajadoreak'
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Lesakako errepidea egin zutenean, Portuburuko soroak erdiz erdi hartu zituzten. Artoa egin gabe zegoen oraindik eta moztuta behiei eman zieten; beraiek ezer gabe gelditu ziren. Gero gainera, 'trabajadoreek' gosea kentzeko artoa lapurtzen zieten. Egin aurretik gordetzen aritzen ziren. 'Trabajadoreek' Portuburu ondoan jaten zuten, eta, jan ondoren, andaluziarrak beren kantekin hasten ziren, burua pixka bat distraitzeko. Portuburukoek esnea Ergoienera eramaten zuten eta falangistak etortzen ziren bila. Gero Olatxeko zubira eramaten zuten, errepidean ari ziren soldaduek kafesnea hartzeko.
-
Trabajadoreak
Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun
Gerraren ondoren, irin bila joan ziren Nafarroara. Antsillesen 'trabajadoreak' eta Borrokazelaietan eskoltak edo kintoak. 'Trabajadore' batek ihes egin zuen, eta garesti ordaindu zuen.
-
Errotari azkarra
Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun
Artoa Fanderiara eraman behar izaten zen gero, baina gerra garaian ez zioten hainbeste kasu egiten. Nafarroan errotak libre, eta, hemen, itxita. Arraskuerrotako aitonak asmatu zuen modua irina gordeka egiteko, ganbaran, baina teilatutik irin-hautsa ateratzen zen eta handik galdu zen. Jendea elkar bijilatzen aritzen zen.
-
Ogi gabe etxera
Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun
Beraiek Goizuetara edo San Antonera (Lesaka) joaten ziren irin bila. Ogia ere ekartzen zuten. Behin, bidean zetozela, ogia falta zutela konturatu zen, bila joan zen, baina falta. Neska batzuek kendu zioten susmoa zuen. "Astua beti ttikitti-ttikitti, be saltu alua horrekin!"
-
Goizuetako bidea
Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun
Goizuetara ordu pare batean sartzen ziren. Nondik joaten ziren: Sorondo, Otraitz, Txaradi, Urraideko harrizko zubia, Santoslepo... Toki izenak.
-
Kontrabandoa
Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun
Kontrabandoan ere ibilia da Joxe. Galtzarrieta inguruan txakur bat atera zitzaion; Guardia Zibilena zen. Kontrabandoan eta horrelakoetan ibili beharra zegoen sosa atera nahi bazen, lantegietan diru gutxi irabazten baitzen garai haietan. Burnaizta, Galtzarrieta... toki izenak.
-
Tailerretan, emakume mordoa
Mari Carmen Agirre Berezibar (1924) Julita Arregi Etxeberria (1924) Eibar
"Beisteginean" (BH bizikletak) 15-16 urterekin hasi zen. Hortxe eta Orbeanean emakume gehiago zegoen lanean gizonak baino. Koadroak egiten. Eskuz margotzen ziren. Gizonak kartzelan zeuden. Moisesen tailerrean, Matsarian, dena emakumeak ziren. Gasteizera eraman zuten lantegia, gero.
-
Baserrian goserik ez
Mari Tere Aboitiz Iriarte (1924) Juan Uribarren Atxabal (1924) Lekeitio
Juanen ama baserrikoa zenez handik hartzen zituzten elikagaiak eta ez zuten goserik pasa; gainerakoek bai. Oso jende gutxik zuen dirua. Oletako errotara joaten ziren.
-
Ogi faltan, taloa eta artoa
Bentura Arrieta Bergaretxe (1925) Elgoibar
Gerraostean, ogi faltan, taloarekin eta artoarekin konpondu ziren. Astegunetan babarrunak jaten zituzten egunero.
-
Errazionamenduko ogia
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Errazionamenduko ogia oso txarra zen. Arrebak taloak egiten zituen. Kuporako garia eta artoa eraman behar izaten zuten. Gari-uzta ona izateko, lurra lehorra izan behar dela dio Pedrok.
-
Ogia estraperloan
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Sei senide ziren, bost mutiko eta neska bakarra. Jatekoa lortzeko estraperloan-eta ibili ohi ziren. Ogia lortzeko ere lanak izaten zituzten, Grosen baziren hainbat emakume erdi izkutuan ogia saltzeaz arduratzen zirenak, eta haiei erosten zieten.
-
Ekonomato militarra
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Groseko azokan saldu ohi zuten, besteak beste, estraperloko ogia. Polizia etortzean, korrika alde egin behar izaten zuten. Donostian ekonomato militar bat ere bazen ordea, eta dirua eta kontaktuak izanez gero, olioa eta beste hainbat elikagai eskuratzeko aukera izaten zen.
-
Igogailu fabrikan
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Aitak igogailuen fabrikan egiten zuen lan. Francoren fabrika militarizatzeko eskariari uko egin izana gogotik ordaindu zuten. Piezak lortzeko, benetako estraperlistengana jo behar izaten zuten.
-
Estraperloa "Pamplonica"n
Ebaristo Aiestaran Pikabea (1927) Maria Pilar Alkain Sarasola (1941) Kontxita Argote Altuna (1938) Donostia
"Pamplonica"k estraperloko gauzak ekartzen zituen eta eskolatik ikusten zuten nola botatzen zuten karga. Emakume estraperlistak gona zabalekin eta erabat gizen ikusten zituzten. Kontxitak eta ez zuten goserik pasa baserrian. Argazkian, Plazaolako trena.
-
1959ko krisian katu guztiak jan zituzten Antiguan
Patxi Sansinenea Azurmendi (1935) Donostia
1959an krisi handia zegoen. Etxeetako patioak arrain hondarrekin beteta zeudenez, katu asko zebilen. Baina 1959ko urte hartan, katu guztiak desagertu ziren, sagardotegietan jaten zituzten-eta. Antiguako askok ezin dute esan ez duenik katua jan. Jendeak bere bizimodua larri, baina ondo pasatu duela dio.
-
Bonbuluko errota; gerraosteko ogi beltza
Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara
Bonbulu non dagoen azaltzen du. Hantxe ikasi zuten igerian, kanalean, osaba okinak erakutsita. Bonbuluko errota. Gerraostean erroten egoera zein zen. Estraperloa. Errazionamenduko ogi beltza.