Ekonomia gerraostean

  • 1553 Ogia estraperloan

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Sei senide ziren, bost mutiko eta neska bakarra. Jatekoa lortzeko estraperloan-eta ibili ohi ziren. Ogia lortzeko ere lanak izaten zituzten, Grosen baziren hainbat emakume erdi izkutuan ogia saltzeaz arduratzen zirenak, eta haiei erosten zieten.

  • 1553 Ekonomato militarra

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Groseko azokan saldu ohi zuten, besteak beste, estraperloko ogia. Polizia etortzean, korrika alde egin behar izaten zuten. Donostian ekonomato militar bat ere bazen ordea, eta dirua eta kontaktuak izanez gero, olioa eta beste hainbat elikagai eskuratzeko aukera izaten zen.

  • 1553 Igogailu fabrikan

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Aitak igogailuen fabrikan egiten zuen lan. Francoren fabrika militarizatzeko eskariari uko egin izana gogotik ordaindu zuten. Piezak lortzeko, benetako estraperlistengana jo behar izaten zuten.

  • Ebaristo Aiestaran Estraperloa "Pamplonica"n

    Ebaristo Aiestaran Pikabea (1927) Maria Pilar Alkain Sarasola (1941) Kontxita Argote Altuna (1938) Donostia

    "Pamplonica"k estraperloko gauzak ekartzen zituen eta eskolatik ikusten zuten nola botatzen zuten karga. Emakume estraperlistak gona zabalekin eta erabat gizen ikusten zituzten. Kontxitak eta ez zuten goserik pasa baserrian. Argazkian, Plazaolako trena.

  • 1542 1959ko krisian katu guztiak jan zituzten Antiguan

    Patxi Sansinenea Azurmendi (1935) Donostia

    1959an krisi handia zegoen. Etxeetako patioak arrain hondarrekin beteta zeudenez, katu asko zebilen. Baina 1959ko urte hartan, katu guztiak desagertu ziren, sagardotegietan jaten zituzten-eta. Antiguako askok ezin dute esan ez duenik katua jan. Jendeak bere bizimodua larri, baina ondo pasatu duela dio.

  • Jabier Lazpiur Ibarra Bonbuluko errota; gerraosteko ogi beltza

    Jabier Lazpiur Ibarra (1934) Bergara

    Bonbulu non dagoen azaltzen du. Hantxe ikasi zuten igerian, kanalean, osaba okinak erakutsita. Bonbuluko errota. Gerraostean erroten egoera zein zen. Estraperloa. Errazionamenduko ogi beltza.

  • Ines Lezea Untzueta dorretxea I: "gorriak" eta mojak

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Eibarko Untzueta dorretxeari buruzko azalpenak ematen ditu. Gerra denboran, soldadu "gorriak" bertan egon ziren. Gero, mojak egon ziren: gerraren ondorioz kalean apurtu edo erretako komenturen bat konpondu bitartean. Domeketan, hara joaten ziren arrosarioa errezatzera. Mojek elizetarako hostiak egiten zituzten: soberakinak Inesi ematen zizkioten jateko.

  • Aurora Baskaran Gerrasosteko industria Eibarren

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Eibarko tailerrak martxan jarri ziren gerraostean eta boom industriala eman zenean, herria oraindik berreraikitze prozesuan zegoen. Jende asko bildu zen Eibar inguruan eta Ermuan bizi ziren askok Eibarren egiten zuten bizimodua; horregatik, Aurorak "ciudad dormitorio" deitzen dio. Aurrerago enpresak herri desberdinetan edatzen joan ziren.

  • Jose Mari Kruzeta 'Patria' idazteko makinak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Idazteko makinen fabrika sortu zuten, Patria izenekoak. Imperial Española. Indibidualismoa nagusi.

  • Jose Mari Kruzeta Igerilekuen lurra Alfarentzat

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Alfak 1944-48 urte bitartean garapen handia izan zuen. Lurrak behar zituela eta herriko igerilekuak erabili zituzten horretarako.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarrek lanerako espiritua

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    1944-60 urte bitartean lanerako espiritu handia omen zuen Eibarrek. Armeria eskola oinarri garrantzitsua zen horretarako.

  • Jose Mari Kruzeta Makinak kontrabandoan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Blokeo ekonomikoa zela eta, ekoiztutako produktuen kopuru txiki bat bakarrik esportatzen zen. Jasotako dibisa ez zen nahikoa izaten makinak kanpoan erosteko, eta askotan kontrabandoan ekartzen zituzten makinak, zatika, ondoren Eibarren berriro montatzeko.

  • Jose Mari Kruzeta Madrilen atzerriko makinak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    1954an Parisera joan zen Jose Mari lan kontuak zirela eta. Don Emilio Caprile ezagutu zuen bertan, bisitatu zuen lantegiko nagusia, gerratik ihesi joan zena.

  • Jose Mari Kruzeta VESPA (Villaverde Estraperlea Sin Pagar Aduanas)

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Bizikletak egitetik motor-bizikletak egitera pasa ziren Eibarren. Vespa motorra egiten hasi zen Francoren suhia, Eibarren, aldiz, Lambrettak.

  • Jose Mari Kruzeta Industriaren garapena Eibar inguruan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibarrera etorri, eta ondoren Eibar inguruko herrietara zabaltzen hasi zen industria eta industriako langileria. Etxeak eraiki zituten Armeria eskola ondoan, populazioa handitzearen ondorioz.

  • Pepa Bikandi Kupoarekin udaletxeak tranpa egiten zuen

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Etxean izan zuten militar sozialistaren familiak kotxea eta txoferra ere bazituen. Txoferra Ormaiztegiko Santi izeneko bat zen. Santi hil zen arte izan zuen Pepak harekin harremana. Kupoaren garaian, pisuan tranpa egin eta soberak zinegotzien artean banatzen zituzten. Errazionamenduko olioa, arroza eta azukrea gogoratzen ditu.

  • Pepa Bikandi Gose denboran estraperloa

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Goserik ez zuten pasatu, baina kalean batzuk egoera txarrean egon ziren. Baserrietara jateko eske edo lapurretan ere etortzen ziren. Bakailaoa jaten zutela gogoan du. Etxean gauzak sobera zituenak, estraperloan salten zituen. Etxeko atarietan irina saltzen zela gogoratzen du. Etxean labesua egiten zuten, baina kontu handiekin.

  • Beatriz Agirregomezkorta Errazionamendua

    Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia

    Errazionamendua ematen zieten Mutrikun. Donibanen ere bazegoen, baina janaria ematen zegoenak ez zien eman nahi. Aita lehengo lekuan hasi zen lanean, bueltan: Andonaegi arotzerian. Euskararen egoera gerraostean: berak ez du jazarpenik gogoratzen.

  • 1285 Errazionamendu garaia

    Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati

    Gerra ostean itxi zutenetik ez da berriro ireki Arantzazuko errota. Orduan kaleko Liñatzibarreko errotara eramaten zuten garia. Hamabostean behin olioa eta kafe apurtxo bat jasotzen zuten errazionamenduan. Eho gabeko laurdendutako artoarekin egindako opil batzuk ere egunero ematen zizkieten, baina jangaitzak ziren, Asunzionek dioenez.

  • Baxilio Ugarte Urrutia Abadiñotik Aramaiora garia ehotzera

    Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio

    Errotak prezintatuta egon zirenean, Abadiño eta Arrazola aldetik astoekin etortzen ziren gauez Gantzagako errotan alea ehotzera. Basilio gau-errotari bezala ere aritu zen garai haietan. Egunez ere alea eho ahal izateko, tratua eginda zuten Guardia Zibilekin. Bizkaitik alea ehotzera etortzen zirenak batzuetan lo egiten geratzen ziren, eta astoei ere jaten eman behar izaten zitzaien. Auzoko hamar baserri ziren errotaren jabeak.