Ekonomia gerraostean

  • Bixente Lizaso Alegiara eta Goizuetara artoa ehotzera

    Bixente Lizaso Itxaso (1931) Urnieta

    Errotak itxita zeuden eta ezin artorik eho. Ama Alegiara joan zen behin ehotzera eta itzultzerakoan trenean karabineroek kendu egin zioten irina. Goizuetara ere joaten ziren batzuk astoarekin. Astoak sen izugarria du: behin pasatako bidea gogoan izaten du.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Gerraostean, baserri eta lursail gutxi zen herrietan miseria

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Gerraostean Etxebarrian ez zuten hainbeste gose pasatu, etxe guztiek zutelako soroa edo baratzea. Ogi gosea bai pasa zuten. "Txusko" bat ematen zieten okindegian. Ondarroan edo herri handiagoetan egoera latzagoa izan omen zen, "miserixa alu". "Diru zuria"ren (Euskadiko diruaren) kontuarekin jendeak dirua galdu zuen, gero diru horrek baliorik ez zuen izan eta.

  • Juantxo Arteaga Baserriak asko lagundu zien gerra denboran

    Juantxo Arteaga Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Guraso biak baserritarrak izateak asko lagundu zien gerra denboran, sagarrak etab. jan zitzaketen eta. Kaletarrek gose handia pasa zuten.

  • Juantxo Arteaga Gerraosteko gosea

    Juantxo Arteaga Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Juantxok gogoan du gerraosteko gosea. Babarruna jaten zen batez ere, eta baserriko fruituak. Hala ere, baserrietan jende asko bizi zen eta ez zen denentzat iristen.

  • Juantxo Arteaga Olioak astebeteko jornala balio zuen

    Juantxo Arteaga Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Gogoan du ogia mamiaren erdian fermetatzen zela eta mikatz mikatza zegoela. Komentuan kontrabajandoa egiten zen. Olioa gogorra saltzen zen.

  • Juantxo Arteaga Kontrabandoa herriko komentuan

    Juantxo Arteaga Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Gaztañaga delako batek monjen komentua erabiltzen zuen gerraostean kontrabandorako.

  • Niceto Marcano Muguerza Gerra ondorengo egoera: euskararen erabilera; gosea

    Niceto Marcano Muguerza (1932) Eibar

    Euskaraz-erdaraz hitz egitearen inguruko azalpenak. Kanpotik etorritako jendea. Gerra ostean, euskararen kontrako jarrerak. Errazionamendua. "Regiones Devastadas". Erreka.

  • Niceto Marcano Muguerza Eibarko industria eta Armeria Eskola

    Niceto Marcano Muguerza (1932) Eibar

    Armeria Eskola. Jendea ondo prestatuta irten izan da bertatik. Tailerrak sortzeko ilusioa. Eibarko tailer gehienak hutsetik hasitakoak. Industria Eibarren gerra osteko urteetan. Industriarako eta armagintzarako sasoi ona. Denak balio zuen, dena saltzen zen. Asmatzaileak ere baziren, Ibacetatarrak, adibidez. Helmholtz markako organoak asmatu zituzten. Telebistak ere egiten zituzten.

  • Damiana Belaustegi Gerraostean jatekoa nondik atera?

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gerraostean garia, artoa eta patata kendu egiten zizkieten, herriarentzat. Ama negarrez egoten zen, ea umeei zer eman behar zien esanez. Okindegian ogi beltza ematen zieten. Nolakoa izaten zen. Amak hura ez jateko esaten zien. Esne asko ematen zuten behiak zituztenez, non-nondik arroza ekarri eta arroz-esnea jaten zuten. Batzuek arbi-loreak batzen zituzten, jateko.

  • Damiana Belaustegi Amak errazionamenduko ogia ez jateko esaten zien

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gerraostean garia eta artoa herrian entregatu behar izaten zituzten. Hainbat elikagai errazionamenduan ematen zituzten gerraostean. Ogia nolako eskasa izaten zen. Amak ez jateko esaten zien.

  • Damiana Belaustegi Kafea eta tabakoa etxean erein eta jaso

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gerraostean tabakoarekin eta kafearekin larri ibili ziren. Aitak harrapatzen zuena erretzen zuen: arto-bizarrak, mahats orriak... Bai tabakoa eta bai kafea etxean erein zituzten. Kafe-landarea nolakoa izaten den. Gero txigortu egin behar eta zartaginean ez zen ondo txigortzen. Tabako landarea. Hostoak lehortu egin behar. Gerora, Albizko tabernakoek ekartzen zituzten tabakoa eta beste hainbat gauza.

  • Luzia Inzunza Durangoko Imaz errotara jeneroa eroan behar

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Baserrian hartzen zuten jeneroa (garia, artoa...) Durangora entregatu behar izaten zuten, bertako Imaz errotara (gaur egun Ibaizabal ikastola dagoen tokira).

  • Luzia Inzunza Estraperloa zelan sartu herrira

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Estraperlo garaia oso gogorra zen. Izurtzatik Mañarira joateko, Izurtzako sarreran zegoen kontrola. Kontrol hori ez pasatzeko, nondik nora joaten ziren azaltzen du. Gabon batzuetan bazuten ardoa, baina ez ogirik; beste behin, ogia bai, baina ez ardorik. Durangon alondegia zuten eta handik ekartzen zuten ardoa. Andreek ez zuten ardorik edaten. Gabonetan ardo-zopak hartzen zituzten gizonezkoek.

  • Miren Aldekoa Beharrezko gauzetarako dirurik ez

    Miren Aldekoa Gorospe (1932) Mañaria

    Arropa berriak, olioa eta holakoak erosteko dirua lortzea ez zen erraza izaten. Urte guztirako lain gari ez zuten etxean hartzen, eta erosi egin behar izaten zuten.

  • Anastasio Beaskoetxea Katuak ilobak maino maiteago

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Diru apur bat eman zion baserriko ugazabak eta Errekaldera itzuli zen eta han egon zen soldadutzara joan arte. Hamabost urterekin, izapideak egin zituen itsasora joateko nabigatzera. Mundu Gerra zen, baina berak handik irten beharra zuen. Gose garaia zen, lana zuenean ere, ez zuen ostatua ordaintzeko adina irabazten. Izeko neskazaharrak maiteago zituen txakurra eta katuak ilobak baino. Beste bi neba-arreba ere morroi edo neskame joan ziren.

  • Anastasio Beaskoetxea Nabigatzeko gomendiozko agiria behar

    Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata

    Hemezortzi urterekin deitu zioten Marinan soldadutza egiteko. Itzuli zenean, nabigatzera joan nahi zuen, baina, ez zuenez gomendiozko agiririk, ez zuen lortzen lanik. Obretan hasi zen lanean, baina ez zitzaion heltzen gosea kentzeko. Estraperloko janaria oso garestia zen: norberak erositakoa ere ostu egiten zuten.

  • Eulalia Ollokiegi Sarobe Amonak janaria ematen zien behar zutenei

    Eulalia Ollokiegi Sarobe (1937) Lasarte-Oria

    Baratzetik bizi ziren Larrekoetxe baserrian. Hiru baratze zituzten, eurentzat janaria ekoizteko eta baita tratua saltzeko ere. Eulaliak gogoan du jende asko joaten zela baserrira eskera, eta amonak janaria ematen ziela.

  • 1216 Oliorik ezean, txerriaren koipea

    Maria Angeles Gorriño Aranburu (1944) Mendata

    Baserrian ez zuen goserik ezagutu eta gurasoei ere horixe entzun izan zien beti. Beti egoten zen zerbait jateko. Olio falta egon zen. Txerriaren koipea erabiltzen zuten jatekoa frijitzeko. Ogi faltarik ez du ezagutu. Olio kontrabandoa. Mendatako emakume batek egiten zuen tranpa.

  • Ixabel Zuaznabar Hezur-muina jaten zuten

    Ixabel Zuaznabar Irulegi (1938) Lasarte-Oria

    Ogiaz lagunduta jaten zuten hezur-muina. Gaur egun txarra dela esaten badute ere, garai hartan, gerraostean, jatekorik ez zen soberan. Amonak arto-ogia egiten zuen.

  • Ixabel Zuaznabar Estraperloa trenean

    Ixabel Zuaznabar Irulegi (1938) Lasarte-Oria

    Trena baserri ondotik pasatzen zen, eta Ixabelek nola jakin ez arren, morroia eta aita agertzen ziren handik ogi-irinarekin.