Ekonomia gerraostean
-
Gerraostea: etxea konfiskatuta eta errazionamendu garaia
Miren Begoña Arriaga Leniz (1921) Eibar
Gerra amaitu eta Eibarrera itzuli zirenean, altzariak gordeta zituzten arren, etxebizitza konfiskatuta zuten eta haiek alde egin arte ezin izan ziren euren etxera bueltatu. Nahiz eta errazionamendu garaia izan, senitarteko batek zuen dendari esker, ondo bizi ahal zan zirela kontatzen du. Ea eta Ereñoko errazionamenduez baliatzeko trikimailuez dihardu.
-
Gerra ostean goserik ez
Miren Lorea Lasa Aranburu (1930) Lorenzo Zabala Suinaga (1927) Eibar
Gerra ostean gosea zegoen baina Lorearen etxean zapata-denda zutenez, ez zuten goserik pasa. Lorenzoren kasuan, amak baserria zuen eta bertatik ekartzen zuten jatekoa.
-
Gerraosteko premia
Adela Telleria Gallastegui (1924) Eibar
Behobian zituzten ondasun guztiak galdu zituzten gerraren ondorioz. Gerraostean, aita espetxeratu egin zuten eta amak gaixotasun larria izan zuen. Premia handia bizi izan zuten garai hartan.
-
Iragaitzazko langileak Aurreran
Adela Telleria Gallastegui (1924) Eibar
Gerraostean kartzelan egon izanak ez zion aitari lana aurkitzeko garaian trabarik eragin. Guztientzat adina lan zegoela kontatzen du Adelak. Askotan, iragaitzaz zeuden pertsonak hartzen ziren fundizioan beharrerako. Pare bat edo hiru egunez lana egin eta, soldata aurreratzeko eskatu ostean, lana utzita bideari jarraitzen zioten.
-
Gerra garaian Bolibarren
Roberto Zabaleta Ozamiz (1934) Eibar
Gerrarengatik bi urte egin zituen Ziortza-Bolibarren bizi izaten, familiakoekin. Gerraostean, aita hil zitzaion. Orduan, gosea eta miseria zegoela dio.
-
Gerraosteko ordaintzeko moduak
Roberto Zabaleta Ozamiz (1934) Eibar
Gerraostean, dirua zeukanak ordaindu egiten zuen eta ez zeukanak, apuntatuta lagatzen zuen. Gogoan du zinemara joan zela diruaren ordez zigiluarekin ordainduta.
-
Materiala errazionamenduan
Roberto Zabaleta Ozamiz (1934) Eibar
Zaldien eta garabien lana aitarengandik jaso zuen. Piezak, materialak, produktuak lantegi batetik bestera eramaten zituen. Materiala ere errazionamenduarekin banatzen zuten, eta estraperloan ere saltzen zuten batzuek.
-
Gerraosteko gosetearen eragina erakusten duen anekdota
Manolo Larrañaga Juaristi (1927) Azkoitia
Gerraostean ez zegoen jatekorik eta gosea pasa behar. Orduko gosetearen eragina erakusten duen anekdota bat kontatzen du, bere amaginarrebaren ingurukoa.
-
Errotak itxi eta garia kendu
Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata
Bonbardaketaren ostean, errotak itxi egin zituzten, baina batzuek jarraitzen zuten zelan edo halan. Arratzuko okindegira joaten ziren ogi bila. Garia hartutakoan, gurdikada kentzen zieten; urte askoan.
-
Indabak salduz gero, isuna
Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata
Baserritarrentzat ez zen errazionamendurik egon. Indabak salduz gero, kendu eta isuna ipintzen zieten. Txerria hiltzea libre zen.
-
Lagunekin jatekoa trukatzen; herriko txokolategileak
Juan Migel Aranbarri Atxa (1940) Azkoitia
Goserik ez zuen pasatu. Batzuetan lagunen batekin jatekoa trukatzen zuen, bai ogia edo bai merienda. Euren etxean egoten zen Maiztegi txokolateak ez zion graziarik egiten eta lagunari aldatzen zion beste zerbaiten truke. Herrian bertan ere egiten zen txokolatea. Hortik dator `Txokolatero´ gaitzizena.
-
Gerra sasoian Madrilgo eta Durangoko lehengusuak Azkoitian
Juan Migel Aranbarri Atxa (1940) Azkoitia
Gerra sasoian Madrilgo eta Durangoko lehengusuak euren etxean egon omen ziren. Entzunda duenez, hegazkinak zetozenean, sotoan gordetzen ziren. Herrian jendea gero eta argalago eta euren etxean gero eta gizenago. Ogia etxean egiten zuten. Azukrea falta izaten zen eta lehengusuek kafesnea gatzarekin hartzen ikasi zuten. Azukre beltza.
-
Olioa Cascante herritik estraperloan
Juan Migel Aranbarri Atxa (1940) Azkoitia
Elikagairen bat herrira ekartzen zenean, alondegira eramaten zen zuzenean eta han tasa ordaindu behar izaten zen. Olioa Cascante herritik ekartzen zuten estraperloan. Kamioian ezkutuan nola eramaten zuten. Serenoarekin tratua egin behar izaten zuten.
-
Murgiako errotara mutil mordoa; baserriko lanak
Bixenta Arregi Arregi (1937) Maria Isabel Arregi Arregi (1931) Maria Pilar Arregi Arregi (1943) Juana Beitia Ugarte (1936) Mahai-ingurua Oñatin 2 () Oñati
Murgiako errotara mutil asko joaten ziren, beraiek ikusteagatik. Estraperloa. Maindirea jartzen zuten, guardia zibilak zeudela abisatzeko. Karobia erretzen. Idiekin lanean, Marixabel hirutan erori zen errekara. Egur lanak. Lan asko egindakoak dira.
-
Arbia; errotan ogirik ez zen falta, gose garaian
Bixenta Arregi Arregi (1937) Maria Isabel Arregi Arregi (1931) Maria Pilar Arregi Arregi (1943) Juana Beitia Ugarte (1936) Mahai-ingurua Oñatin 2 () Oñati
Arbiaren lanak, Murgiako errotan. Erlijioaren indarra: "intentzioak" partitzen. Juani okerrago ibili zen gose denboran. Ogia eta labesua. Ogia lapurtu zioten amari. Tremesa, morokila.
-
Behiak jeztea; Linda behia
Bixenta Arregi Arregi (1937) Maria Isabel Arregi Arregi (1931) Maria Pilar Arregi Arregi (1943) Juana Beitia Ugarte (1936) Mahai-ingurua Oñatin 2 () Oñati
Linda izeneko behia zeukaten Juanik eta. Behiak jeztea eta untxiak hiltzea. Gose garaiko kontuak. Tremesa eta taloa. Arregitarren amaren taloak. Maiztegi txokolateak.
-
Errotako salmentak; estraperloa eta salaketa
Bixenta Arregi Arregi (1937) Maria Isabel Arregi Arregi (1931) Maria Pilar Arregi Arregi (1943) Juana Beitia Ugarte (1936) Mahai-ingurua Oñatin 2 () Oñati
Errotako Araia astoa. Santa Lutziara, kapoiak saltzera. Berdura plazan, sagarrak saltzen; Pili engainatu egiten zuten, Marixabel ez. Artoa jandako oiloak. Emakume batek arto irina eskatu zion amari, estraperloan. Salaketa jarri zion gero; isuna: 30.000 pezeta. Guardia zibilak.
-
Diortxueneko bezeroak eta janaria
Bixenta Arregi Arregi (1937) Maria Isabel Arregi Arregi (1931) Maria Pilar Arregi Arregi (1943) Juana Beitia Ugarte (1936) Mahai-ingurua Oñatin 2 () Oñati
Arazoko baserritarrak ere joaten ziren Diortxuenera. Prestatzen zuten janaria. Ogiduna. Arrain saltzailea: bakailaoa. Ontziak garbitzen zituen andreak zer egiten zuen.
-
Gerraostean "karretero" eta estraperloan
Tiburtzio Olabe (1912) Durango
Gerratik itzuli zenean, ez zen gai saskiak egiteko. "Karretero" moduan ibili zen lanean Durangon denbora luzez, zerrautsa eta egurra garraiatzen. Estraperloan ere ibiltzen zen. Jendeak eskatutako gaiak ezkutuan eramaten zituen gurdian.
-
Estraperloa; bizkaitarrak Gipuzkoara eta alderantziz
Juli Larrañaga Garate (1921) Mendaro
Behin Berriatuko batzuk etorri eta kartila ahaztu zitzaiela eta berea uzteko eskatu zioten. Berak halaxe egin zuen, baina irin-fabrikakoak esan zion berriz ez egiteko halakorik, haiek debekatuta zutela Gipuzkoa partera etortzea eta. Etxe bakoitzak kartila bat izaten zuen eta hura irin-fabrikan erakutsi egin behar izaten zen eta bertan apuntatzen zuten jasotako irin kopurua. Eurak ere Bizkaia aldera joaten ziren estraperloan, baina han ez zuten kartilarik eskatzen.