Ekonomia gerraostean

  • Kontxi Garaitonandia Abadeari garia erosi behar

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Etxean senide asko ziren. Abadeari eta baserriko ugazabari garia entregatuta, etxean falta izaten zen. Gero, abadeari erosi behar garia.

  • Santi Villareal Guardia Zibila baserria erregistratzen

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, baserriko jeneroa (garia, artoa...) herrira entregatu behar izaten zen eta Guardia Zibilak kontrolatzen zuen hori. Umetan beldurra ematen zien guardia zibilek etxea erregistratzen baitzuten eta Santi sabaian ostontzen zen.

  • Teresa Aresti Aguazilak jeneroa kendu

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Garai batean, ezin zitekeen herri batetik bestera jeneroa pasatu. Horregatik, aguazila trabiara sartu eta Durangotik zetozenei jeneroa kentzen ibiltzen zen. Behin, amarengana ere joan zen aguazila.

  • Teresa Aresti Haizea txarra txerriarentzat

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Haizea txarra da gaztarentzat, arrakalak egiten dizkio eta. Horrelakorik pasatuz gero, saldu barik etxerako uzten zuten gaztaia. Behi-esnearekin ez zuten gaztarik egiten, eurek edateko edukitzen zuten eta. Inoiz, esnea bakarrik edanda pasatu izan du eguna Teresak.

  • Josean Lopez Gose garaian goserik ez zuen pasa

    Josean Lopez Lauzirika (1934) Amorebieta-Etxano

    Lehen maizter ziren etxean eta errenta nola ordaintzen zuten aipatzen du. Goserik ez du pasa izan Joseanek, beti eduki izan baitute janaria etxean. Garai hartan zer jaten zuten aipatzen du.

  • Agustin Legorburu Benetako gosea

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Benetako gosea ezagutu zuten. Bera soldadu zegoela, 1950. urtean, jarri zuten ogia salgai. Bere aita hargina zen, etxegilea, baina gerra apurtutako Ibarrako zubia konpontzen zebilela gaixotu egin zen.

  • Agustin Legorburu Gose eta jeneroa entregatu behar

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean gosea izan zuten: labrantza gutxi denentzako nahikoa ez. Nahiz eta errentadorak izan, etxeko jeneroa Etxanoko herrira entregatu behar izaten zuten Kaitanan. Orduan agintarien ganaduek asko jaten zutela dio.

  • Agustin Legorburu Etxanoko tabernak eta dendak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Errazionamendua miseria hutsa zela dio. Etxanon ez zuten non jaso errazionamendua eta Zornotzara joaten ziren. Etxanon zeuden taberna-dendak, estankoak... aipatzen ditu. Alondegia ere bazuten. Tela-dendak eta aparteko dendak Zornotzan zituzten.

  • Jesus Zearreta Baserriko jeneroa entregatu; errotak zarratuta

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    San Martinen hildako asko ikusi zituzten. Gerraostean, "abastos"ek baserriko jeneroa entregarazten zien: garia, artoa... Errotak itxita zeuden eta urruneko errotetara joan behar izaten zuten. Harrapatuz gero, isuna ezartzen zien.

  • Jesus Zearreta Behi lapurrak

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerran Boluetan (Bilbo) ebakuatuta egon zirenean, Asturiasko senar-emaztea batzuek ganadua ostu eta haren okela saltzen zuten. Beraien behiei ez zien ezer egin.

  • Jesus Zearreta Kaletik jateko bila baserrira

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Errotara gauez joaten ziren estraperloan egunez ezin zelako. 10 ogerleko isuna ordaindu behar zen harrapatuz gero. Errazionamenduan ematen zien ogia oso-oso txarra zen. Gerraostean Bilbo aldetik arbi bila etortzen zen jendean gosearen gosez. Baserrian batutako jeneroaren erdia-edo Udalak kentzen zien. Denetarik lantzen zuten lehen; gaur egun, ostera, ezer ere ez.

  • Jesus Zearreta Olio litroa 100 pezeta

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Errazionamenduan gauza gutxi jasotzen zuten. Olio-litroak 100 pezeta balio zituen eta urdai-kiloak 90 pezeta. Ohiko jornal bat 2 pezetara ere ez zen ailegatzen askotan.

  • Jesus Zearreta Eguneko jatorduak

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Goizean taloa eta esnea edo bakailao edo sardina errea, eguerdian baba eta gauean porru-salda. Arraina dendan saltzen zuten. Errazionamenduan ogi gutxi ematen zioten, txusko txikia. Ogia astean behin egiten zuten, beraienean zapatuetan.

  • Anastasio Zamalloa Guardia zibilek errotako zorroak kendu zizkieten

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean inguruko errotak prezintatu zituzten. Zeanurin errota zabalik zegoela-eta, harako bidea hartu eta guardia zibilekin topo egin eta Areatzara bueltatu ziren. Zorroak kendu zizkieten eta hutsik bueltatu ziren etxera. Baina handik astebetera ezusteko berri bat jaso zuten eta zorroak berreskuratu ahal izan zituzten.

  • Mari Tere Areitioaurtena Gerraostean etxean zegoena jan

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Baserrian beti zeukaten zeozer jateko, baina kaletarrek oso txarto pasatu zuten gerraostea. Eurek etxekoa jaten zuten: txerria, auma, bildotsa... Ama bendejarekin ibiltzen zen. Ogi falta zen gehien nabaritzen zutena gerraostean.

  • Mari Tere Areitioaurtena Gabonetan txerriki kazola eta arraina

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Mari Tereren amak kazolak prestatzen zituen txerri belarriekin, hankekin eta muturrekin Gabonetarako. Arraina ere ez zen falta etxean, etxerik etxe ibiltzen ziren saltzaileei erosten zieten eta. Okela ere sarri edukitzen zuten etxean; gerraostean, esaterako, erbiak harrapatzen zituzten.

  • Mari Kruz Urkizu Paretako karea zupatzetik korrokoi osoa janda asetzera

    Mari Kruz Urkizu Sarasua (1932) Lezo

    Mari Kruzek hamar bat urte zituela lanpostu berria eskaini zioten aitari, eta enpresa berriko nagusiak etxea utzi zien, baratze txiki batekin. Mari Kruzek gogoan du etxe hura Lezoko Centro Republicanoa izan zenaren ondoan zegoela. Aita txandaka aritzen omen zen lanean, eta arrantzara joateko tartea hartzen omen zuen. Aitaren soldatari baino, itsasotik ekartzen zituen arrainei eskerrak hasi zen familia gosea asetzen.

  • Dolores Lopetegi Gerraosteko gosea

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Gerra ondorenean ez zuten goserik pasatu, babarruna, esnea eta taloa bazituztelako baserrian. Gerrak arrastoa utzi zuen.

  • Dolores Lopetegi Arropa gutxi, zorrak ugari

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Ez zuten arropa askorik. Beste batzuena ere gustura hartuko lukete. Manuel Jimenezen denda. Larunbatetan kobratzen zuten jornala. Pixkanaka ordaintzen zituzten soinekoak. Dendan apuntatuta uzten zuten askok, gero ordaintzeko. Zorrei buruz amonak zioena.

  • 285 Osintxun garai batean egon ziren errotak

    Evaristo Alberdi Oruesagasti (1926) Maria Mugerza Arregi (1930) Bergara

    Auzoan izan zituzten errotak. Garai batean hiru errota egon ziren inguruan. Gerra ostean itxi egin zituzten eta Aizpurutxo ondoan zegoen errota batera eraman behar izaten zituzten zorroak. Etxeberriko errota.